Inperio Baxua eta Erromako gainbehera

III. mendean hasitako Erromako ezegonkortasun politikoak pixkanakako gainbehera ekarri zuen. Honek, azkenean, Inperioaren Ekialdeko zatiaren behera etortzea ekarri zuen, germaniar herrien sartzearen ondorioz. Hala ere, mila urte baino gehiagotan loratuta egon zen erromatar zibilizazioak, V. mende erdialdera arte inbaditzaileen erasoei aurre egiteko behar zuen sendotasuna eduki zuen.

Inperioaren antolakuntza berria

Inperioak Mendebalde eta Ekialdearen artean izan zuen banaketarekin Dioklezianok (9. gaia ikusi), ezarritako Tetrarkiak mugak sendotzea eta barbaroen inbasioak gelditzea lortu zuen. Dioklezianok (285-305), beste hiru tetrarken gainean erabaki gorenekoena mantentzen zuenak, III. mendeko krisiak sortu zituen kalteak konpontzeko ahalegina egin zuen:

  • Ogasuna, justizia, administrazioa eta armada berrantolatzea.
  • Herrialdeak elizbarrutietan eta elizbarrutiak prefekturetan antolatzea.
  • Paganotasuna eta inperio-gurtzea berpiztea.

305. urtean Diokleziano eta Maximianoren abdikazioaren ondoren, 324. urtera arte iraun zuen botereagatiko borroka egon zen. Borroka hau Konstantino Handiaren garaipenarekin amaitu zen eta honek inperioaren batasuna berrezarri zuen.

Konstantinok monarkiaren botere absolutua berrindartu zuen eta Konstantinopla sortu zuen Inperioaren hiriburu gisa. Gainera, kristautasuna hartzen zihoan garrantzia ikusirik, Milango ediktuarekin 313. urtean gurtze-askatasuna dekretatu zuen (11. gaia ikusi).

Azken enperadore handia Teodosio Handia (379-395) izan zen. Honek, 391. urtean kristautasuna Inperioaren erlijio ofizial gisa izendatu zuen. Teodosio hildakoan, Inperioa berriro banatu zen, Ekialdea bere seme Arkadiorentzat eta Mendebaldea bere seme Honoriorentzat (404. urtetik aurrera Ravena izan zuen hiriburu).

Germaniarrak

Germaniar herriak Europako Iparraldetik zetozen eta tribuetan antolatuta zeuden. Aginte gorena gudarien eta gizon askeen biltzarrak zuen eta honek buruzagia aukeratu eta bakea eta gudaren gainean erabakitzen zuen. Erromatarrek barbaro (kanpotarrak) deitzen zieten eta kultura eta ohituretan maila baxuagoa zutela uste zuten.

Germaniar herri garrantzitsuenak honako hauek ziren: godoak, alanoak, sueboak, bandaloak, frankoak, angloak eta saxoiak.

Germaniarrak Hegoalderantz emigratzearen arrazoiak lur hobeak eta klima leunagoa bilatzea eta erromatar zibilizazioarenganako erakarpena izan ziren. K.a. I. mendean Rhin eta Danubio ibaietaraino heldu ziren, limes edo erromatar mugara.

Eurekin etengabeko liskarrak eduki eta gero, IV. mendearen bigarren zatian Erdialdeko Asiako lautadetatik Atilaren gidaritzapean etorri ziren huno beldurgarrien etorrerak, erromatar enperadoreak alano eta godoekin aliatzera behartu zituen. Erromatarrek Inperio barruan "federatu" gisa finkatzen utzi zieten alano eta godoei.

 

Mendebaldeko Inperioaren desintegrazioa

III. mendetik, Inperioa makaltzen hasi zen, krisi politiko handiaren eta arazo ekonomikoen ondorioz:

  • Ospil eta esklaboak ematen zituzten konkista handiak amaitu ziren.
  • Merkataritza urritu zen.
  • Zergak handitu egin ziren eta diruaren balioa gutxitu.
  • Hiriko bizimodua behera etorri zen eta ekonomia nekazaritzaren arlora hurbildu zen, latifundio handien sorrerarekin.

Honek guztiak, Inperioaren Mendebaldean germaniarrak sartzea arinagotu zuen. Bertan hasi ziren herri federatu berriak erromatar biztanleriarekin gatazkan.

378. urtean godoek Adrianopolisgo borrokan erromatarrak garaitu zituzten eta Alarikoren gidaritzapean Erroma arpilatu zuten (410). Gutxi gutxika, gainbehera bete betean zegoelarik, gainerako herri germaniarrak Inperioan finkatzen joan ziren, 476. urtean Odoakrok azken enperadorea, Romulo Augustulo umea, kargutik kendu zuen arte.

Erromako erorialdia eta gero, Mendebaldeko Inperioa germaniar erregeek zuzendutako erresuma txiki askotan banatu zen. Garrantzitsuenak hauek izan ziren: ostrogodoa Italian, bisigodoa Iberiar penintsulan, frankoa Galian eta Britainiar irletan angloa eta saxoia.

Data garrantzitsuak

  • 305 Dioklezianok kargua uzten du eta Maximiano ere horretara behartzen du.
  • 306 Konstantinok boterea lortzeko. Tetrarkiako beste enperadoreen aurkako borroka hasten du.
  • 324 Konstantinok, Lizinio Adrianopolis eta Krisopolisen garaitzen du eta horrela enperadore bakar moduan geratzen da. Antzinako Bizantzio zegoen tokian Konstantinopla eraikitzen du.
  • 330 Konstantinopla Inperioko hiriburu bihurtzen da.
  • 337 Konstantino Handia hiltzen da.
  • 364 Valentiniano I.ak Valentiniar dinastia hasten du. Bere anaia Valente, augusto eta erregentekide izendatzen du Konstantinoplan.
  • ggb. 375 Hunoek ostrogodoak garaitzen dituzte eta Mendebalderanzko migrazio-saldoa eragiten dute.
  • 379 Teodosio Handia Ekialdeko enperadore izendatzen dute eta Teodosiar dinastia hasten da.
  • 391 Teodosiok kristautasuna erlijio ofizial izendatzen du.
  • 395 Teodosio Handia hiltzen da. Inperioa bere semeen artean banatzen du.
  • 410 Bisigodoek Erroma arpilatzen dute.
  • 455 Alarikoren bandaloek Erroma arpilatzen dute.
  • 476 Romulo Augustulo, Mendebaldeko azken erromatar enperadorea, kargutik kentzen dute.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana