Itzuli orri osora

 

Los distintos pueblos prerromanos en el País VascoErromatarren aurretik Euskal Herriko herri desberdinak

 

 

Autrigoiak: Enkartazioak, Valdegobía, Kantabriako parte bat, Burgosen iparraldea eta baita Errioxako ipar-ekialdeko alde batzuk okupatzen zituzten. Hiri garrantzitsuenak Uxama Barca (gaur Osma de Valdegobía), Virovesca (gaur Briviesca) eta Segisamunolum (posibleki Cerezo, Tirón ibaia ondoan).

 

Karistiarrak: Plinio eta Ptolomeo aipatutakoak. Autrigoein ekialdeko mugan agertu ziren eta Nerbioi eta Deba ibaien artean hedatu ziren gutxi gorabehera. Hegoalderantz Trebiñoraino heltzen zen. Beraien hiriak Tullica (Tuyo, Zadorraren hertzetan), Suessatio (behar bada gaurko Zuazu) eta Veleia (agian Iruña) zirela uste da. Ptolomeoren ustez, Ebro ibairano heltzen ziren beraien ondasunak.

 

Barduloak: Plinio, Estrabon eta Pomponio Mela herri honi buruz hitzegiten dute, karistoen ekialdera kokaturik. Lurraldea Debatik Bidasoaraino hedatuko litzateke eta, hegoaldetik, Gipuzkoako mugararte eta Araba eta Nafarroako bitarteraino, Trebiñora helduz gutxi gorabehera. 14 herrixketan banandurik zeuden. Pomponio Melak adierazten zuenez beraien lurraldea Pirinioetaraino heltzen zen, baino hau eztabaidagarria izango litzateke Oiaso (Oiartzun) hiri baskoi bezala hartzen bada.

 

Baskoiak: Beraien lurraldea gaur eguneko Nafarroako eta mendebalde Pirinio mugatik Ebroko hegoalderaino zihoan, baina behe Bidasoako ibilera hartzen zuen ere. Ekialdeko muga ez dago hain argi. Dirudienez, erromatar konkistaren finkatze sasoian, lurralde baskoia beste herri batzuetara hedatu zen eta bereganatu zituen. Iturrien arabera, hiri hauek baskoiak ziren: Jaca, Gracchurris (gaurko Alfaro), Calagurris (Calahorra), Cacantum (Cascante), Tiberio-ren denboretan txanponak egitera heldu zirenak, Muscaria, egile batzuk Tutera bezala identifikatzen dutena, Oiaso, Oiartzunen (Gipuzkoa), Aracilum edo Araceli (Huarte-Arakil) eta Pompaelo edo Pompelon (Iruña), baskoien hiriburua izendatua.