Eivissa, sorburuetara bidaia Tue, 22 Dec 2009

Ibiza, katalanez eta ofizialki Eivissa, Mediterranear itsasoan kokatzen da. Mallorcarekin, Menorcarekin eta Formenterarekin batera Balear Uharteen parte da. 70. hamarkadan hippyen paradisu bilakatu zen eta gaur egun, asko eta asko dira oraindik bere diskoteketako gaugiroaz eta hondartza ederrez gozatzeko asmoz bertaratzen diren turistak. Oraingoan, Eivissaren ondare kulturala eta naturala ezagutzera emango dizuegu, hala, nola, iraganarena bidaia egingo dugu eta Gizateriaren Ondare izendatutako herrixka feniziarra, Espainiako Estatuko lehen arte garaikideko museoa eta Ses Salines natura-erretserba bisitatuko ditugu.

Friburgo, Erdi Aroko xarma Tue, 22 Dec 2009

Suitzako hiriburutik, Bernatik, 27 kilometrora dago Friburgo. Sarine ibaia hiri txiki horretan barrena zeharka-meharka doa. Izen bereko kantoiaren eta Sarine barrutiko hiriburu hori, kultura ezberdinen bilgunea da; izan ere, Suitzako hiru hiri elebidunetako bat da, 21 mila biztanlek frantsesez egiten dute eta 8 milatik gora, berriz, alemanez mintzo dira. Halaber, mundu osoko ikasleak hartzen dituen Suitzako unibertsitate katoliko bakarra du Friburgok, bere alde zaharrak Erdi Aroko ondare arkitektoniko ikusgarria biltzen du eta baso zein laku zoragarriez inguratuta dago.

Genova, G8ko goi-bileratik haratago (II) Tue, 22 Dec 2009

Aurreko astean, Italiako iparraldeko hiri honetako zenbait harribitxi arkitektoniko ezagutu genituen. Halaber, berritutako portuan barrena ibili ginen eta bere aquarium ospetsua bisitatu genuen. Oraingoan Bocadasse auzo marinelean osteratxoa egin, kalez kale ibili, mokadu tipikoren bat dastatu eta bukatzeko, hiriaren kanpoaldera joan-etorria egingo dugu.

Genova, G8ko goi-bileratik haratago (I) Tue, 22 Dec 2009

Italiako porturik garrantzitsuena du Genovak eta itsasoarekiko lotura estu horren adibide da Aquariuma, Europako handienen zerrendako bigarrena. Liguriako eskualdean kokatzen den izen bereko probintziako hiriburua da. Genovako hiriak 2500 kilometro koadrotik gorako azaleran 620 mila biztanle inguru hartzen ditu. Unescok Erdiguneko Strade Nuove eta Palazzi dei Rolli Gizateriaren Ondare izendatu zituen 2006an. 2001ean hiriak hartu zuen G8ko goi-bileraren karietara sortutako istiluetan, Carlo Giuliano globalizazioaren aurkako mugimenduaren kidea tiro batez hil zuten.

Samarkanda, kulturen bidegurutzea Tue, 22 Dec 2009

Uzbekistaneko bigarren hiri handiena eta biztanle gehien hartzen dituena da Samarkanda. Zarafshan bailararen bihotzean kokatuta dago 2.700 urte bete dituen hiri hori. Turkiarren eta errusiarren kontrolpean egon zen Uzbekistan, eta lehenengoek bere itzala utzi zuten turkesa koloreko hamaika eraikinetan. Registan enparantza turisten derrigorrezko geralekua da, bertan baitaude Islamaren hiru harribitxi arkitektoniko. 2001an, Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok kultura ezberdinek bat egiten duten txoko magiko hori.

Goa, hippy berrien paradisua Tue, 22 Dec 2009

Indiako mendebaldeko kostaldean eta Mumbaitik 400 kilometrora kokatzen da herrialde horretako estaturik txikiena. Bost mendetan zehar portugaldarren kolonia izan zen Goa, hala, elizak eta hinduisten tenpluak nonahi daude. 60. hamarkadan, hondartza idilikoek eskaintzen zuten bakardade bila zihoazen hippyen helmuga turistiko bilakatu zen. Gaur egun asko eta asko dira oraindik 100 kilometroko kostaldean zehar sakabanatuta dauden kala ederrak, diskoteketako gaugiroa eta azoka txikien xarma ezagutzeko asmoz motxila lepoan hartuta bertara joaten diren turistak.

Estrasburgo, ezusteko atseginen hiria Tue, 22 Dec 2009

Frantziako ipar-ekialdeko muturrean kokatuta, Alsaziako hiriburua da Estrasburgo. Herrialde horren administrazioa bi departamentuen artean partekatzen dute: Estrasburgon prefektura edo gobernua duen Rhin Beherean, eta Rhin Garaian. Kultura ezberdinen eraginpean dagoen hiria da, Alemaniarekin zein Suitzarekin mugatzen du, eta horren eragina, bere arkitekturan eta gastronomian islatzen da, batik bat. 1988an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen bere hirigune historikoa, hala, sona handiko sari hori jasotzen zuen Frantziako lehenengo hiria izan zen. Luzamendutan ibili gabe, ezagutu ditzagun txoko frantsez horrek ezkutatzen dituen sekretuak.

Finisterre, munduaren amaiera Tue, 22 Dec 2009

A Coruñako probintzian eta izen bereko eskualdean kokatutako Finisterre da, A Costa da Morteko herri ezagunena eta turistikoena. 30 kilometro koadroko azaleran 5000 biztanle baino gehiago hartzen ditu udalerriak. A Coruñatik eta Santiago de Compostelatik, 108 eta 98 kilometrora dago, hurrenez hurren. Gainera, Done Jakue bidearen helmugetako bat da Finisterre, hain zuzen, Gironako Ampurias herritik abiatzen den GR-1 ibilbide luzearena. Kondairetako bere itsasargi ospetsutik iluntzen ikustea esperientzia paregabea da oso. Ezagutu dezagun beraz, itsasoak eta eguzkiak bat egiten duten toki magiko hori.

Gozo, oasis bat Mediterraneoan Tue, 22 Dec 2009

Sizilia eta Tunisia artean kokatzen da Gozo. Comino eta Maltarekin batera, Maltako artxipelagoa osatzen duten hiru irletako bat da. 67 kilometro koadrotan 30 mila lagun hartzen ditu Gozok eta horietako 6 mila Victoria hiriburua dute bizileku. Lasaitasuna eta hiru kolore nagusi dira Gozoko irlan: eraikinen gorri-horia; itsasoaren urdin turkesa; eta landen berdea. Ferrya da Gozora heltzeko modu bakarra beraz, atera dezagun txartela eta bisitatu ditzagun bere txokorik ederrenak.

Sintra, Portugaleko erregeen gutizia Tue, 22 Dec 2009
Lisboako eskualdean eta udalerrian kokatzen da hiri erromantiko eta misteriotsu hori. Portugaleko hiriburutik 32 kilometrora dago, aldiriko trenaz ordu betera, hain justu. Sintrako udalerriak 360 mila biztanletik gora hartzen ditu eta horiek bi hiritan banatuta daude, Agualva-Cacemen eta Queluzen. 1995an, Gizatasunaren Ondare izendatu zuen Unescok xarmaz betetako jauregiak eta paisaia dituen Sintra.