Itzuli orri osora

Unamuno eta Ortega y Gasset

Miguel de Unamuno
(1864-1936). Salamancako Unibertsitateko grezieraren Katedratikoa, 1924 eta 1930 bitartean Fuerteventura, Paris eta Hendaiara atzerriratua izan zen, Primo de Riveraren diktadura amaitzean Espainiara itzultzeko. Literatur genero guztiak landu zituen.Bere filosofia edukizko obra nagusienak hauek dira: On Quixote eta Santxoren bizitza, Bizitzaren sentimendu tragikoaz eta Kristautasunaren agonia.

José Ortega y Gasset
(1883-1955), Alemanian hezitako entsegugilea, artikulu egilea eta filosofoa, Madrileko Unibertsitatean irakaslea izan zen, Gerra Zibila hasi zen arte eta diputatua Bigarren Errepublikan zehar. Bere liburu eta argitalpenen artean, hauek nabarmentzen dira: Quixotearen gogoetak,Gure garaiko gaia, Espainia ornogabea, Masen errebolta eta Historia sistema gisa. Atzerrian bizi izan zen 1948 arte; urte horretan Madrilera itzultzen da. Revista de Occidente sortu zuen.