Informazio gehiago
Estatistika-laginketa
Populazioa eta lagina
Estatistika ikerketa bat egitean, bertako elementuen multzo edo taldeari populazioa esango diogu. Multzoaren elementu-kopurua laginaren tamaina izango da, mugatua edo infinitua izan daitekeelarik.
Orokorrean, ez dugu estatistika-populazio osoari buruzko azterketa sakona egiten, bere azpimultzo adierazgarri bati buruzkoa baizik. Azpimultzo bakoitzari lagina esaten diogu, lagin bat populazioaren adierazgarri izateko hurrengo baldintzak bete beharko dituelarik:
- Populazioaren eta laginaren tamainak proportzionalak izatea.
- Elementuek garrantzizko bihurdurarik ez agertzea.
- Lagina populazioaren adierazgarri izatea.
Ausazko laginketa
Populazioa baten estatistika-unitate adierazgarriak aukeratzeari laginketa esaten diogu. Ausazko printzipioari jarraitu beharko dieten laginak aukeratzeko hainbat metodo dago: populazioaren elementu guztiak, laginerako hautatuak izateko aukera edo probabilitate berdina izan beharko dute. Hurrengoak laginketa-modu errazenak dira:
- Ausazko laginketa arrunta, N tamainako populazio baten n elementuak ordezkapenik egin gabe hautatzean datza, lagin guztiek hautatuak izateko probabilitate berdina izan behar dutelarik.
- Ausazko laginketa sistematikoa, populazioaren elementu bakoitzari zenbaki bat dagokiolarik, zenbakien araberako ausazko hautaketa egingo dugu.
Ausazko laginketa arrunteko tekniketan lagin bat aukeratzeko probabilitatea, n-ren taldeetan hartutako N elementuen errepikapenik gabeko konbinazioen alderantzizkoa izango da:
Laginerako populazioaren elementu zehatz bat aukeratzeko probabilitatea hurrengo formularen arabera zehaztuko dugu:
Goratze-koefizientea
Ausazko laginketa sistematikoa egitean, lehenik populazioaren elementuei 1etik N-rako zenbakiak jarriko dizkiegu eta, n laginaren tamaina izanik,
formulak emandako goratze-koefizientea zehaztuko dugu.
Ondoren, jatorria izeneko i zenbaki bat ausazko moduan aukeratuko dugu eta 1 £ i £ h izanik, zenbakikuntzaren elementuekin lagina osatuko dugu:i, i + h, i + 2h, ..., i + (n - 1) h.
Ausazko laginketa sistematikoa egin ahal izateko, ikerketaren aldagaiak ez du aurretik inolako ordenaziorik agertu behar.Ausazko laginketa geruzatua eta konglomeratuen bidezkoa
Estaistika-populazio ez homogeneotan baliagarria izan ohi da populazioa homogeneoagoak diren geruzetan edo azpipopulazioetan banatzea. Horrela, metodo arrunta nahiz sistematikoaren bidezko laginketa bermea egin ahal izango dugu. Geruza guztien batuketaren bidez populazioa osatuko dugu, eta era berean (Ni) populazio-geruza bakoitzetik (ni) lagina lortuko dugu.
Talde 1 | Talde 2 | Talde 3 | Guztira | |
---|---|---|---|---|
Geruza edo azpipopulazioa | N1 | N2 | N3 | N = N1 + N2 + N3 |
Geruza bakoitzaren lagina | n1 | n2 | n3 | n = n1 + n2 + n3 |
Populazio bat geruza edo azpipopulazioetan banatzea. Azken lagina geruza bakoitzeik hautatutako laginen batuketaren emaitza izango da.
Geruza guztiak tamaina berekoak baldin badira, ausazko laginketa estratifikatu-jarraituaz edo finkapen berekoaz arituko gara. Orduan, lagina L geruzatan zatituz gero, lagin bakoitzaren tamaina hurrengo moduan lortuko dugu:
Geruza baten lagina geruzaren tamaina berekoa izatean, laginketa proportzionalki estratifikatua edo finkapen-proportzionalekoa izango da. Hau da:
Elementu bakar batek baino, konglomeratuen bidezko laginketaren lagin-unitatea elementu talde batek osatzen du. Laginak eremu geografikoetan edo biztanleria unitateetan (udalerriak, familiak, eskolak), etab. biltzeko erabiltzen dugu.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Estatistika
- Probabilitatea: kontzeptuak
- Probabilitate baldintzatua eta konposatua
- Probabilitate-banaketa
- Konbinatoria
- Zenbaki konbinatorioak
- Banaketa binomiala
- Banaketa normala
- Aldagai estatistikoak
- Representación gráfica de datos estadísticos
- Joera zentraleko neurriak
- Sakabanatze-neurriak
- Sarrera bikoitzeko taulak
- Erregresio-zuzena eta korrelazioak
- Estatistika-laginketa
- Lagin-banaketa
- Inferentzia estatistikoa
- Konfiantza-tartea
- Estatistikaren aplikazioak
- Inkestagintza
- Los porcentajes