Chichen Itza: Uretako magoen putzuaren ahoa Thu, 7 Jan 2010

Yucatan da, hitz batean esanda, maien zibilizazioa maite dutenen topalekua. Tinumgo herrian, Yucatango estatuan, balio historiko handia duen aztarnategi arkitektonikoa aurkitzen da. Chichen Itza hiriaz ari gara. Nahiz eta gaur egun ondareak baino ez diren geratzen, bere garaian Erdialdeko Amerikako leku gorenetarikoa izan zen. Bere izena hitz maietatik dator: Chi (ahoa), Chen (putzua), Itz (magoa) eta A (ura). Beraz, bere izena Uretako magoen putzuaren ahoa litzateke.

Soria, hiri erromanikoa Thu, 7 Jan 2010

Izen bereko probintziako hiriburua, Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoko hiri bat da Soria. Duero ibaiaren eskuineko ertzean dago, tontor baten gainean, mila metrotik gora kokatuta. Hiriak 270 kilometro koadroko baino gehiagoko azalera dauka, eta ia 40.000 biztanle hartzen ditu. Poeten Hiria gisa ezagutzen dute Soria, izan ere, hiri txiki hau Becquer, Machado edota Gerardo Diegoren olerkietan protagonista izan da. Halaber, Estatuko tenperatura hotzenak dituen arren, bisitarientzat xarma handiko hiria da Soria, bere monumentuei eta izaera historikoari esker.

Alacant, hiri mediterraneoa (II) Thu, 7 Jan 2010

Iragan astean Alacanteko ondare arkitektonikoaren adibiderik esanguratsuenak ezagutu ostean, oraingoan, hiriko kostaldeaz eta Mediterraneoko brisaz gozatzeko ordua heldu da. Aurrekoan baino ibilbide lasaiago eta naturalago bat egitea izango da helburua, eta, horretarako, Mediterraneorantz abiatuko gara, Alacanteko kostaldeak bere 15 kilometroetan ezkutatzen dituen bazter interesgarrienak ezagutzeko, besteak beste, hondartzak eta Tabarca uhartea.

Alacant, hiri mediterraneoa (I) Tue, 5 Jan 2010

Izen bereko probintziako hiriburua, Alacant Valentziako Erkidegoko bigarren hiririk garrantzitsuena da. 200 kilometro koadro inguruko azaleran, 330.000 biztanletik gora hartzen ditu eta toki paregabean kokatuta dago: Mediterraneoko kostan bertan, mendi txikiz inguratutako lautada batean. Aisia, hondartzak eta ondare monumental aberats bat uztartzen dituen eskaintza turistikoari esker, Alacant turista gehien hartzen dituen Espainiako Estatuko hirietako bat da.

Portugaleko Algarveko herrietan barrena Tue, 5 Jan 2010

Algarve, Portugaleko hegoaldean dagoen 4.960 kilometro koadroko eskualdea da. 16 udalerriz osatuta dago: Albufeira, Alcoutim, Aljezur, Castro Marim, Faro, Lagoa, Lagos, Loule, Monchique, Olhao, Portimao, Sao Bras de Alportel, Silves, Tavira, Vila do Bispo eta Vila Real de Santo Antonio. Eskualdearen izena arabierako Gharbl hitzetik dator, mendebaldea esan nahi du, eguzkia jartzen den lurraldea. Algarveko eskualdearen kostaldea Kadizko Golkoak eta Ozeano Atlantikoak bustitzen dute.

Portofino, itsasoari begira dagoen gordelekua Mon, 28 Dec 2009

Genovako probintziako komuna txiki-txikia da, 600 biztanle baino gutxiago hartzen ditu. Badia eta portua dira herriaren bihotza, eta horren inguruan biltzen dira gorri-hori kolorez margotutako etxeak. Kostaldeko paisaien edertasunaz gozatzeko parada eskaintzen du ametsetako Portofinok. Ez da helmuga turistiko merkea, hala, dirua firri-farra gastatzeko prest dauden bisitarientzako leku aproposa da.

Annecy, Alpeetako Venezia Tue, 5 Jan 2010
El pintoresco pueblo de los Alpes Franceses, Annecy, situada a los pies del Lago del mismo nombre, nos recuerda a la legendaria Venecia italiana. Ocupa una posición estratégica sobre los ejes transversales entre Italia, Ginebra y Francia, y es el mejor lugar para apreciar los picos alpinos nevados y el azul transparente del agua.
Dallas, luxuzko hiria Tue, 5 Jan 2010
Texasko Hego-ekialdean kokatua, Houstondik 245 mila iparraldera eta Oklahoma hiritik 190 mila hegoaldera, Dallas 1963ko azaroaren 22an izandako Jonh Fitzgerald Kennedy presidentearen hilketarekin lotzen dute askok.
Brighton, britainiar nobleziaren toki kuttunena Tue, 5 Jan 2010
Sussex kostaldean, Ingalaterraren hegoaldean kokatua, Brighton, Britainia Handian dagoen kostaldeko hiririk bisitatuena da. Magiazko hiri hau urteetan zehar Ingalaterrako aristokraziaren lehentasunezko gunea izan da euren oporraldiak igarotzeko. Distira hori nabari da oraindik orain hirian, izan ere, zenbait jauregi eta museo viktoriar ikusteko beta eskaintzen du. Giro kosmopolitarra du hiriak, taberna eta terraza ugarirekin, eta horrek hiri bizian bilakatzen du Brighton.
Riga, iraganera irekitako leihoa Thu, 24 Dec 2009

Baltikoak hiru errepublika ditu Estonia, Lituania eta Letonia, eta azken horren hiriburua da Riga. Europako ipar-ekialdean kokatzen da Letonia eta Europar Batasuneko kidea da. 800 urtetik gorako historia duen hiriburuak garai ezberdineko eraikinak hartzen ditu, aipagarrienak Art Nouveau estilokoak izanik. Hala, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen bere erdigune historikoa. Ezagutu ditzagun Ekialdeko Pariseko eraikin ederrenak!