Cork, hego Irlandako hiri ederrena Thu, 24 Dec 2009
Cork landatar hiria, izen bera duen konderriko hiriburua, Munster eskualdean dago kokatua eta Irlandako bigarren hiri handiena da, Dublinek soilik gainditzen baitu. Muino berdeek, itsaslabar izugarri handiek eta herrialdeko lurrak zeharkatzen duen Lee ibaiak Cork postaleko hiri eta Hego Irlandako jomuga garrantzitsuenean bihurtzen dute.
Rio de Janeiro, ikusteko makina bat toki Thu, 24 Dec 2009
Brasilgo hego-mendebaldean, Guanabara badiako mendebaldeko itsasertzean, atlantiar ozeanoa irekitzen, Rio de Janeiro dago, Sao Pauloren atzetik brasildar bigarren aglomerazio handiena. Oihanak, mendilerroak eta itsasoak osatzen duten hedadura handiko hiria da, Ameriketako hiririk ederrenetako bat. Dituen hondartza ederrengatik, bertako ihauteriengatik eta futbolarengatik da erakargarria, baina Rio de Janeirok baditu bere baitan beste zenbait sekretu.
Bali, tenpluen irla Thu, 24 Dec 2009
Bali Indonesiako irla da, eta munduko toki aberasgarrienetako bat. Dituen tenplu landuengatik, hondartza ikusgarriengatik eta kultura bikainagatik egin da ezaguna. Bertako klima tropikalarekin, kate baten barruan dago kokatua. Muga mendebaldean Javak eta ekialdean Lombok egiten dute, eta zalantzarik gabe jomuga turistikoa da. Hori bai, nahiz eta bisitari ugari izan irlak, urte hautan guztietan baliatarrek euren kultura mantentzea lortu dute.
Wiesbaden, Iparraldeko Niza Thu, 24 Dec 2009
Rin eta Meno merkataritza gune garrantzitsuen erdian, Wiesbaden hiria dago, XIX. mendeko goreneko bainu-etxeen hiria, hain zuzen ere, gaur egun arte jatorrizko xarma mantendu duena. 270.000 biztanle dituen hiri hau, Hesse Estatu Federatuko hiriburua izateaz gain, Alemaniako hiririk ederrena da. "Iparraldeko Niza" bezala ezaguna, Frankfurt erdialdetik 20 kilometrotara dago kokatua. Urriko Iraultza baina lehen, errusiar nobleak hirian finkatu ziren, eta denborarekin luxuzko etxeak eraikitzen joan ziren. Ondorioz, egun hirian dauden zenbait auzo jauntasunaren isla garbiak dira.
Maurizio, paradisu tropikala Thu, 24 Dec 2009
Bere afrikar izaerarekin, Mauricio Indiako Ozeanoko uharte bat da. Afrikar kontinentearen hegoaldean kokatzen den paradisu tropikal txiki hau, Madagaskarretik 900 kilometro ekialdera, eta Indiako Ozeanotik 3943 kilometro hego-mendebaldera topatuko dugu. Bolkaniar jatorria duen irla hau planetan biztanle gehien dituen herrialdea da. Hiriburua Port-Louis da eta herrialdean zalaparta gehien dagoen puntuetako bat da. Bertan bat egiten dute bai Afrikako eta baita Europako eta Asiako biztanleek.
Volendam, Holandako toki ederrena Thu, 24 Dec 2009
Ubide, dike eta polderrak zeharkatu eta lerrozuzen itxurako errepidean aurrera eginda, Volendamera heltzen gara, marinel izaera duen herri batetara, hain justu. Amsterdametik hogei kilometrotara dagoen hiri hau aukerakoa da postal batean jartzeko. Bertako arrantzaleen irmotasunari esker, Volendamek sei mendetan zehar bere izaera propioa mantendu du, eta egun Holandako jomuga garrantzitsuena bilakatu da.
Bordele, Erroma txikia Thu, 24 Dec 2009
Atlantikoaren ertzean, Akitanian Frantziako hiri adierazgarrienetako bat dago, Bordele. Frantziako bosgarren hiri jendetsuena da, metropoli-barrutian 700.000 biztanle inguru baititu. Hiria Garona ibaiak zeharkatzen du, eta "Gironda estuarioa" izenez ezaguna den ibai-aho luzea sortzen du. Garai bateko Frantziako portu historiko eta ekonomiko nagusiena izan da Bordele, nahiz eta denboraren poderioz iharduera honen garrantziak beherakada nabarmena izan eta ozeano aldera mugitu den.
Casablanca, misteriozko hiria Thu, 24 Dec 2009
Marokoko hiri handiena, Casablanca, ekialdeko kostaldean dago kokatua, eta ozeano atlantikoak bustitzen du. Hiriburutik, Rabatetik, 80 kilometrotara dago, eta marokoar herri biztanletsuena izateaz gain, bisitari gehien jasotzen dituen hiria da. Afrikako portu nagusiena dago bertan, eta herrialdeko hiri modernoena dela diote askok. Hiri liluragarria ez dela dirudien arren, bere baitan toki misteriotsuak gordetzen ditu, izan ere, leku turistiko benetan interesgarriak topa ditzakegu bertan. Aipatzekoa da Casablancan pelikula ugari filmatu izan direla, esaterako Humphrey Bogart eta Ingrid Bergman protagonista dituen eta hiriaren izen bera daramana.
Trujillo, ondare arkeologikoa Peruko kostaldean Thu, 24 Dec 2009

La Libertad departamenduko hiriburua, Trujillo Peruko kostaldeko ipar-mendebaldean dago. Itsas mailatik 35 metroko altueran, haran baten gainean altxatzen da, eta bere metropoli-area herrialdeko populatuenen eta handienen artean dago. "Etengabeko udazkenaren hiriburua" gisa ezagututa, izan ere klima paregabea du urte osoan, Trujillok ondare arkeologiko aberatsa jarauntsi du, orain dela milaka urte departamenduan bizi izan ziren kultura zaharretatik.

Pisa, argiz betetako hiria Thu, 24 Dec 2009
Toskanako eskualdean, Italiako erdialdean kokatua, Pisa dago, 100.000 biztanle inguruko Italiako hiria. Eskualdeko hiriburua da gainera. Herri eder honek ikustea merezi duen monumentu eta altxor arkitektonikoak gordetzen ditu. Itsasoarengandik hurbil egoteagatik hiri argitsua dela esan liteke. Ate estuko harresiekin, K.a VII. mendean sortu zen hiria da Pisa, nahiz eta bere goreneko maila XI. mendean lortu, ekintza finko batekin merkataritza portua bihurtu zen unean, hain zuzen ere. Bertatik ateratzen ziren Ekialde eta Europa osora larru, egur, lana, zeta edo burdinaren gisako ekoizpenak. Garai hartakoak dira bai hiriko monumentu ezagunenak eta baita bertako unibertsitatea ere.