Erromanizazioa Euskal Herrian

Erromatarrak K.a. 218. urtean iritsi ziren Iberiar penintsulara. Escipionek, Ampuriasera itsasoz iritsi zenean, lurralde hartako baliabideak ustiatzeko asmoa zuen, agian Erromak bi mende behar izango zituela haren konkista osatu ahal izateko susmatu barik. Euskal Herrian K.a. 179. urte inguruan nabarmentzen hasi zen erromatarren presentzia, Gracchuris (Alfaro) hiria sortu zenean.Eremu hura beren mende zuten herri desberdinek hasieran aurre egin zieten erromatarrei, baina denboraren poderioz elkarlanean jardun zuten. Erromanizazioa euskal lurraldean ez zen oso bizia izan, Iberiar Penintsulako beste lurraldeetan ez bezala.

Erromatarrak Iberiar Penintsulan eta Euskal Herrian

K.a. 218. urtean izan zuen lehen harremana Iberiako penintsulak erromatarrekin. Bigarren guda punikoaren garaia zen. Gneo Cornelio Escipion-en agindupean, erromatarrak Ampuriasera itsasoz iritsi ziren. Penintsularen kokapen estrategikoa eta bere aberastasuna (zerealak, ardoa, mineralak, abeltzaintza, gatibuak) zirela medio, lehen mailako helburu militar bihurtu zen.

Dena dela, erromatarrak pixkanaka sartu ziren, aurrera nahiz atzera eginez. K.a. 19. urtean, kantabriarrekin izandako guda amaituta, penintsularen konkista amaitu zen ofizialki. Ondoko irudian, erromatarren Hispania zein probintziatan banatuta geratu zen ikus daiteke. Erromatarrek euskal lurraldean zuten interesa, mineral-hobien ustiapenean eta itsasoko eta lurreko ibilbideetan datza.

Iturri historikoak

Historiaren aldi hau aztertzeko, garrantzitsua da informazioa ematen diguten iturri historikoak ezagutzea. Era desberdinekoak dira:

  • Iturri numismatikoa. Iturri irekia da, eta monetak ditu aztergai. Moneta guztiek legenda eta tipo bat grabatuta daramate eta, estatuak jaulkiak badira, zeinua ere badute. Monetak jaulkitzea agintearen seinale denez, ekintza honen helburu politikoak ekonomikoei gainjartzen zaizkie batzuetan. Nolanahi ere, gizarte haren antolaketako egitura ulertzeko lagungarria zaigu.
  • Literatur iturriak. Iturri itxiak dira eta haiek aztertzean, faktore bat baino gehiago kontuan hartu behar dira: zuzenekoa ote den edo egilea "entzundakoaz" mintzatu den, testuaren helburua zein den... Badira egile klasiko batzuk (Estrabon, Plinio, Ptolomeo eta Pomponio Mela) Euskal Herria aipatu zutenak.
  • Arkeologia. Kultura materialaren azterketaz arduratzen da eta giza taldeen kokalekuak ikertzen ditu. Zientzia horrek emandako datu zehatz eta objektiboekin alderatu dezakegu literatur iturriek kontatutakoa. Gure arbasoen ekonomiaz eta bizimoduez ere ugari mintzatzen zaigu.
  • Epigrafia. Inskripzioen azterketaz eta interpretazioaz arduratzen da iturri ireki hau. Tabula Contrebiensis-i esker, hau da, Botorritako Brontzeari esker, adibidez; erromatarrak iritsi aurretik Iberiar Penintsula nola zegoen banatuta mugatu ahal izan dugu: eremu iberiarra eta indoeuroparra.

Erromatarren aurreko herriak

Erromatarrak iritsi aurretik, Euskal lurraldean hainbat herri zeuden. Mendebaldetik ekialdera, Autrigoiak, Karistiarrak, Barduliarrak eta Baskoiak bizi ziren.

Beren gizarte-antolaketa zituzten pribilejioak erakusteko zeuzkaten objektuengatik bereizten da. Beren lurralde-mugak ere zailak dira zehazten, Baskoien kasuan izan ezik, ondo zehaztutako muga naturalak eta egonkorrak baitzituzten: gaur egun Nafarroa eta Oiasso-ko (Irun) lurraldea dena.

Euskal lurraldeak Hispania Ziteriorreko tarraconense probintzian sartu ziren. Erromak bere gizarte eta administrazio antolaketa ezarri zuen.

Tarraconenseko lurraldeak bi conventus-etan banatuta zegoen:

  • Barduliarrak, Karistiarrak eta Autrigoiak Conventus kluniarraren barruan ageri ziren, Clunia hiriburua izanik (Burgos).
  • Baskoiak aldiz, Conventus Cesaraugustarraren barruan ageri ziren (Zaragoza), kluniarrekin muga eginez. Herri horiek borobilak ziren eraikuntzetako irunetan bizi ziren, hala nola, Kutzemendi-koa (Vitoria-Gasteiz) ala harresiz inguraturiko hirietan, Arabako Iruñakoan bezala.

Conventus bakoitzaren barruan, civitas desberdinak zeuden, baita administrazio-erregimen desberdinak ere. Gracchurris (dirudienez, hortik zabaldu ziren baskoiak I. mendean) eta Cascantum zuzenbide latindarreko civitas dira, baina gainerako hiriguneek saria ordaindu behar izaten zuten. Geroago, Vespasianok penintsula osoari eman zion ius latii hori, eta Caracallak inperio osora zabaldu zuen herritartasun erromatarra 212. urtean. Administrazio-antolaketa guztiak berdintzea ekarri zuen horrek.

Erromatarren presentzia euskal lurraldean

Badira froga ugari erromatarrek Euskadin izandako presentziaz, Araba eta Nafarroan batez ere.

  • Iturri idatzietan xehatuta daude konkistaren gorabeherak, lurraldean kokatutako herrien ezaugarriak eta gizartea antolatzeko moduak.
  • Hizkuntzalaritzari esker, presentzia latindar handiaren berri jakin dugu: toponimia eta euskarazko hitzak (gure hiztegian jatorri latindarra duten hainbat hitz ditugu).
  • Arkeologiari esker, erromatarren obra handiak (zubiak, galtzadak) hirien (ur-kanalizazioak, estolderia, artisautza tailerrak) eta gotorlekuak ezagutzen ditugu. Hondar arkeologiko garrantzitsuen artean Mantible Assa eta Trespuestes-eko (Araba) zubiak eta Arabako Veleia-Iruña hiria daude.
  • III. mendetik aurrera, nekazal-hiribildu handiak bihurtuko ziren nekazaritza-ustiategiak sortu ziren. Adibide bat Cabriana-koa (Araba) dugu, gelak mosaikoz beteta zituena.

Halere, presentzia hori ez zen berdina izan toki guztietan: Ebro ibarrean eta horren ibaiadarretan erromanizazio handiagoa izan zen; Kantauriko isurialdeko ibarretan ordea, kultura latinoaren eragina txikiagoa izan zen. Horren balizko arrazoia ibar itxi eta sakonak izatea izan daiteke, nekazaritza latindarrerako gaitasun txikiagoa zutenak, eta seguru aski baso edo larre-eremuak ziren. Erromatarrek saltus deitzen zieten landu gabeko eremu horiei eta laborantza eremuei, ordea, ager.

Erromatarren jarduera Euskal Herrian

Euskal Herriko eremu erromatartuena Araban aurkitzen da, Asturica-Burdigala inguruan, Mirandatik aurrera doan lautadaren ibilbidean. Hirirako joera handiena hortxe izan zen; nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi agerpenak begi bistakoak dira eta kristautasunaren presentzia goiztiarragoa da. Lehenago esan bezala, Kantauriko isurialdeko ibarrek eragin latindar txikiagoa izan zuen. Gipuzkoan eta Bizkaian, kostaldeko aterpe natural batzuetan bakarrik ziurta daiteke erromatarren presentzia (Gernika, Irun) edo meatze batzuen ondoan.

Baldintza geografikoek eta eremu horiek eragindako interes ekonomikoak zirela medio, batzuentzat onuragarri eta beste batzuentzat kaltegarri atera zen. Horrela, hain erromatartuta ez zeuden eremuek beren ohiturak gorde zituzten bost mendeetan zehar: euskara, ohiturazko zuzenbidea eta abeltzaintza eta artzaintzaren hasierako erregimena bere horretan mantendu ziren Erromaren gainetik.

Eremu erromatartuenek akulturazio handia jasan zuten baina horren ordez, onura handiagoa hartu zuten azpiegitura-obrei esker. Erromak eremu horietako baliabideak ustiatu nahi zituenez, komunikazio-sistema handia sortu zuen (itsasbideak, ibaibideak eta lehorreko bideak) eta segurtasun-sistema konplexu bat ere bai, baliabideak eskuratzea errazteko asmoz.

Erromatarren legatua

Hiritartzearen fenomenoa Erromatik ekarria da. Baskoien lurraldean 200 kokaleku baino gehiago katalogatuta daude: K.a. I. mendean eraikitako Iruñako oppidum-aren aztarnetan (Gasteiztik hurbil) harresi, kale eta eraikinak antzeman daitezke; Lodosa eta Mendabiaren artean, zentro eta ubide baten aztarna ikus ditzakegu; Pirinioetako Urkulu mendiaren tontorrean dorre borobila dago.

Kostaldean ere erromatarren aztarnak daude. Ibaiak itsasoratzen diren tokiak portu moduan erabili zituzten erromatarrek, Euskal Herriko meatzeetatik ateratako mineralak Burdigala-ra eramateko (Bordele). Portu horietako batzuk ditugu Bilbo ibaikoa (burdin meatzeen ustiapena), Vesperie (agian gaurko Bermeo), Gernikako ibaia (Foruako aztarnak eta Ereñoko marmola), Tritium Tuboricum (Mutriku edo Deba), Menosca (Getaria), Oiarso (Oiartzun), azken hori Arditurriko meatzeetako zilarra eta beruna kanporatzeko portua izanik, Bidasoa ibaia ondoan edota Adarrako meatzak, Urumea ondoan.

Erromatarren galtzadak Euskal Herrian

Erromatarren galtzadek helburu ekonomikoa eta militarra zuten. Alde batetik, militarren joan-etorria errazten zuten eta pax romana ziurtatzen zuten. Bestetik, ustiapen ekonomikoaren azpiegiturako elementu garrantzitsua ziren. Euskadi zeharkatzen zuten bide erromatarren bitartez, Mediterraneoarekin eta Penintsularen ipar-mendebaldearekin lotzen zuten euskal lurraldea, bai eta Akitaniarekin ere. Bi bide nagusi lotzen ziren elkarrekin: iparrekoa, Narbona-Burdigala eta hegokoa, Tarraco-As Legiones VII Geminam. Briviesca eta Mirandatik, bide horrek Pirinioak gurutzatzen zituen Ibañetatik barrena, Bordelera iristeko Akizetik igaro ondoren (Dax). Lotune nagusi hauek ziren: Tullonium (Dulantzi), Arakil eta Iruñea. Baziren bigarren mailako bideak, Iruñetik ateratzen zirenak iparraldera (Oiasso) eta hegoaldera (Caesaraugusta-rantz).

 

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana