Kontzientziari buruzko filosofiak (I). Bergson eta Freud

XX. mendean zehar kontzientzia era ezberdinetan interpretatu izan da. Bergson, Freud eta Husserl-ek, aurreko garaiekin konparatuz eta agertzen ari zen zientzia psikologikoaren aurrez aurre, bere irudi berria eskaintzen dute. Erronka honi aurre egiteko era ezberdina da aipaturiko autore bakoitzarengan, baina auzi honi zein subjektibitateari ekiteko oinarri berriak ezartzea komunean dute.

Bergson. Espiritualtasuna, inteligentzia eta intuizioa

Zientziatik urrunago doan filosofia

Bergson-en eskema, hein handi batean, aurka dagoen doktrinen zorduna da: bereziki, Spencer-en eboluziozko positibismoarena, Wundt-en psikologiarena eta Comte-ren soziologiarena. Bergson-entzako, naturaren zientziak eginiko irudiak dinamismorik eta bizitzarik ez zeukan. Munduko zientziaren kontzeptuak, errealitatearen eremutako bat soilik hartzen zuela uste zuen, baina garrantzi gutxiago ez duen beste bat arbuiatzen zuen, "bizitzaren esparrua eta irauten duenaren kontzientzia" izendatzen duena.

Espiritualismoa:

  • Bergson, kontzientziaren testigantza zientziaren emaitzekin kontrajartzen duen tradiziozko espiritualtasunetik urruntzen da. Zientziaren emaitzak onartu nahi ditu eta gorputzaren eta unibertso materialaren existentzia kontuan hartzen du, kontzientziaren bizitza ulertu ahal izateko.
  • Bergson-ek dualismoa onartzen du, iraupen erreal bezala ulerturiko denbora, bere konplexutasuna dela eta, edozein eran ezin dela ezagutu nabarmentzeko.

Kontzientzia

  • Bizitzaren azpian dagoen denboraren iraupen erreala barne bizitzan agertzen da eta beregana, barne esperientziaren bitartez jo daiteke.
  • Denboraren iraupen erreal hau, zeinek kontzientziaren egoerei baitagokio, oinarri psikologikokoa da. Ezin da zientziak dioen denbora homogeneoa murriztu.
  • Kontzientziako egoerak, ez dira batzuk besteengatik ordezkatzen, etengabeko joan-etorrian disolbatu baizik.
  • Kontzientzia, horrenbestez, "aniztasun bereiztezin edo kualitatiboa " da, bizitzaren prozesu sortzaile guztiaren partaide den oinarrizko bultzada da (élan vital).

Bergson-en Élan vital-a

Inteligentzia:

  • Inteligentzia, espazioko materia ulertu eta bere objektuarekin adostasuna mantentzen duen giza ahalmena da.
  • Inteligentziak fenomenoak ulertu eta gauzen izaeran sartzeko gaitasuna dauka.
  • Inteligentziak funtzio bikoitza dauka: instrumentu bizigabeak erabili eta fabrikatzeko, eta gure jarrera bideratzeko erabiltzen da.
  • Inteligentziaren mugak, iraupen erreala, bizitza, ulertzeko bere ezintasunean agertzen dira, ez baitu berdintasunik azaltzen eta etengabeko sormena baita.

Intuizioa:

  • Bizitzako prozesuan barneratzea eta kontzientzian sakontzea zilegi egiten du.
  • Bizitzako prozesuan barneratzea eta kontzientzian sakontzea zilegi egiten du.
  • Intuizioak iraupenezko hitzetan pentsatzen du.
  • Intuizioak ekartzen duen ezagutza, objektuaren barnera eginiko sarbide zuzenaren emaitza da eta daukan berezitasunarekin kontaktua izaten uzten du.
  • Intuizioa, espirituaren ahalmena eta esperientzia metafisikoa da eta jarrera garbia eskatzen du, hau lortzea eragozten duten loturetatik aska gaitezen.

Freud. Inkontzientearen hipotesia

Sigmund Freud, mende honetako psikoanalisiaren fundatzaile gisa, mende honetako pertsonai nagusienetarikoa da eta pentsamenduan ere ekarpen esanahitsua izan zuen.

Freud-en eskemak, hasieratik, mendebaldeko filosofiaren bereizgarria den subjektu eta ni-aren irudiaren erabateko birplanteamendua suposatu zuen. Bere lana, inkontzientearen hipotesia egitean zetzan, zein indar psikiko talde bat bezala definitzen baita, non kontzientziak onartzen ez dituen irudiak aurkitzen baitira.

Freud-en helburua, fenomeno histerikoentzako terapeutika egokia aurkitzea zen, zein psikoanalisiaren teknika eta praktika izendatzera pasa baitzen. Freud-ek, gizaki orotan, kontzientzian berriz agertu nahian dabiltzan ideien, eta, zentsura eran, hauek azaltzea eragozten duten subjektuaren beste indar errepresiogileen arteko aurkako tentsioak gertatzen direla ulertzen zuen.

Gizakiaren egitura psikikoa

Ni-a eta hura bere obran, 1923an argitaratua, Freud-ek, hiru instantzia agertzen dituen gizonaren egitura psikikoarekin eginiko eskema azaltzen du.

  • Hura: inkontzientea da, pultsiozko mundu eta giza existentziaren substratu biologikoa, espezie bezala ulertua, adierazten du.
  • Ni-a: hura-ri indarrak ematen dizkion administratzailea da eta gizakia munduan bizitzeko egokitzen du.
  • Superni-a: ni-aren idealen taldea da, zeini egokitzen saiatzen baita, kultura beraren preskripzioen islapena diren arau moralak bezala.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana