Positibismoa eta historizismoa

Comteren positibismoak eta Dilthey-ren historizismoak pentsaera iraultzailearen eta teknikaren aurrerapen geldiezinen ondorioak zuzendu nahi zituzten. Ildo horretatik, Comtek oreka bilatzen zuen indar atzerakoien eta iraultzaileen artean; Diltheyk historiaren azterketara jotzen zuen, gizakia teknika eta industriaren garapenaren arriskuetatik babesteko asmoz.

Comte eta positibismoa

Hiru aldien legeaComteren ustez, erreakzio eta iraultzaren jarrerak, garai hartako Europan lehian ari zirenak, hasierako bi aldiak ziren, giza espirituaren bilakaera historikoaren ikuspegitik, eta biak garaitu beharrekoak ziren hirugarren aldia etor zedin: aldi positiboa.

  • Aldi teologikoa: bai mundua bera, bai ordena politikoa ere, Jainkoak sortuak dira; azalpen horri esker, gizakia gai zen mundua errealitate bateratu bat bezala ulertzeko.
  • Aldi metafisikoa: naturaz gaindiko izakien ordez, bestelako indarrak azaltzen dira (izaki abstraktuak, ezkutuko indarrak, gauzen ezaugarriak).
  • Aldi positiboa: gertaerak aztertu egiten dira, eta beraiek dira arrazoibidearen oinarria. Jakintza positiboa erabilgarria, benetakoa, zehatza eta lagungarria da, bere funtsa gertaerak baitira.

Comteren ustez, hiru aldien hurrenkera goian azaldutakoa da, aldaezina berez, eta gizakiak nahitaez aurkituko zituen bide horretan bere benetako arazoen konponbideak.

Zientzien sailkapena

Hauxe da zientzien artean ezartzen zuen hierarkia:

  • Matematika.
  • Astronomia.
  • Fisikaren alorretako zientziak.
  • Kimika.
  • Biologia.

Aipatutako zientziei soziologia gehitu behar zaie, hots, gizarte alorreko gertaeren eta fenomenoen azterketa.

Positibismoa eta erlijioa

Comteren iritziz, jakintza positiboa ez da nahikoa gizartearen egonkortasuna eta antolakuntza ziurtatzeko, berarekin batera beharrezkoa baita gizarte-sentimendu multzo bat, gizakien arteko elkartze espirituala bideratuko lukeena: erlijioa da osagai hori, maitasun, ordena eta aurrerapenetan oinarritzen den erlijio positibo bat, altruismoa Comteren hitzetan.

Dilthey eta historizismoa

Dilthey-k zioenez, Alemaniako Ilustrazioaren idealak ezin ziren estalita geratu industria-munduaren sendotzeagatik. Haren ustez, Alemaniako historiaren, filosofiaren eta humanismoaren tradizioak izan behar zuen teknika eta ekonomiaren aldaketa-prozesuaren osagarria. Helburu horrekin bereizketa bat planteatzen zuen naturaren eta espirituaren inguruko zientzien artean.

  • Naturaren zientziak: legeak ezagutu nahi dituzte; aztergai dituzten fenomenoak ez dira elkarri loturik agertzen, eta kausa-efektu erako erlazioak bilatu behar dira haien artean. Zientzia horiek osotasun ordenatu bat osatzen dute eta hipotesiak sortzen dituzte, geroak egiaztatu edo gezurtatuko dituenak. Betierekoak izan behar dute, errealitate iraunkorrak kontrolatu nahi dituztelako, hots, oso gutxi edo batere aldatzen ez diren egiturak.

    Naturaren legeak ezagutzea lagungarria da ekonomiarentzat.

  • Espirituaren zientziak: historian eredu diren gizabanakoak eta beren ekintzak ezagutu nahi dituzte. Zientzia horiek, bat eginda, gizakiaren bizitzako alderdi guztiak lotzen dituzte: ideiak, asmoak, sentimenduak, poza eta hausnarketa. Historiarentzat jakingai diren errealitateek gutxi irauten dute. Gehienetan ez ditugu begi-bistan, eta iraganean bilatu behar dira.

Kontzientzia historikoak giza ekintzetan esku hartu nahi du, haien baitatik gizakien asmoak, nahiak eta gogoa gobernatzeko. Espirituaren zientzien eginbeharra ez da historiaren bilakaera igartzea, baizik eta ezberdina, beregain eta sortzaile diren giza ekintzetatik historia bera gauzatzea, moldatzea eta gidatzea.

Hermeneutika

Espirituaren zientzien bidez, gertaera historikoak eta gizakiaren barnetasuna lotuta agertzen dira. Azken hori errealitate ikusezina da, eskuragarria ulermenaren bitartez. Gizakiaren barnetasuna bere bizitzako fenomenoek osatuta dago, eta bera ulertzeko, lehenbizi zentzua eman behar zaio, lehengo gizakien ekintzez jabetzearen bitartez.

Horixe da hermeneutikaren eginbeharra: iraganeko bizitzaren zentzuaz eta nahiaz jabetzen den neurrian, oraingo bizitzari laguntzen dio.

Beraz, hermeneutika erabat praktikoa da.

Gottlieb Daimler, bere lehenengo modeloetako batean. Alemania, 1891.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana