Nietzsche

Moralaren, erlijioaren, politikaren eta filosofiaren baloreek eta sinesmenek, hau da, modernitatearen oinarriek, behea jo zutenean, Friedrich Nietzschek egin zuen espirituaren unibertso berri bat osatzeko saiorik sendoena. Askotan modu okerrean ulertua, Nietzschek subjektibotasun berri bat sortu nahi zuen, gizakiaren kultura desberdin bat, espiritu sortzaile eta libre baten eskutik bizitzaren barnea eta kanpoa eraberrituko lituzkeena.

Espiritu tragikoaren berreskurapena

Bere lehen liburuan, Tragediaren sorrera, Nietzschek modu berri batez aztertu eta ulertu zuen, Euripides, Aristofanes eta Sokratesen aurreko garaiko Greziako espiritua. Nietzschek bi indar edo jarrera bereizten zituen antzinako Grezian:

  • Alderdi apolineoa: harmonia, neurria eta orekaren adierazgarria da; eskulturan eta arkitekturan ageri diren baloreen adierazgarria, hain zuzen.
  • Alderdi dionisiakoa: Dionisio jainkoaren omenezko ospakizunek bezala, grina eta irrika adierazten ditu, alde irrazionala eta bizipoza elkartuz.

Nietzscheren ustez, izaera edo espiritu dionisiakoa berreskuratu behar zen, Sokratesen garaiaz geroztik ahaztua baitzegoen mendebaldeko kulturan.

Espiritu librea

Bere jarduera filosofikoaren bigarren aldian, estilo poetikoaz eta aforismoez baliatuz, Nietzschek bere oinarrizko kontzeptuetako batzuk azaldu zituen, bai mendebaldeko kulturaren kritika orokorrari dagokionez baita kristau erlijioaren eta moralaren kritika zehatzagoari dagokionez ere. Ondokoak dira garai hartako punturik garrantzitsuenetako batzuk:

  • Oso fidagarri ez bazeritzen ere, Nietzsche arrazoimen, zientzia eta aurrerabideaz baliatu zen metafisika, estetika eta moralaren inguruko usteak kolokan jartzeko.
  • «Espiritu librearekin» batera Nietzschek zientzia alaia aldarrikatzen zuen, ohiko zorroztasuna, seriotasuna eta zurruntasuna bazter utziko zituen zientzia bat, alegia. Haren bidez, gizakia librea litzateke, ordura arteko metafisikatik, erlijiotik eta moraletik askaturik.
  • Zientzia alaiari esker, agerian geratuko ziren gizakia mendean harturik zeukaten idealen benetako ezaugarriak.
  • Espiritu libreak esan nahi du kulturaren hiru pertsonaia nagusien erabateko aldaketa: Santua, jakintsua eta artista. Espiritu librearekin batera askatasuna jaio da, eta horretaz ohartzen denean, gizakia gai da balore zaharrak eraldatzeko eta berriak sortzeko.
 

Prusiako Guillermo, Sedanen egindako harreran.

Kristautasunaren kritika eta Jainkoaren heriotza

Nietzschek lau kritika sakon egin zizkion existentziaren ikuskera kristauari:

  • Kristautasunak gizakiaren irudi ahula, otzana eta indargea goresten du.
  • Era berean, zabaldu dituen dogmak eta sinesmenak okerrak dira, kontraesanez eta paradoxez josiak.
  • Haraindiko munduaren itxaropen faltsuak eskainiz, honako munduaren errealitatea gutxiesgarri agerrarazi du.
  • Atsegin ditu bere jarraitzaileen itxurak eta zurikeria, nahiz eta beraien sinesmenak eta bizimodua gero eta urrunago egon elkarrengandik.

Kritikaren momenturik gordinena Jainkoaren heriotza aldarrikatzearekin dator. Mezua honakoa da:

  • Zibilizazio baten azterketa eta diagnostikoa da, bere sinesmenak, baloreak eta oinarriak Jainkoaren ideiaren inguruan ez darabiltzan gizarte batena, ordea.
  • Gizakia goresten du; baloreei uko egin dien gizakia eta nihilismoa bere egin duena.
 

San Frantzisko Asiskoa, Grecoren olioa. Santa Cruz Museoa, Toledo.

Nihilismoa

Nietzscheren filosofian nihilismoak bi ikuspegi ditu:

  • Ikuspegi negatiboa: nihilismoarekin desagertzen dira bizitzaren itogarri izan diren baloreak.
  • Ikuspegi positiboa: lehengo baloreak bazter utzirik, orain gizakia balore berriei heltzeko gai da, osotasun berberaren parte diren bizitzaren eta errealitatearen alde agertuz, aurreiritzirik eta sineskeriarik gabe.

Aukera egokia, bada, supergizakia ager dadin.

Supergizakia askoren ordezkaria da, bere baitan biltzen baitira baloreak aldarazi nahi dituzten guztiak, giza izaera oso-osorik eskuratu nahi dutenak, hain justu. Espirituaren eraldatze-prozesuan supergizakia une gorena da.

Etengabeko itzulera

Etengabeko itzulera ez da ideia kosmologiko bat, ezta iraganeko gertaeren errepikatzeari buruzko teoria bat ere. Etengabeko itzuleraren azpian moralari eta denborari buruzko ikuskerak daude.

  • Moralaren ikuspegitik, etengabeko itzuleraren atzean indar baztertzaile bat ageri da, bizitza eta sormena murrizten dituen guztia deuseztatzen duena.
  • Denboraren ikuspegitik, kritika bat egiten zaie denboraren irudi linealari eta uneen betierekotasunari, ez baitago aurrez aldetik zehaztutako etorkizunik.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana