Bombay, zinema hinduaren gunea Thu, 24 Dec 2009
Maharastra estatuko hiriburua, Bombay, (Munbai), kontinentearen hegoaldeko portu hiririk garrantzitsuena dela esaten da. Indiako hiri handiena da, baita biztanle gehien dituen hiria ere. Ziur asko, publiko kontsumitzaile handiari erantzuna emateko helburuarekin sortu da Bollywood, zinema indiarraren hiria. XVI. mendean portugaldarrenak ziren uharte multzo baten gainean dago kokatua.
Dakar, rally bat baino askoz gehiago Thu, 24 Dec 2009
Cabo Verde Penintsulan kokatua, herrialdearen kostalde atlantikoan, Dakar dago, Senegalgo hiriburua. ParĂ­s-Dakar rallyaren hiriburu bezala ezaguna bada ere, hiri honek sekretu ugari biltzen ditu bere baitan. Ez da ohikoa hiri honetara bidaia egitea, baina zalantzarik gabe bertan aurkitzen dira gaueko klubik onenak, arteari loturiko jaialdi interesgarrienak eta musika berritzaileena. Beraz, zaila bilakatzen da hiri zoragarri honetan aspertzea.
La Palma, askotariko orografia Thu, 24 Dec 2009

La Palma Kanaria irletako artxipelagoko uharte bat da. Tenerifeko Santa Cruzeko probintzian dago. Hiriburua La Palmako Santa Cruz da, baina biztanle gehien dituen udalerria Los Llanos de Aridane da.

Valdes Penintsula, baleen bizilekua Thu, 24 Dec 2009
Argentinako itsasoaz inguratua, Valdes Penintsula Argentinako Chubut probintzian dago kokatua, eta argentinar itsasertzeko elementu geografiko garrantzitsuena kontsideratzen da. 1999an UNESCOk Gizateriaren Ondare Natural izendatu zuen, izan ere, bertan bizi diren zenbait espezie desagertzeko zorian daude.
Dresden, hiri kulturala Thu, 24 Dec 2009
Saxoniako estatuko hiriburua, Dresden Alemaniako erdi-ekialdeko hiri bat da. Europa erdialdean kokatuta dago, Berlinetik 250 kilometro hegoaldera eta, Pragatik, 150 kilometro iparraldera. Dresden Elba haranean dago eta ibarrari izena ematen dion ibaiak hiria zeharkatzen du, bi zatitan banatuta. 328 kilometro koadrotik gorako azalerarekin, Dresden Alemaniako hiri handienetan laugarrena da, eta ia milioi erdi biztanle hartzen ditu.
Nottingham, Robin Hooden sorlekua Thu, 24 Dec 2009

East Midlands udalerrian kokatzen da Nottinghamshire konterriko hiriburua. Hiriaren historia Robin Hooden Erdi Aroko kondairari estuki lotuta dago; izan ere, Sherwoodeko basoan, Nottinghameko sheriffaren etsai amorratua zen Robin Hood bizi zen. Jauregi zein lorategi ederrak eta 400 leize inguru ditu Erresuma Batuko helmuga turistiko honek. Egunez zein gauez ez dago aspertzeko betarik museo, antzoki eta saltoki eskaintza zabala baitu.

Kiev, kupulen hiria Thu, 24 Dec 2009

Kiev Ukrainako eta izen bereko probintziako hiriburua da. Herrialdeko ipar-erdialdean kokatuta, 800 kilometro koadrotik gorako azalerarekin, Ukrainako hiririk handiena da. 2,5 milioi biztanletik gora hartzen ditu eta 200 metrora dago, hiria zeharkatzen eta bi zatitan banatzen duen Dnieper ibaiaren gainean. Hala, Kiev turista gehien hartzen dituen Ekialdeko Europako hirietako bat da, bereziki, bere historia luzean gorde izan duen ondare monumental ikusgarriari esker.

Gaztela eta Leon Zilarrezko bidetik zeharkatuz (II) Thu, 24 Dec 2009

Aste honetan Gaztela eta Leon gurutzatzen duen Zilarrezko Bidea jorratuko dugu berriz ere Zamorako lurretatik abiatuta. Cubo de Vinoko udalerrian egingo dugu gure lehen geldialdia. Herrixka hau Valparaison dago, txoko orotatik historia darion inguru geografiko eder bat. Corales del Vinoko udalerria ere bisitatxo bat merezi duen toki interesgarria izan daiteke handik hurbil dagoen Zamorako hiriburura gerturatu aurretik. Herri honetan, Andre Maria Madalenari eskainitako XVI. mendeko eliza ikusgarri bat da erakargarri nagusia. Kilometro eskas aurrera eginda, Morales del Vino udalerriko eliza bisitatzeko aukera izango dugu. Plateresko erako eraikuntza bikaina da, epe honetako artearen adibide bakarra Zamorako lurretan. Azkenik, hiriburura iritsi aurretik, bidean aurkituko ditugun Jambrina eta Arcenillasen geldialditxo bat egitea gomendatzen dizuegu.

Gaztela eta Leon Zilarrezko bidetik zeharkatuz (I) Thu, 24 Dec 2009

Zilarrezko Bidea deritzo Kadizko Golkoa eta Kantauriko kostaldea lotzen dituen ibilbideari; Andaluzia, Extremadura, Gaztela eta Leon eta Asturiaseko zeharkatzen ditu. Eremu natural handi honek paisaia eder anitz eta historiaz betetako hainbat hiri eta herrixka hartzen ditu bere baitan. Oparotasun honi eta bidearen egituraketak eskaintzen dituen aukera handiei esker, denborarekin ibilbide hau inguruetako erakargarri turistiko garrantzitsu bilakatu da. ibilbide luze hau nonbaitera mugatzearren, datozen bi asteotan Gaztela eta Leon zeharkatzen duen Zilarrezko Bidearen zatia ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Gune hau, denetatik luzeenetakoa dugu 380 kilometro inguruk banatzen baitituzte ibilbide honen hasiera eta amaiera probintzia honetan barrena.

Sardiniako kostaldean barrena Thu, 24 Dec 2009

Mediterraneo itsasoaren bihotzean, Korsikako uhartetik hurbil dagoen Italiako irla bat da Sardinia. 24.000 kilometro koadroko hedadura du eta 1.600.000 lagun hartzen ditu. Lau probintziatan banatzen da Sardinia: Cagliari, Sassari, Nuoro eta Oristano. Uharte honetan barrena natura anitzaz eta ederraz eta udaldirako toki zoragarriez gain, artea, ohiturak eta gastronomia ezin hobeto uztartzen dituen historia ezagutzeko aukera izango dugu.