Tallin, katedralez jositako hiria Thu, 24 Dec 2009

Tallin, Estoniako hiriburua izateaz gain, herrialde osoko hiririk jendetsuena ere bada, 159,2 km²-ko hedadura eta ia 400 mila biztanle dituelarik. Estonia (ondoan dituen Letonia eta Lituaniarekin batera) Baltikoko herrialdeetako bat dugu, izen bereko itsasoak inguratzen baitu. Tallin bere aldetik, nahasketa eta kultura aniztasunez jositako hiria da; hainbat herrialdetako etorkinak hartzen ditu, Errusia, Bielorrusia, eta Ukrainiarrak, besteak beste.

Ferrol, portu hiria Thu, 24 Dec 2009

A Coruña iparraldean, Galiziako Autonomia Erkidegoan kokatutako hiri bat da Ferrol. Atlantikoaren aurrean, badia bateko eremu lau batean dago eta Ventoso eta Faro izeneko mendiek hiriari eta portu natural bati babesa ematen diete. Bere 82 kilometro koadroko azaleran 75.000 biztanletik gora hartzen dituenez, Galiziako biztanlegune garrantzitsuenetako bat da. Itsas hiria, Ferrolgo historia kaiari lotuta egon da beti; hain zuzen, arrantzari eta, bereziki, ontziola militar eta zibilen jarduerari. Izan ere, hiriko kokapen estrategikoari esker, Ferrolgo portua Estatuko garrantzitsuenetako bat izan zen bere garaian.

Rodas, uhartearen erdian dagoen harresitutako hiria Thu, 24 Dec 2009
Greziako hego mendebaldean kokatua, Rodas, izen bera duen irlako herririk handiena izateaz gain, uharteko hiriburua ere bada, uhartearen ipar partean lekutua. Hiriak irlaren giro magikoa mantentzea lortu du, eta bertako XV. mendeko etxe zuri eta politek, toki ederrean bilakatzen dute herria.
Bora Bora, maitasunaren uhartea Thu, 24 Dec 2009
Munduko uharterik ederrena, Bora Bora, Tahitiko iparraldean kokatuta dagoen ozeanoko irla da, Polinesia Frantsesean dagoena. Kolore anitzetako eta argitasun handiz osatutako igerileku naturala da, eta jatorria sumendi erraldoi batean du, egun ur gardeneko laku batek estaltzen duena.
Budapest, "Danubioko Perla" Thu, 24 Dec 2009

Hungariako hiriburua, Erdialdeko Europako hiri interesgarrienetako bat da Budapest. Danubio ibai amaigabeak zeharkatuta, hiri honek 1.500.000 biztanletik gora hartzen ditu bere 525 kilometro koadroko azaleran. Budapest Danubioren alde batean eta bestean altxatzen ziren bi hiriek 1873. urtean bat egin izanaren emaitza da: Buda, eskuineko ibaiertzean kokatuta, eta Pest, ezkerrekoan. Gaur egun, 23 barrutitan banatzen da Hungariako hiriburua; 6 Budan daude, beste 16 Pesten eta, bestea, Csepel uhartean.

Menorca, harriak hitz eta pitz Thu, 24 Dec 2009

Mediterranear itsasoan kokatzen da Balear Uharteetako bigarren irla handiena, 702 kilometro koadroko azaleran 67.000 lagun bizi dira. Mallorcarekin, Eivissarekin eta Formenterarekin batera Balear Uharteak izeneko artxipelagoa osatzen du. Oraingoan, Menorcako sorburuetara bidaia egingo dugu eta historiaurreko eraikin bereziak izango ditugu hizpide hala nola, taulak, nabetak eta talayotak.

Ushuaia: hiri australena Thu, 24 Dec 2009

Ushuaia Tierra del Fuego, Antartida eta Islas del Atlantico Sur probintzietako hiriburua da, "munduko hiri australena" bezala ezaguna. Beagle kanalaren ertzean kokatuta dago, mendebaldean Martial eta ekialdean Olivia eta Cinco Hermanos mendiak dauzka. Argentinako txoko honek paisaia berdingabea eskaintzen du, hain zuzen, mendiak, itsasoa, glaziarrak eta basoak uztartzen dituena.

El Chalten, Patagoniaren bihotzean dagoen herri txikia Thu, 24 Dec 2009

Argentinako Santa Cruz probintziaren hego-mendebaldean, Andeetako mendikatearen magalean kokatua, El Chalten dago, Argentinako herririk gazteena. Hitzen bidez azaltzea zaila den kalitatezko paisaia du, izan ere, arro glaziar zahar baten gainean dago, mendi arte ugariz inguratuta, Viedma glaziarraren zaintzapean eta Torre nahiz Fitz Roy muinoen granitozko orratzen artean.

Groenlandia, uharte zuria Thu, 24 Dec 2009
Planetaren iparraldean kokatua, Ipar Poloko uretatik oso hurbil, Groenlandia dago, Australia kontinentearen ondotik munduko uharterik handiena. Bere lurreko masa zati handiena izotzez dago estalita eta izotz bloke izugarriengatik eta horma basatiengatik da ezaguna lurraldea.
Lugano, Suitzako italiar herria Thu, 24 Dec 2009
Luganoko Lakuaren ertzean kokatuta eta Bre, San Salvatore eta Sighignola mendiak inguruan dituela, Luganorekin egingo dugu topo, Tesinoko hiri handiena eta Suitzan dagoen adiera italiarreko kantoia, hain zuzen ere. Suitzako hirugarren finantza-hiri izateaz gain, duen mediterraneoko xarmaren ondorioz, parkeen eta loreen hiritzat ere jo izan dute askok.