Marx

Karl Marxen lanak gaur egungo historia osoa erabakitzen duen gertaera teorikoa osatzen du eta bere ondorioak proiektatzen ditu gure orainera arte. Marxismoaren oinarrizko teoria honako hau da: gizartea bi klase sozial bateraezinetan banatuta dagoela eta elkarrekin erlaziona daitezke botereagatiko borrokaren bidez bakarrik, borroka honek XIX. mendeko iraultza-saioak eta 1917ko errusiar iraultza inspiratzen dituelarik. Marxen lana gertaera guzti horien oinarrian dago, eta lan hau gabe ezinezkoa da gaur eguneko mundua ulertzea.

Frantses Iraultza aztergai

Marxek uste izan zuen Frantses Iraultzak huts egin zuela, helburu hartu zuena ez zuelako erabat burutzea lortu. Huts egite honen arrazoiak honako hauek dira:

  • Gizakiaren ikuskera erlijiosoa, desberdintasun sozial eta ekonomikoen jatorria kontuan hartzen ez zuena.
  • Ekintza iraultzaileak klase burgesaren interesak sendotu zituen eta ez interes orokorrak.
  • Aldarrikatutako eskubide batzuek (jabetza pribaturako eskubidea) justizia sozial eta ekonomikoa lortzeko muga adierazten dute.

Erlijioaren kritika

Marx Feuerbachengandik abiatzen da gizakia eta mundu soziala ulertzeko eran erlijioak betetzen duen paperaren kritika egiteko. Erlijioak esentzia metafisikoa ematen dio gizakiari eta gizakia kanpoko botere baten menpe jartzen laguntzen du, errealitatetik aldentzen du eta bere itxaropenak beste mundu batean jartzera bultzatzen du. Emaitza gizakiaren alienazioa edo bereizketa da munduari dagokionez. Erlijioa, Marxen ustez, «herriaren opioa».

Materialismo historikoa

Hegelek egindako historiaren ikuskera idealistaren aurrean, Marxek historiaren analisi zientifikoa egiten du, materialismo historiko izena hartzen duena. Analisi hau honako hauen azterketa zorrotz batean datza:

  • Produkzio-sistema desberdinak, Asiako produkzio-eredutik produkzio-eredu kapitalistara arte.
  • Ekoizpen, truke, banaketa eta kontsumoko prozesuetan produktore eta ekoizpen-bideen jabeen artean sortzen diren produkzio-erlazioak.
  • Bere nahiak asetzeko asmoarekin gizakiak izadiarengan duen nagusitasuna sustatzen duen ororen garapena. Marxek prozesu honi «indar produktiboen garapena» deitzen dio.

Kapitalismoaren ekonomi- kritika

Marxen lan nagusia, Kapitala, kapitalismoaren garapena mugatzen duten legeei eta bere produkzio-eraren kontraesanen logikari buruzko ikerketa da. Bere azterketak ekonomiaren kontzeptu klasikoen esanahiaren berrikuspena biltzen du (merkantzia-diru erlazioa, kapitala, soldata eta gainbalioa) eta produkzio-eremuan jartzen du arreta. Alderdi nagusiak hauek dira:

  • Produktu baten erabilera-balioa (giza-beharrak asetzen dituen neurrian duena) eta truke-balioaren (merkatuan hartzen duena) arteko bereizketan sakontzea.
  • Lana merkantzia bihurtzen da. Langilea bere lana saltzera behartuta dago, enpresaburu kapitalistari gainbalioa eskuratzeko aukera ematen dioten zenbait esplotazio-erlaziopean. Gainbalioa soldata eta produktuaren prezio osoaren arteko erabateko aldea da.
  • Kapitalismoak irabazien kontzentraziora eramaten du historiaren joera markatzen duen eta geroz eta handiagoa den pilaketa-prozesu batean esku gutxitan dagoena.
  • Esplotazio kapitalista langileek jasaten duten alienazioaren oinarria da.

Klase-borroka eta proletalgoaren antolaketa

Marxek ez zuen bakarrik ikerketa-lan bat diseinatu, baizik eta kapitalismoari oinarri bezala baliagarri zitzaizkion erlazio sozial eta ekonomikoak aldatzeko praktikari buruzko teoria ere. Praktika hau bi urratsetan laburbiltzen da:

  • Lehenik eta behin, proletalgoa bere benetako egoeraz jabetu behar zen eta bizitza miserable batera eramaten zuten arrazoiak ezagutu behar zituen.
  • Ondoren, proletalgoa klase sozial batean antolatu behar zen eta gero alderdi batean. .

Klase sozial bat interes komunak dituen gizarteko taldea da, nahiz eta taldekide guztiek ez onartu. Langileak klase bera osatzen dutela konturatzen direnean, alderdi batean antolatu beharko lirateke, horrela guztien interesak zein ekintza-batasuna adieraziz.

Antolatzeko era nagusiak langileen sindikatuak eta alderdi politikoak dira. Hauen helburua honako hau da: esplotazioa gutxiagotzea, lan-denbora murriztea eta norberaren beharren araberako ondasun-banaketan oinarritutako justizia-moldea ezartzea.

Proletalgoaren diktadura eta herri-demokrazia

Langileen garaipenarekin proletalgoaren diktadura ezarriko litzateke herri-demokraziaren esparruan. Proletalgoaren diktadura langileen boterearen adierazpen politikoa da, aurreko Estatu burgesaren ordezko legez. Proletalgoaren diktadurak behar antolatzaile handienaren testuinguruan funtzionatu beharko luke baina egitura instituzional txikiena izanik, karguak mugitzeko eta aldi baterako ordezkaritzarako aukera emanez.

Marxen ideia proletalgoaren diktadura herri-demokrazia batean inskribatua egotea da. Demokrazia-modu honen arabera, enpresek bere ordezkariak aukeratzen dituzte eta azken hauek beste batzuk, eta era honetan produkzioa sektoreka antolatuko litzateke eta gero talde asanblearioetan, bertan guztiek bere erlazioak eztabaidatuko lituzketelarik.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana