Existentzialismoa

Heidegger eta Sartre, jarri izan dizkieten etiketez eta hainbat «ismo»-ren zalantzazko eraginkortasunaz gain, euren berezkotasuna aldarrikatzeko ahaleginaren ordezkariak ditugu. Hori zela eta, gutxienekoa da Heidegger existentzialistaren robot-argazkian egokitzen ote den edo Sartre garrantzitsuagoa ote den bere agindu filosofikoengatik, konpromiso moral eta politikoarengatik baino. Benetan, euren lanaren bitartez mendebaldeko metafisika zaharberritzeari egin dioten ekarpenaren nondik norakoak du axola.

Heidegger. Esentzia eta existentzia

Zer den izakia? galderari erantzuteko Heideggerrek proposatzen duen abiapuntua giza existentzia da. Existentziarekin harreman pribilegiatua eduki arren, ez da batere erraza beraren egitura agerraraztea, zerbait zehatzaren enuntziatu baten bitartez ezin da definitu eta.

Giza errealitatea ez dago definitzerik, eta hautatu behar diren aukera multzo baten aurrean egotea da beraren ezaugarririk bereizgarriena. «Gizakiaren esentzia existentzia dela» adierazteak esan nahi du existentzia zehaztu gabekoa dela, eta beronek jardutera behartzen duela.

Benetako existentzia eta benetakoa ez den existentzia.

Gizakia, bere burua ulertzeko, abiapuntutzat bere burua hartzen badu, bere existentziaren benetako ulerkuntzaz jabetzen da. Mundua eta gainerakoak ordea, abiapuntutzat hartuz gero, benetakoa ez den ulerkuntzaz jabetzen da.

  • Benetako existentzia: bere aukerei zabal-zabal egiten die aurre, beraien artean, heriotzari, zeinek existentziaren egiaren berri emateaz gain, osotasun gisa pentsatzen uzten baitio. Existentziak hautatua izan behar duela egiten du bere benetako existentziak.
  • Benetakoa ez den existentzia: gauzen maila berean kokatzen den existentzia mota da eta horregatik, munduan erori dela esaten da. Benetakoa ez den existentzia heriotzaren beldur da, larritu egiten da eta munduan aterpea bilatzen du ezinbestez. Ez da gai sentitzen gauzen benetako esentziaz jabetzeko.

Gizakia, hiltzeko izakia

Heideggerrek heltzen dio heriotzaren ideiari, existentziak, existitzen den bitartean, bere osotasuna lortzen ez duela baieztatuz. Bere ustez, heriotzak izakia izateko aukera bat adierazten du, hau da, benetakoena, eta gizakia hiltzeko izakia dela baieztatzeraino heltzen da.

Benetako ni-a

· Benetako existentziara, edo benetako ni-ra, heltzeko bidea larritasunak besterik ez du urratzen.

· Baina larritasun hau ez da beldurra, baizik eta munduan egoteak, osotasuntzat jotzen denean, zer esan nahi duen onartzearen ondorioa.

· Onarpen hori heriotzari aurre hartzeko era da, heriotza egotearen aurrean bizitzea.

· Hil daitekeelako aukerarekin bizi garenean, ez hiltze hutsarekin berarekin, benetako bizitza bihurtzen da gurea.

Sartre: intelektual engaiatua

Jean Paul Sartre mende honetako gizarte-proiekziorik nabariena izan duten filosofoetariko bat izan da. Bere garaian intelektual engaiatuaren paradigma izan zen.

  • Engaiatua: jarduera eta proiektu aurrerakoietan bere herri-gizon izaeratik esku hartzeko borondateak markatu zuelako bere ibilbide pertsonala: Frantziako Erresistentzian parte hartzea, Nobel Saria ukatzea, Rusell Epaimahaiarekin lankidetzan jardutea.
  • Intelektuala: bere jarduera lan akademikoaren mugetan zokoratzen ez delako, baizik eta beste alor batzuetan garatzen delako, adibidez, literaturan eta antzerkian.

Kontzientzia

Sartrek emozioa kontzientziaren izatearen modu bat zela nabarmendu zuen. Hala eta guztiz ere, batak zein besteak jarrera ezberdinak adierazten dituzte. Emozioa honako egoera honetan azaleratzen da: ezbeharrak gure indarrak gainditzen dituenean, gu eremu magiko eta afektibo batera lekualdatuz, zeinek erantzunkizunaren uztea eta tristura pasibo bat biltzen dituen. Kontzientziaren subiranotasuna, ostera, emozio egoera desagertu eta munduarekiko harreman magikoak aienatzen direnean berrezartzen da.

Sartrek bere baitango izatea eta bere baitarako izatea bereizten zituen:

  • Bere baitango izateak gauzen izatea adierazten du, kontzientziaz kanpokoa da eta berarengandik ez da ezer espero behar.
  • Bere baitarako izateak kontzientziak zehaztutako izatea adierazten du, zehaztu gabekoaren baieztapena, eta bere baitango izatearen determinismoaren aurrean askatasuna sortzen du.
 

Sartre eta Simone de Beauvoir.

Askatasuna eta ekintza

  • Gizakiak, berez, ez dauka zehaztutako esentziarik. Aitzitik, bere esentzia zehaztu gabetasuna da. Hori dela eta, Sartrek hauxe baieztatu zuen: «Libre izateko zigorturik nago». Kontsigna horrekin giza existentziaren edukia zehazten saiatzen zen, alegia, oinarrizko egitasmoa, ekintza eta borondate mota guztiak biltzen dituena.
  • Askatasunak munduko mugen barruan irauten du. Dena dela, ez du bere zehaztu gabetasuna galtzen. Askatasuna da, hain zuzen ere, zehaztu gabetasun hori, izatearen baitan egitasmoaren beraren, hautaketa beraren barruan sartzea.
  • Sartrearen ezerezak giza existentzia ez dena adierazten du. Aldi berean, izate askea gura izatean agertutako askatasunaren esentzia da, izan ere, askatasuna nork bere burua errealizatzea besterik ez da.

Gizatasuna, gizatasun gabekoaren barruan

Gizakiari gertatzen den gauza orok ez du merezi gizatasun gabekotzat jotzea. Baieztapen horrekin, Sartrek halabeharrezko gertaerak ez direla existitzen esan nahi zuen, gertatzen den oro, gizakiak imajina dezakeen guztia, gizatiarrari leporatu behar zaio.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana