Ehunekoak

Ehunekoa eguneroko bizitzan erabiltzen dugun adierazpen matematikoa da. Bestetik, hedabideetako informazio asko ehunekoetan adierazita datozen hainbat datuk osatzen dute. Adibidez, nork ez du hurrengoa entzun?: "%10aren deskontua etxeko gai guztietan" edo "Langabezia %0,15 igo da azken hiruhilabetean". Ehunekoa kopuru batek beste batekiko duen proportzioa da eta 100 zatietatik hartzen dugun kopurua adierazten du.

Ehunekoa

Familia batek etxe bat erosteko bere aurrezkien %45 inbertitzen duela esaten dugunean, aurreztutako 100 euroetatik 45 gastatzen duela esaten ari gara.

Ehunekoa izendatzailetzat 100 duen frakzioa izango litzateke. Kasu honetan, %45, -en zatiki hamartarra da.

Ehunekoa zatiki hamartarra denez gero, zenbaki hamartarretan ere adieraz daiteke. Horrela,

%45 = = 0,45 (45 zati 100 egin dugu).

Edozein ehuneko zatiki edo zenbaki hamartarretan adieraz daiteke eta, era berean, edozein zatiki edo zenbaki hamartar ehunekoetan adieraz daiteke.

Ehunekoa Irakurtzen dugu Zatikia Hamartarra Esanahia
10% Ehuneko hamarra 10/100 0,1 100etik 10
30% Ehuneko hogeita hamarra 30/100 0,3 100etik 30
3% Ehuneko hirua 3/100 0,03 100etik 3

Ehunekoaren kalkulua

Portzenjea edo ehunekoa bilatzeko bi forma daude:

  1. Kopuru baten ehunekoa kalkulatzeko, kopurua ehunekoak adierazten duen zenbakiarekin biderkatu eta emaitza zati 100 egingo dugu.

    Adibidea:

    240 ikasle duen eskola batean %20k kirola egiten du. Zenbat ikaslek egiten dute kirola? Erantzuna jakiteko 240 bider 20 egin eta emaitza zati 100 dugu:

    Beraz, 240 ikasletik %20a = 48 ikasle.

  2. Kopuru baten ehunekoa kalkulatzeko, kopurua ehunekoaren adierazpen hamartarrez biderkatuko dugu.

    Adibidea:

    Begira berdintza honi:

    240ren %20 kalkulatzeko, 240 bider 0,2 besterik ez dugu egin behar.

    240 · 0,2 = 48

Aldakuntzak: gehikuntzak eta beherapenak

Gehikuntzak

Kopuru handiagoa lortzeko asmoz kopuru bati ehuneko bat eransten diogunean gehikuntza bat egiten ari gara.

Adibidea:

Kamiseta baten prezioa (BEZaren %16 gehitu gabe) 12,00 eurokoa bada, bere prezioa BEZa gehituta ezagutzeko hurrengoa egin behar da:

  1. Kamisetaren prezioak izango duen gehikuntza kalkulatu. Horretarako, kopuruaren ehunekoa aurkituko dugu (12,00ren %16): 12·0,16 = 1,92 (%16 ehunekoaren adierazpen hamartarra 0,16 da).
  2. Kopurua (12,00) eta bere gehikuntza (1,92) batu behin-behineko prezioa jakiteko: 12,00 + 1,92 = 13,92 ¬

Kamisetaren prezioak BEZagatik gehikuntza bat jasaten du eta orduan, guztira 13,92 euro izatea beharrezkoa da hori erosteko.

Beherapenak

Kopuru txikiagoa lortzeko helburuz, kopuru bati bere ehuneko bat kentzen diogunean beherapena egiten ari gara.

Adibidea:

Lehen 42 euro balio zuen liburu baten prezioa kalkulatuko dugu, baina orain %5eko beherapena egin diogula:

  1. Liburuaren prezioak izango duen beherapena kalkulatzeko: Horretarako, kopuruaren ehunekoa aurkituko dugu (42,00ren %5): 42,00 · 0,05 = 2,10 (%5 portzentajearen adierazpen hamartarra 0,05 da).
  2. Kopuruari (42,00) bere deskontua kenduko diogu (2,10) behin-behineko prezioa jakiteko: 42,00 - 2,10 = 39,90 ¬ Liburuaren prezioak beherapena du eta orduan, 39,90 euro izatea beharrezkoa izango da hori erosteko.

1eko hainbeste eta 1000ko hainbeste

Ehunekoa 100etik hainbat zatiren proportzioa denez gero, bateko hainbeste eta milako hainbeste 1etik eta 1000tik hainbat zatiren portzentajea izango da, hurrenez hurren. Ehunekoa, batekoa edo milakoa soilik portzentaia adierazteko forma desberdinak dira.

Gauza bera esaten ari gara pastel bat 100 zatitan banatu eta 25 hartzen direla edo 0,25 hartzen dela esaten dugunean, edota 1000 zatitan banatu eta 250 hartzen direla esaten badugu. Beraz, 0,25, %25 edo milako 250 adierazpen baliokideak dira eta gauza bera esanahi dute.

Egia esan, zenbakitzailea eta izendatzailea 10ekin edo 100ekin biderkatu edo zatitu besterik ez dugu egin, kasu bakoitzaren arabera.

Ehunekoen erabilerak

Ehunekoak hurrengoetarako erabiltzen dira:

  • Zati bat bere osoarekin erlazionatzeko: Adibidea: "Unibertsitatean sartzeko hautagaien %58 emakumeak dira".
  • Bi kopururen arteko proportzioa zehazteko: Adibidea: "Bizkotxoa egiteko legamia eta irinaren ehunekoa %3koa da".
  • Biztanleriaren deskribapena egiteko, bere magnitude baten pisu erlatiboa aipatuz. Adibidea: "Euskadin Goi-mailako ikasketak dituen biztanleriak, %16koa da." Euskadin, EUSTATek, Euskal Estatistika Erakundea, Euskal biztanleriari buruzko hainbat ikerketa estatistiko egiten ditu, eta estatistikaren gehiena ehunekoetan adierazten da.
  • Kopuru baten aldakuntza erlatiboa adierazteko: Adibidea: "Urtegietan bildutako ur-maila %8 igo da aurten".

Banku-interesa

Finantza-entitateek (Bankuek, aurrezki kutxek, eta abarrek) interesa eman ohi diete beren bezeroei beren dirua bertan gordetzeagatik. Interesa, gordetako kopuruarekiko eta deposituaren iraupenarekiko proportzionala da eta ehunekotan neurtzen da.

Bankuari mailegua eskatzean ere interesa ordaintzen dugu.

Adibidea:

Aurrezki-kutxak urteko %4 eskaintzen dio Martari gordeta dituen 6.000 euroengatik. Zenbateko interesa lortuko du Martak bere diruagatik urtea amaitzean?

Urteko %4ko interesak esan nahi du 100 eurotik urtero 4 euro lortzen dituela.

Beraz,

Eta Martak bere dirua 4 urtez gordeko balu aurrezki kutxan?

Lau urteren buruan kopuru hori lau aldiz handituko litzateke:

Banku-interesaren kalkulua

Definizioak honakoak dira:

  • I banku-interesa da.
  • c kapitala da.
  • r korritua da.
  • t denbora da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana