Bizantzio

Germaniarren bultzadaren ondorioz Erromako erorialdia eta gero, Bizantziok grekolatindar eta kristau zibilizazioa beste mila urte mantendu zuen Inperioaren Ekialdean, 1453an turkiar otomandarrek hiriburua hartu zuten arte.

Ekialdeko Erromatar Inperioa

Bizantziar Inperioaren sorrera, 395. urtean Teodosiok egin zuen Erromatar Inperioaren zatiketaren ondoren izan zen. VI. mendean Justiniano eta bere jeneralek Dalmazia, Italia, Espainiako Hego-ekialde eta Afrikako Iparraldea berreskuratzea lortu zuten, baina gero mugak Konstantinoplaren (Bizantziok Konstantinoren garaian hartu zuen izena) inguruan atzeraka joan ziren.

Bizantziar zibilizazioaren ezaugarriak

476. urtetik, Erroma erori zeneko data, 1453. urtera arte Bizantziar Inperioak zibilizazio bikaina garatu zuen, grekoerromatar garai zaharretatik zein Mendebaldeko Europako Erdi Arotik desberdindua. Beronen ezaugarri kulturalak IV. eta V. mendeetan hasi zen prozesu historikoan sortu ziren:

  • Estatu eta zuzenbidearen sorkuntzan erromatar oinordetza.
  • Hizkuntza eta kulturan ageri den greziar ohitura.
  • Kristautasuna, Ekialdeko Zismatik aurrera bere aldaera ortodoxoan, 1954 urtean amaitua.

Europako Erdi Aroko mende ilunetan, Bizantzio Mediterraneoko indar ekonomiko eta politikoa izan zen, greziar eta erromatar kulturaren eroalea Mendebaldeko kristau erresumetara. Gero, islamaren aurreratzearen aurrean kultura horren babeslea, lehenengo arabiarren aurka eta gero turkiarren aurka.

Justinianoren garaia

527. urtean Justiniano enperadorea, Mazedoniar jatorria zuena, heldu zen boterera. Beronekin Inperioak bere goreneko garaia lortu zuen. Gizon eskolatua eta adimentsua izan zen eta laguntzaile onez inguratuta zegoen, hauen artean Belisario eta Narses jeneralak eta Triboniano legegizona azpimarra daitezke. Teodora enperatriza bere emaztea izan zen eta honek ere Justinianoren lan politikoan modu garrantzitsuan lagundu zuen.

Justinianoren erregealdian Corpus Iuris Civilisa idatzi zen, hau da, erromatar zuzenbidearen bilduma garrantzitsua, eta bizantziar zibilizazioaren ikurra zen Konstantinoplako Santa Sofia basilika dotorea eraiki zen.

Justinianok Administrazioan berrikuntza bat bultzatu zuen eta berrikuntza hau burokrazia profesionalean eta zerga-sistema zorrotz batean oinarritzen zen. Hau izan zen mendeetan zehar krisialdiei aurre egiten utzi ziona. Estatuak izaera zentralizatua eta oso hierarkizatua izan zuen, Eliza eta armadak paper garrantzitsua jokatzen zutelarik.

Hain Estatu konplexua sostengatzeko, Inperioak ekonomia osasuntsua behar zuen. Biztanleriaren ehuneko berrogeita hamarra mendian bizi zen eta hauen gain zeuden zerga zapaltzaile batzuk. Bizantziar Inperioaren indarra oinarri hauen gainean oinarritu zen mendeetan zehar.

Arazo erlijioso eta politikoak

Bizantziok Inperio kristauaren ideala irudikatzen zuen, Erromatik hartutakoa, eta bere historian zehar teologia eztabaidak asko izan ziren, sarritan gatazka politikoen ondorioz.

V. mendetik, heresia monofisitak lotura nagusi gisa erlijioa zuten herri desberdinez osatua zegoen Inperioaren batasuna arriskuan jarri zuen. Monofisismoak ez zuen Kristoren gizatiar eta jainkotiar izaera bikoitza onartzen eta VI. mendean Egipto, Siria, Palestina eta Armenian hedatu zen. Hauek herrialderik aberatsenak ziren eta erlijio-desadostasuna nazio-kontzientzia hasiberriari gehitu zitzaion, greziar kulturaren eskualdeen aurrean.

VIII. mendean irudi sainduen (ikonoak) inguruan erlijio-gatazka berri bat sortu zen, Leon III. enperadoreak debekatu zuena. Bizantziar gizartea irudien babesle eta ikonoklasten artean banatu zen, monjeak eta klase herrikoiek egindako presioak debekua indargabetzera behartu zuen arte.

Geroago, Erroma eta Konstantinoplako eliza-agintarien artean handituz zihoan areriotasunak eliza bien arteko banaketa ekarri zuen 1054. urtean (Ekialdeko zisma).

Data garrantzitsuak

  • 395 Teodosiok Erromatar Inperioa bere semeen artean banatzen du (Arkadiok Ekialdea hartzen du eta Honoriok, Mendebaldea).
  • 451 Kaltzedoniako IV. Kontzilioak monofisismoaren doktrina heretikoa aldarrikatzen du.
  • 476 Romulo Augustulo enperadorea kargutik kentzeak Mendebaldeko Erromatar Inperioaren amaiera adierazten du.
  • 527-565 Justinianoren erregealdia. Bizantziar Inperioak goreneko maila lortzen du kultura- eta geografia-hedapenari dagokionez.
  • 610-867 Inperio ertaina. Herakliok greziera ezartzen du hizkuntza ofizial gisa.
  • 628 Herakliok persiarrak garaitzen ditu eta Sasanida Inperioa erortzen da.
  • 717-842 Garai ikonoklasta (ikonoklastak, irudiak gurtzearen kontrakoak idolatriatzat hartzen dutelako, eta irudiak gurtzearen aldekoen arteko liskarrak).
  • 867 Fozio patriarkarekin Eliza ortodoxoak Erromari men egiteari uzten dio.
  • 976-1025 Basilio II.arekin Inperioak goraldi berria lortzen du. Bere erregealdian errusiarren artean kristautasuna zabaltzen da.
  • 1054 Ekialdeko Zisma (Eliza ortodoxoa behin betikoz katolikoarengandik banatzen da).
  • 1055 Selyuzida turkiarrek Bagdad hartzen dute eta Abasi kaliferriko arabiarrei beren boterea inposatzen diete.
  • 1081-1185 Komnenoen dinastia. Turkiarrei aurre egiten diete.
  • 1204 Laugarren gurutzadaren gudariek Konstantinopla hartzen dute eta Latindar Inperioa sortzen dute.
  • 1261 Miguel VIII.a Paleologoak Konstantinopla berriz hartzen du eta Bizantziar Inperioa berriz ezarri.
  • 1353 Turkiar otomandarrak, XIII. mendetik Asia Txikian finkatuta daudenak, Bulgarian sartzen dira. Ordutik aurrera beren aurreratzea geldiezina da.
  • 1453 Mahomet II. turkiar sultanak setio luze baten ondoren Konstantinopla hartzen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana