Iberiar penintsula Garai Zaharrean

Erromatar konkistak, K.a. I. mendearen azkenerantz amaitu zena, Iberiar penintsulako biztanleei, iberiarrei eta zeltei, inperioaren bizitzeko modua ezarri zien. Erromanizazio prozesuaren ondorioz, Hispania herrialde oparoenetarikoa eta erromatar zibilizazioaren antzekoena bihurtu zen.

Erromatarren aurreko garaia

Iberiar penintsulako antzinako biztanleria talde handi bitan banatutako herri desberdin askok osatzen zuten:

  • Iberiarrak Hegoaldean eta Ekialdean zeuden. Herri nekazari eta abeltzaina zen eta pixkanaka burdinaren metalurgian eta tornuan zeramika lanak egiten espezializatu ziren. Beraien herriak leku garaietan eraikitzen zituzten, babes egokia zeukaten tokietan.
  • Zeltak, goi- lautadan eta atlantiko kostaldean zeudenak, beste tribu batzuekin bizi izaten ziren, esaterako kantabriarrekin eta baskoiekin. Nekazariak eta abeltzainak ziren eta neurri txikiago baten, merkatariak. Metale desberdinak lantzen zekizkiten, burdina eta beruna esaterako. Harresiz babestutako kastroetan bizi izaten ziren.

Zeltek iberiar kulturaren hainbat ezaugarri hartu zituzten eta, ondorioz, zeltiberiar izenaz ezagututako herriak sortu ziren.

Mediterranear itsasertzetik zehar ondorengo koloniak zeuden:

  • Feniziarrak, esaterako, Gadir (Cadiz), Malaka (Malaga) eta Sexi (Almuñecar).
  • Greziarrak, esaterako, Emporion (Ampurias) eta Rhode (Rosas).
  • Kartagoarrak, esaterako, Ebussus (Ibiza) eta Cartago Nova (Cartagena).

Penintsularen Hegoaldean bertako zibilizazio batek egin zuen gora: Tartesoak (K.a. IX-VI. mendeak). Zibilizazio hau greziar historialarien erreferentziengatik eta feniziar eta greziar kolonizatzaileek eragindako arte mota baten hondarrengatik ezagutzen da, baina hiribururik ez da aurkitu.

Erromatar konkista

Bigarren guda punikoan zehar (8. gaia ikusi) izan zen erromatarrak Iberiar penintsularekin harremana izan zuten garaia. Publio eta Kneo Eszipion jeneralek K a. 218. urtean Anpuriasen lehorreratu ziren eta bertan Anibalen kartagoar tropen hornikuntza mozteko kanpamendu bat jarri zuten. Anibalen tropek penintsulan zuten beren oinarrizko baseak.

Okupazioa hiru mailatan egin zen:

  • Mediterranear zerrenda eta Ebro eta Guadalquivirreko haranak konkistatzea, K.a. 206. urtean amaitu zena.
  • Behin kartagoarrak kanpora botata, K.a. 155 urte inguruan, penintsularen Mendebalde eta goi- lautadarako sarrerak konkistatzeari ekin zitzaion. Hau, lusitaniar eta zeltiberiarren kontrako gudetan izan zen. K.a. 133 urtean amaitu zen, Numantziaren suntsipenarekin.
  • Kantabriar aldearen konkista. Oktavio Augustok K.a. 29an hasi zuen eta K.a. 19an amaitu.

Erromanizazioa

Erromatarrak heldu zirenean, beraien hizkuntza, ohitura eta erakundeak ekarri zituzten eta penintsulako bertako herrien bizimodua erabat aldatu zen.

  • Hizkuntzei dagokienez latina gailendu zen eta honetatik hizkuntza erromanikoak eratorriko ziren; esaterako, galegoa, portugesa, gaztelera eta katalanera.
  • Erromatar zuzenbidea lege eta zuzenbide- antolamenduaren iturri bihurtu zen eta honen eragina gaur eguneko lege antolamenduetaraino heldu da.

Erromatarrek sortu zituzten kanpamentu militar eta hiriekin batera, galtzadek eta beste herri lan batzuek ere, ubide eta zubiek esaterako, kolonizazioa erraztu zuten. Legionarioek eragin handia izan zuten erromanizazioan, Estatuak ematen zien lur zatietan finkatzen zirelarik. Indigena askok legioetan eman zuten izena eta horrela erromatarren erabilera eta ohitura asko ikasi zituzten.

Probintzia eredugarria

Erromatarrek Hispaniaren ekonomian hainbat aldaketa egin zituzten eta horrek Hispania Inperioarentzako herrialde garrantzitsua izatea egin zuen.

  • Nekazaritza: erromatar goldea eta odol-errota sartu ziren. Garia, mahatsondoa eta olibondoa izan ziren laborerik garrantzitsuenak.
  • Industria: ardogintza, oliogintza eta arrain gazitzea nabarmendu ziren.
  • Mehagintza: erromatarrentzat hispaniar baliabiderik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Sierra Morenan zilarra ateratzen zen, Huelva eta Almerian kobrea, Almadengo Mendilerroan merkurioa eta Ipar- mendebaldean urrea.
  • Merkataritza: merkataritza trukeak Galiako Hegoaldearekin (gaur eguneko Frantzia) eta Erroma berarekin ere egiten ziren.

Baskoiak

Baskoien leinuak gehienbat Nafarroako Pirinioetan eta Aragoiko mendebaldeko Pirinioetan kokatu ziren. Denborarekin, leinu horietako batzuek mendebaldera jo zuten, eta barduliar eta karistiarrekin batera bizi izan ziren.

Erromatarrak iritsi baino lehenago, baskoi taldeak lurralde ezberdinetan bizi ziren, talde bakoitzak tokian tokiko baldintzen arabera moldatu behar izaten baitzuen. Horrela, Ebro ibaiaren ondoko lurralde lauetan nekazari eta abeltzainen gizartea garatu zen. Hain emankorra ez zen mendialdean, berriz, biztanle-guneak barreiatuak zeuden eta batez ere abeltzaintza nagusitzen zen.

Erromatarren okupazioarekin batera banaketa hori areagotu egin zen. Lurralde lauetan, erromatarren bide-sareari loturiko villae eta hiriguneen egitura sendo bat finkatu zen, eta nekazaritza eta merkataritza garatu ziren. Iparralde menditsuan, aldiz, meatzaritzako lanekin zerikusia zuten portu txiki batzuk eta kantonamendu militar batzuk besterik ez zituzten ezarri erromatarrek. Biztanle-guneak barreiaturik zeuden eta haien jarduera nagusia abeltzaintza zen.

Lurralde lauetan gertatu zen garapen ekonomikoak garrantzi handiko beste banaketa bat ekarri zuen: gizartearen egituratzea. Mendialdean gizarte tribal batek iraun zuen, baina nekazaritza-eremu lauetan gizarte erromatartuen pareko hierarkizazio-maila bereganatu zuten.

Era berean, Erromatarren garaian, lurralde lauen eta lurralde menditsuen artean trantsizio-eremu bat sortu zen -erdiko mendialdea deritzana- eta bertan sortu ziren herrixkek bi eremuetako ezaugarri ekonomikoak eta sozialak hartu zituzten.

Data garrantzitsuak

  • 218 Kneo eta Publio Eszipion Enporionen lurreratu ziren, Anibalek Italiari erasoa jo eta gero.
  • 206 Publio Kornelio Eszipionek Gades hartu zuen.
  • 197 Penintsula bi zatitan banatuta geratu zen: Hispania Citerior eta Hispania Ulterior.
  • 155 Lusitaniar gudaren hasiera.
  • 154 Zeltiberiar gudaren hasiera.
  • 139 Viriato lusitaniar buruzagia erail egin zuten. Hurrengo urtean lusitaniar guda amaitu zen.
  • 133 Numantzia suntsitu zuten. Zeltiberiar gudaren amaiera.
  • 49 Julio Zesar penintsulara heldu zen eta Ponpeioren jarraitzaileak garaitu zituen Ilerdan.
  • 45 Zesarrek Mundan (Montilla) Ponpeioren semeak garaitu zituen.
  • 29 Oktavio Augustok Iparraldearen konkista hasi zuen.
  • 19 Hispaniaren konkista amaitu zen.
  • 74 Vespasianok latindar zuzenbidea eman zion penintsula osoari.
  • 212 Karakallak Inperio osoari eman zion hiritartasuna.
  • 293 Diokledianok Hispania Galietako prefekturaren menpe zegoen elizbarruti batean bihurtu zuen.
  • 409 Herri barbaroak penintsulan sartu ziren: bandaloak, sueboak eta alanoak.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana