Europa milagarren urtera arte

Europa kristauak, Mediterraneoko komunikazioarekin amaitu zuen musulmanen hedapenak eta IX eta X. mendeetako migrazioen boladek mehatxatuta, kanpoko harremanak gutxitu zituen. Hirietako biztanleak gutxitu egin ziren eta mendian nekazari eta beren jauntxoen arteko erlazio berriak sortzen hasi ziren.

Inbasio berriak

Inperio karolinjioaren gainbeherarekin (16. gaia ikusi), IX eta X. mendeetan Mendebaldeko Europa inbasioen bolada handi batek astindu zuen.

  • Musulmanek Hegoaldetik mehatxatzen zuten. Marka Hispaniarrak Iberiar penintsulatik erresuma frankoetaranzko sarrera gelditzen zuen, baina itsasoko bideak zabalik geratzen ziren. Pirata sarrazenoek Balearrak, Korsika eta Sizilia hartu zuten eta base hauetatik kristau itsasertzak arpilatzera aritu ziren.
  • Normandiarrak edo bikingoak itsasgizon trebeak ziren eta beren hedapena Iparraldetik hasi zuten, Eskandinaviako kostaldetik etorrita.
    • Suediarrek Itsaso Baltikoko Ekialdeko itsasertza menperatu zuten eta laku handien eskualdea hartu zuten. Hauen artean varego izenez ezagunak zirenak Dnieper ibaian gora joan, Kieven hiriburua zuen Rus erresuma sortu, eta Itsaso Beltzeraino heldu ziren.
    • Daniar piratek itsasertz frankoak arpilatu zituzten, Normandia eta Ingalaterran gune egonkorrak sortu arte. Ingalaterra 1013. urtean konkistatu zuten.
    • Norvegiarrak Irlanda eta Eskozian finkatu ziren, eta jarraian Orkadas, Shetland, Feroe eta Islandia irletan. X. mendean, Erik Gorria islandiarrak Groenlandia aurkitu zuen eta bere semea Leif El Labrador amerikar penintsularaino (Vinland) heldu zen.
  • Beste alde batetik, zaldun bikainak ziren magyarrak. Ekialdetik sartu ziren Europan eta Alemania, Flandes, Frantzia eta Italiako lurrak suntsitu zituzten X. mendearen lehenengo erdialdean.

Feudalismoaren hasiera

Inbasioek sortutako segurtasun ezak eta Estatu sendo eta zentralizaturik ez egoteak, hirietako biztanleria nobleen babesaren bila mendira ihes egitea ekarri zuen. Babes honen truke, nekazariek jauntxoen lurretan dohainik egiten zuten lan. Honek, lotura politikoak menpetasun pertsonalaren erlazioengatik aldatzearen ohitura germaniarra areagotu zuen.

Lur gehienak lursail edo jaunaren jabetzako lur handietan biltzen ziren, noble baten edo Elizarenak zirenak. Agindupeko lur handia ondorengoetan banatzen zen:

  • jaunaren erreserba, jauntxoak zuzenean kontrolatzen zuen;
  • eta, nekazariek bizi ahal izateko lantzen zituzten lursailak edo mansoak.

Nekazariek jauntxoari uztaren zati bat eman eta erreserban dohainik lan egin behar izaten zuten. Nekazari batzuk morroiak ziren eta lurrarekin erlazionatuta zeuden, hau da, lurra jabez aldatzen bazen, hauek beren jabe berritzat hartu behar zuten.

Jauntxoek beren morroien gaineko eskubide zabalak zituzten, baita justizia-administrazioarena eta errekrutatze militarrarena ere.

Elizaren funtzioa

Jauntxo eta nekazariekin batera, mende ilunetako gizartearen beste oinarrietako bat Eliza zen. Elizak sistema feudalean lurren jabe moduan eta hauen gaineko eskumeneko boteredun erakunde moduan parte hartu zuen.

Erromako Aita Santuak Karlomagno koroatu eta gero, Mendebaldeko Eliza erresuma frankoari estu lotu zitzaion eta bizantziar Elizaren ondotik urrundu zen. 817. urtean, Konstantinoplako patriarkak, Foziok, Erromarenganako esanekotasuna utzi zuen eta 1054. urtean zisma edo eliza bien arteko apurketa izan zen.

IX eta X. mendeetako inbasioen ondorioetako bat monasterio asko arpilatzea eta suntsitzea izan zen. Artelanak eta liburutegiak sakabanatu ziren eta monje askok hil edo ihes egin behar izan zuten.

Inperio karolinjioan egindako ahalegin kulturala ezerezean geratu zen eta jauntxo feudalen eraginpean zeuden monasterioek sekularizazio-prozesua eta erlijio bizimoduaren lasaitzea bizi izan zuten.

910. urtean Clunyko abadetxean sortutako kluniazense ordena, Aita Santuaren babespean jarri zen eta arau beneditarra berriztatzeaz eta monasterioetara ordena eta diziplina bueltatzeaz arduratu zen, beharrezkoa zen administrazio- eta ekonomia-berrantolaketarekin batera.

962. urtean, Oton I. Handiak eslaviar eta hungariarrak garaitu zituen eta Ekialdeko muga defendatzeko markak antolatu zituen. Erroman enperadore koroatu zuten eta Inperio Karolinjioaren ondorengotzat hartu zen Erromatar-germaniar Inperio Saindua sortu zuen.

Data garrantzitsuak

  • 800 Norvegiarrek Orkadas eta Feroe irlak hartzen dituzte. Suediarrak Ladoga lakuaren eskualdean finkatzen hasten dira.
  • 827 Musulmanek Afrikatik Siziliaren konkista hasten dute.
  • 840 Ingalaterra eta Irlandara Norvegiar inbasioak hasten dira.
  • 844 Daniarrek Asturias eta Portugaleko itsasertzak erasotzen dituzte.
  • 859 Daniar erasoaldiak Balearrak, Proventza eta Toskanan.
  • 860 Norvegiarrek Islandia aurkitzen dute.
  • 862 Suediarrak Ruriken agindupean Novgorodgo eskualdean sartzen dira.
  • 882 Oleg Jakituna suediarrak Rusgo erresuma sortzen du.
  • 896 Daniarrak Senaren bokalean finkatzen dira.
  • 906 Magyarrek Moravia birrintzen dute.
  • 955 Saxoien erregea den Oton I. Handiak magyarrak eta eslaviarrak garaitzen ditu.
  • 962 Aita Santuak Oton I.a Erroman enperadore koroatzen du. Erromatar-germaniar Inperio Saindua sortzen da.
  • 982 Musulmanek Oton II.a Tarentotik hurbil garaitu zuten. Erik Gorriak Groenlandia aurkitu zuen.
  • 1000 Eskandinavia kristautzen da. Norvegiarrek Leif Eriksonen agindupean Vinlandiaraino heltzen dira.
  • 1013 Daniarrek Ingalaterra konkistatzen dute.
  • 1040 Normandiarrek Hegoaldeko Italiaren konkista hasten dute.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana