Idealismo alemana

Frantses kulturaren nagusitasunak eta Napoleonen Inperioaren espantsionismoak eragin berezia izan zuten Alemanian. Intelektualen artean bide propioa aurkitzeko beharra sortu zuten. Filosofian, Fichte-k eta Schelling-ek bi kultur osagairen (Kanten filosofia eta Goetheren moduko egileen espiritua) artean egin zuten sintesiaren emaitza moduan, bide hori idealismoan gauzatu zen.

Fichte. Nia eta nazionalismoa

Fitche Kanten lanaren jarraitzailetzat joa izan daiteke, ezaugarri bereizgarri batekin: bere pentsaera osoa abertzaletasun kutsu handi baten eragina du. Horixe izango zen gerora nazionalismo alemanaren oinarria.

Ezaugarriak:

  • Pentsaera lehenesten du sentsazioaren gainetik.
  • Historiaren kontzepzio organikoa eta dinamikoa defendatzen du.
  • Natura zera espiritual baten moduan ulertzen da eta interpretazio teologikoa egiten zaio.
  • Kulturaren oinarria espirituaren ahalmen sortzailean datza.
  • Etika norbanakoaren bulkadan eta tenperamentuan euskarritzen da.

Filosofiaren printzipio nagusiak:

  • Niak bere buruaren aurka egiten du askatasun- eta autobaieztapen-ekintza moduan.
  • Niak bortxatu eta mendean jartzen duen Ez-niaren (mundua) aurka egiten du. Sentsibilitatearen bidezko harremana du.
  • Niak eta Ez-niak partzialki deuseztatzen dute elkar, eta horrek zientzia teorikoaren eta zientzia praktikoaren doktrinen determinazioan banaketa bat eragiten du.

Jakitunaren betebeharra:

Gizartean ideal desberdinek sortutako arazoak ageri dira, eta gizakiak goi-mailakoetan eta behe-mailakoetan banatzen dituzte. Jakituna figura berezia da, besteengan eragina izateko gaitasuna dauka, eta, era berean, besteengandik probetxurik onena ateratzeko gaitasuna ere badauka.

Jakitunak, bere ezagutza mailarekin eta bere gizartea gidatzeko ahalmenarekin, gizarte-koherentzia bermatzen du. Jakituna beste edozein giza estamenturen gainetik dago, baina gizartearen onurarako bakarrik existitzen da.

Autobaieztapenaren betebeharra:

Gizakiaren benetako bokazioa bere buruarekin guztiz bat etortzea da. Horrek ekartzen du ideal espiritualei leialtasuna gordetzea eta bere borondatea guztiz betetzea. Leialtasun hori autobaieztapena egiteko eta bere burua ezagutzeko behar moduan onartu behar da.

Schelling. Filosofia eta erilijioa

Friedrich Wilhelm Joseph Schelling (1775-1854) hamabost urte zituela lizentziatu zen filosofian eta hogeita hiru urterekin Jenako Unibertsitateko aparteko irakaslea zen. La Marsellesa alemanerara itzuli eta «askatasunaren zuhaitza» (25. gaia ikusi) landatu zuen.

1809. urtetik aurrera ia batere argitaratu ez bazuen ere, asko idatzi zuen, eta bere lan mardulean aipatzeko modukoak dira: Idealismo transzendentalaren sistema eta Giza askatasunaren esentziari buruzko ikerketa.

Goetheren adiskidea, Erromantizismo alemanaren ardatzetako bat dela esan ohi da. Idealismoaren ezaugarri estetikoak garatu zituen. Politikak eta teknikak ez zioten axola. Bere izatea erlijioranzkoa zen, kristautasunaren berpiztearen aldekoa, alegia.

Schelling-en ustez, filosofoa gizaki arruntetik berezi egiten duena hauxe da: filosofoa Absolutuaz edo gauzen bilakaeratik kanpo dagoenaz arduratzen den bitartean, gizaki arruntak gauza aldakorrek bere bizitza gidatzea uzten du.

Haren ustez, filosofiak izan behar du:

  • Kristau erlijioaren egiei buruzko hausnarketa.
  • Erlijioaren oinarritze arrazionala.
  • «Absolutuaren» nozio on bat babestuko duen, eta gizartea orekatzeko, jende xehearentzat erlijio egokia sortuko duen diskurtso landua.

Jaungoikoa, gaizkia eta askatasuna

Schelling bere pentsaera filosofikoa luze eta zabal azaldu zuen Gizakiaren askatasunaren esentziari buruzko ikerketa filosofikoak izeneko tratatuan.

  • «Absolutua» amaierarik gabeko amildegi baten antzekoa da, Jaungoikoaren esentzia, arrazoimena eta haren izatearen arrazoia, baina Jaungoikoaren beraren izatea baino lehenagokoa. Natura da Jaungoikoa izatearen arrazoia eta Harengandik banaezina da.
  • Naturak alde ilun nahastua dauka eta haren ezagutzarako gogoarekin berarekin argitu egin behar da. Jaungoikoarengan bi propietate hauek ezin banaezinak dira.
  • Gizakia naturaren amildegiko aldeak ezagutzera irits daiteke, eta, horrela, Jaungoikoak bere buruaz duen irudia osatu.
  • Gizakia modu librean bere amildegiko naturaren menpe, hau da, bere autobaieztapenaren menpe -Jaungoikoagandik banatutako errealitate gisa- jartzen denean, gaizkian erortzen da.
  • Jaungoikoak gizakiei salbaziorako eredu bat erakusten die, gizakiak berak gaizkia eta bere indibidualismoa gaindi ditzan.
  • Gaizkiaz libre geratzeak ez dakar gaizkiaren beraren deuseztapena, natura unibertsalaren parte baita. Gaizkia ez pertsonifikatzea dakar.

Friedrich Wilhelm Joseph Schelling.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana