Informazio gehiago
Israel eta Fenizia
Hebrearrak, «Jainkoaren herria»
Hebrearren historia oso ondo ezagutzen dugu Bibliari esker, Jainkoaren herria deitu izan denaren idatzizko dokumentu handia.
Eskrituren arabera, K.a. 2000. urte inguruan, Yahvek Abraham izeneko Ur hiriko sumertar bati, bere lurra utzi, basamortua gurutzatu eta Kanaan herri berria sortzeko agindu zion. Herri hori hebrear herria izan zen, Israel.
Lasaitasun eta oparotasunez beteriko mende batzuk eta gero, Palestina eskualde osoak, non hebrearrak bizi baitziren, gosete eta urritasun garaia ezagutu zuen. Josek, Jacob patriarkaren seme eta egiptoar faraoiaren bisirra, bere neba-arrebak Egipton hartu zituen. Han oparotasunean bizi izan ziren urteetan zehar, faraoi batek, segur aski Ramses II.ak esklabo egin zituen arte.
Moises buruzagiak askatu zituen. Honek Egiptotik Sinaiko penintsula gurutzatuz atera zituen. Itun Zaharrak esaten duenaren arabera, han hartu zuen Moises-ek Yahve-rengandik Hamar Aginduetan, zegoen Legea eta horren arabera gobernatu behar zen Israel. Ondoren, Josuek bere herria agindutako lurrera gidatzea lortu zuen, Palestinara.Hebrear herriaren goraldia eta gainbehera
Hebrear herriaren urrezko aroa K.a. 1000. urte inguruan hasi zen, David erregearen garaian (K.a. 1006-966). Honek Jerusalem bere erresumako gune politiko eta erlijioso bihurtu zuen. David erregearen ostean Salomon etorri zen (K.a. 966-926) eta Jerusalemgo tenplua eta errege-jauregi handia eraiki zituen.
Goraldi garai horren ostean gainbehera etorri zen. Erresuma zati bitan banatu zen: Israel, Samarian hiriburua zuena, eta Judea, Jeruslemen hiriburua zuena. Israel, Iparraldean, asiriarren eskuetan erori zen eta berauen erregeak, Sargon II.ak, israeldar gehienak erbesteratuta eraman zituen (Israelgo galdutako hamabi tribuak). Judea, berriz, Nabukodonosorrek menderatu zuen eta Jerusalem suntsitu eta bertako tenplua birrindu ostean, ehun mila judu Babiloniara eraman zituen erbesteratuta. Hirurogeita hamar urte bizi izan ziren han (Babiloniako gatibutasuna), Ziro Handia errege persiarrak Babilonia hartu zuen arte eta Jerusalemera itzultzen utzi zieten arte.
Azkenez, Judea erromatarrek hartu zuten eta K.a. 66 eta 70 urte bitartean Titok zapaldutako judutarren altxamendua gertatu zen, Jerusalem hiria suntsitu zuen eta juduei Judean bizi izatea debekatu zieten, hau zela eta diaspora edo juduen sakabanatzea hasi zen.Feniziarrak eta beraien merkataritza hedatzea
Abrahamen familia Urtik agindutako lurrera heltzean, kananeoen lurra zena, kananeok gaur egun Libanoko lurraldeak hartzen duen Mediterraneoko kostaldeko zerrendarantz atzera egiten hasi ziren. Non feniziar izenaz ezagutzen hasi baitziren.
Feniziarrek ez zuten Estatu baturik osatu, kostaldean kokatutako hiri independentetan antolatu ziren eta itsas merkataritzan buru belarri sartu ziren. Tiro eta Sidon hiriak nabarmendu ziren.
Hasiera baten, feniziarrek basamortuko bideetatik Mesopotamia eta Egiptorekin egiten zituzten merkataritza lanak. Denbora pasa ahala, nabigatzaile trebeak egin ziren eta Mediterranear itsas ertzak kolonizatzen hasi ziren. Zipre, Malta, Sizilia, Sardinia, Afrika Iparraldea eta Cadizgo kostaldea, Espainian, izan ziren merkataritza enklabe garrantzitsuak.
Emakumezkoaren giza itxurako sarkofagoa.
Feniziarren ekarpen kulturalak
Feniziarrak, herri ekintzaile eta sortzailea izan zen eta zibilizazioaren garapenerako garrantzi bereziko ezagupen batzuk garatu eta igorri zituzten:
- Alfabetoa: Mesopotamia eta Egiptoko idatzietatik eratorritakoa ( 2 eta 3. gaia ikusi), feniziar alfabetoa greziar eta latindar alfabetoen sorrera izan zen. Feniziar alfabetoko zeinuek lengoaian ahoskatutako soinu guztiak adierazten zituen.
- Nabigazio- eta ontzigintza-teknikak: Libanoko zedro zoragarriekin, feniziarrek salgaiak garraiatzeko gaulo izeneko haize- oihaldun itsasontzi zabalak eta berrogeita hamar arraunlariko gudarako galeoiak eraiki zituzten. Feniziar itsas gizonen zerbitzuak Salomon erregeak, Egiptoko faraoiek eta Babiloniako erregeek eskatu zituzten.
Data garrantzitsuak
- 2000 inguruan Abraham Kanaanen finkatzen da, agindutako lurrean.
- 1250 Egipton egonaldia egin eta gero, Moisesen gidaritzapean hebrearrak Kanaanera bueltatzen dira.
- 1200 Hebrearrak Palestinan finkatzen dira. Hamabi tribuen konfederazioa.
- 1006 Filisteoek Saul hil ostean, David errege izendatzen dute.
- 1000 Fenizian Tiro hiriaren nagusitasun-aldia. Feniziar alfabetoa erabiltzen hasten da.
- 966 Jerusalemen Salomonen erregealdiaren hasiera.
- 926 Salomon hiltzen da eta erreinua zati bitan banatu: Juda eta Israel.
- 814 Tiroko feniziarrek Kartago sortzen dute, Afrikako Iparraldean.
- 722 Asiriako Sargon II.ak Israelgo erreinuari amaiera ematen dio.
- 701 Senaquerib errege asiriarrak Fenizia hartzen du, Tiro izan ezik, eta Judaren erreinua menderatzen du.
- 587 Nabukodonosor II.ak Jerusalem suntsitzen du. "Babiloniako gatibutasuna" hasten da.
- 573 Nabukodonosor II.ak Tiro suntsitzen du.
- 539 Persiako Ziro II.ak Palestina eta Fenizia hartzen ditu.
- 333 Alexandro Handiak Fenizia eta Palestina hartzen ditu.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

- Antzinaroko zibilizazioak
- Los orígenes de la humanidad
- Prehistoria Euskal Herrian
- Mesopotamia
- Egipto faraonikoa
- Israel eta Fenizia
- Egeoa eta Persia
- Grezia klasikoa
- Helenismoa
- Erromatar Errepublika
- Erromatar Goiz-Inperioa
- Erromanizazioa Euskal Herrian
- Iberiar penintsula Garai Zaharrean
- Kristautasuna
- Inperio Baxua eta Erromako gainbehera
- Bizantzio
- Toledoko bisigodoen erresuma
- Islama
- Europa karolinjioa
- Europa milagarren urtera arte