Motril, itsasoaren eta mendiaren artean Thu, 24 Dec 2009

Granadako hegoaldeko muturrean kokatuta, Motril Costa Tropical eskualdeko hiriburua da. 60.000 biztanlerekin baino gehiagorekin, probintziako kostalde erdialdean dago, mendien eta itsasoaren artean. Hain zuzen, kokaleku zoragarri horri eta bere ondare monumentalari esker, aisialdia eta kultura uztartzen dituen eskaintza turistiko aberatsa du Motrilek. Hainbat herri daude udalerrian; Torrenueva, Carchuna, Calahonda, Puntalon, La Garnatilla, Los Tablones edo Las Ventillas.

Bangkok, ekialdeko Venezia Thu, 24 Dec 2009
Caho Phraya ibai ertzean, 6 miloi biztanlerekin, Bangkok hiria dago, Thailandiako hiriburua eta herrialdeko hiri handiena. Munduko hiri exotiko eta kaotikoena da, eta Asiako beste hiri gehienek ez bezala, bere edertasuna, historia eta bertako 300 tenplu baino gehiago zaindu eta mantentzeko gai izan da Bangkok. 1782. urtean sortu zen Rama Ien eskutik, eta bertako biztanleek "Krung Thep" bezala ezagutzen dute, Los Angelesko hiria, hain zuzen ere. Siamgo erreinuko hiri espirituala da Bangkok, eta horrek azaltzen du zergatik dauden bertan Thailandiako tenplu handi eta ikusgarrienak.
Ibilaldia Gorlizen barrena Tue, 5 Jan 2010

Bizkaiko kostaldean dagoen udalerria da Gorliz. Bilbotik 30 kilometrora dago, Uribe-Kostaren barruan. Iparraldean Bizkaiko Golkoa du, ekialdean Lemoizko udalerria eta hegoaldean, Plentzia. Uresaranse, Santa María, Gandía, Fano eta Elejaldeko auzoetan banatzen da herriaren 10,20 kilometro karratuko guztizko hedadura. Guztira 5.176 biztanle ditu Gorlizek.

Kairo, Egiptoko altxorra Thu, 24 Dec 2009
Kairo Egiptoko hiriburua da eta Ekialde Ertaineko hiri handiena. 1000 urte inguru soilik baditu ere, bertako metropoliko zenbait gunek faraoien garaira eramaten gaituzte. Esaterako, bai Esfingeekin eta baita Gizako piramideekin ere, Nilo Ibaiaren inguruan zegoen antzinateko zibilizazio egiptiarrera bidaiatzen dugu. Kale estuak, erdi aroko eraikuntzak, ekialdeko ohiko dendak eta islamiar arkitektura dira "hiri guztien ama" izenez ezaguna den herrialde honen ezaugarri nagusiak. Hiria bitan dago banatuta, Antzinateko Kairo, iparraldeko zonaldean dagoen harresitutako zonaldea, eta gainontzekoa, Gotorlekuaren azpian dagoen eremua.
Berriobeiti, Iruñerriko eskualdeko zendea Tue, 5 Jan 2010

Nafarroa Foru Erkidegoko udalerria da Berriobeiti, Iruñerriko eskualdean, Iruñeako ipar-mendebaldetik 2 kilometrora. 30 kilometro koadroko baino gehiagoko azalera du eta 900 metroko altuera duten zenbait mendiz inguratuta dago, hala nola, Ezkaba (892 metro) eta Eltxumendi (852 metro). Txulapain, Ezkabarte, Iruñea, Oltza eta Itza ditu mugakide Berriobeitik.

Noain, Nafarroa erdialdean Tue, 5 Jan 2010

Aste honetan Noain ezagutuko dugu, Nafarroa Foru Erkidegoaren erdialdean, Iruñerriko eskualdean, dagoen udalerria. Iruñeko hegoaldetik 5 kilometrora kokatuta, 450 metrora altxatzen da eta 5.000 biztanle inguru hartzen ditu.

El Calafate, glaziarren mundura sarbidea Thu, 24 Dec 2009
Munduko leku erakargarrienetako bat, El Calafate, Argentinako Patagonian dago kokatua, Santa Cruzko probintzian. Hain juxtu Gallego ibaitik 320 kilometro ipar-mendebaldera aurkituko dugu. Garai batean bertako lautadan calafate izeneko basotxo txiki bat hazten zen, eta hortik datorkio hiriari izena. Herri txikia da, etxe oso bereziez osatua, eta bertako eraikuntza baxu, epel eta landatarrek inguru ezin hobea bilakatzen dute Calafate, hau dena urdin koloreko paisaia batez estalia.
Corella, hiri barrokoa Tue, 5 Jan 2010

Nafarroa hegoaldean, Erribera eskualdean, kokatzen da Corella, Iruñetik ia 100 kilometrora. Hiri honek 7.000 biztanle baino gehiago hartzen ditu eta 81 kilometroko azaleran zabaltzen da. Fitero, Cintruenigo, Tutera, Castejon eta Alfaro (Errioxa) ditu mugakide Corellak.

Las Terrenas, saltsa eta merengearen unibertsoa Thu, 24 Dec 2009
Dominikar Errepublikaren ipar-ekialdean kokatua, Las Terrenas Samana Penintsulako atlantikoko kostaldean dago. Lehenago arrantzale eta nekazal herrixka izan zen, eta han aurkitzen zen herrialdeko koko sail handiena, 18 kilometrotako hondartza basatiez inguratua. Gaur, hiria izugarri handitu da eta 20.000 biztanleen zati handi batek herria nola aldatu den ikusi ahal izan du, bai hotel, jatetxe, denda eta merkatal zentroen irekierarekin eta baita bestelako zerbitzu turistikoekin ere (urpean igeri egin, zaldian ibilia, quad, kitesurf...).
Ibilbidea Fruizen barrena Tue, 5 Jan 2010

Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da Fruiz, Bilbotik 22 kilometrora, Uribe eskualdean, kokatutakoa. Butroe ibaiak ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen udalerri honek 5 kilometro koadroko azalera du eta 400 biztanle inguru hartzen ditu.