Frankfurteko eskola

Pentsalari talde heterogeneo honen kideek partekatzen dituzten kezkarik sakonenen artean, guztien artetik garrantzitsuenak zerikusia dauka egitasmo ilustratuaren baliagarritasunarekin ala baliagarritasun ezarekin, kategorien indarraldiarekin ala indarraldi ezarekin eta modernitateak sortarazitako diskurtsoekin. Era berean, Frankfurteko eskolakoen proposamenak, oraingo ikuspegiaren arabera, aspaldi honetako proposamen marxistarekin gertatu denaren aurrerapen gisa irakur daitezke.

Frankfurteko eskolaren sorrera 1923an Alemanian eratutako Gizarte-Ikerketarako Erakundean dago. Max Horkheimerek, bere bigarren zuzendariak, 1930etik aurrera pentsalari eta kolaboratzaileak biltzea lortu zuen. Ondare ilustratua berrikustearekin, filosofia marxistaren herentziarekin eta psikoanalisia iristearekin engaiatutako pertsonak, alegia. Nazionalsozialistak boterera heltzearekin batera, ekimen hori zapuztu zen. Hori zela eta, kide gehienak erbesteratu ziren. Adorno, Horkheimer eta Habermasez gain Frankfurteko Eskolako kide nagusiak ondoko hauek dira: Erich From (1900-1980), Herbert Marcuse (1898-1979) eta Walter Benjamin (1892-1940).

Herbert Marcuse.

Erich From.LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Horkheimer

Horkheimeren ekarpen nagusietariko bat teoria tradizionalaren eta teoria kritikoaren arteko bereizketa da. Bereizketa horren arrazoia garatutako gizarteetan gertatzen ari diren eraldatzeen ulerkuntza teorikoaren beharrizana da. Gizarte kapitalisten kontzientzia manipulatu eta menperatzeko erak, hain zuzen ere

  • Teoria tradizionala

    Gizarte errealitatetik kanpo aurkeztu eta egon nahi du, baita balio neutralez jabetu ere. Teoria tradizionala edo pentsaera burgesa, lan teoriko zehatza naturaren gaineko gogoetatik bereizten saiatu da eta gizarte ekoizpenaren prozesua erreproduzitzen eta, ez eraldatzen, lagundu du.

  • Teoria kritikoaBere izaera historikoa aitortu eta bereganatzen du. Iraultza prozesuaren beste osagaitzat du bere burua eta aztertzen du teoria baten argudioek, kategoriek eta planteamenduek nola adierazten duten izatedun gizarte-ordena.

    Teoria kritikoa osotasun kategoriaz baliatzen da dagokien esparru globalean aurre egiten dien errealitatearen gertakizunak kokatzeko. Dimentsio ekonomiko, sozial, historiko eta politikoan ikustea esan nahi du kokatzeak.

    Azkenik, teoria kritikoak emantzipaziora nola hurbildu irakasteko egitekoa eransten dio izatedun gizarte harremanak kritikatzeko eginkizunari.

Adorno

Ilustrazioaren dialektika eta Dialektika negatiboa

Adornok bat egiten du Frankfurteko Eskolako gainerako funtsezko ideia batzuekin:

  • Pentsamendua uneko gizarte egoerarekin harremanetan jarri behar da.
  • Gure ikuspegiak itxaropenaren aldeko aldaketa egin behar du, hau da, gauzak bestelakoak izan daitezke.
  • Ilustrazioaren dialektikak, pentsaera ilustratuak eta aurrerapen teknikoaren nagusitasunak gizarte kapitalisten antolaketan izan dituzten ondorioekiko planteamendu kritikoa jasotzen du. Adornok planteatzen du nola naturaren gaineko aurrerapen-, emantzipazio- eta menperatze-ideal ilustratuek aurkako egoerak sortarazi dituzten: gizakiaren esplotazioa eta morrontza teknologikoa.
  • Dialektika hegeliarraren izaera bateratzaile eta positiboaren aldean, Adornok dialektika negatiboa proposatzen du. Horrek behin betiko kontzeptualizazioa bazter uzten du eta kontraesanen balio erradikala erreskatatzen du bide bakar gisa, gauzen gainean eta, hedaduraz, gizakien gainean, menperatze larderiatsurako borondatea baztertzeko.

Habermasen ekarpenak

Habermasek heredatutako eskeman osagai diskurtsibo berriak sartu ditu, bere aurrekoen arazoei irtenbidea ematen saiatzeko era gisa. Bere helburua, azalpenezko arrazionaltasun justifikagarri forma batean, teoria eta praktika integratzen duen gizarte kritika gauzatzea da.

Bere ekarpen nabarmenetariko bat interes kontzeptuari loturik dago. Interesa ezagutza eta arrazoiari uztarturik dago. Hori dela eta, hiru zientzia motarekin zerikusia duten hiru interes mota bereiztu ahal dira:

  • Interes teknikoa: zientzia enpiriko-analitikoei dagokie.
  • Interes praktikoa: zientzia historiko-hermeneutikoen esparruari loturik dago.
  • Interes emantzipagarria: gizarte zientzia kritikoen egitekoa zuzentzen du, psikoanalisia eta ideologien kritika, alegia.

Azken urteotan Habermasek komunikazio ekintzaren teoria landu eta berrikuskatzen jardun du. Bere ikuspegiaren arabera, adostasuna edo bat etortzea eta elkarrizketarako egoera ideala dira mendebaldeko herrialdeetako demokrazietan sakontzeko ideia erregulatzaileak.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana