Lofoten, orkak ikusteko aukera paregabea Tue, 22 Dec 2009

Europako iparraldeko paradisu naturalik ederrenetako bat aurkitzen da Norvegian. Lofoten uharteak, besteak beste, bertan ikus daitezkeen paisaia zoragarriei esker dira ezagunak. Horrez gain, naturaren ondarerik politenetako bat da eta bidaiariarentzat esperientzia ahaztezina. Herrialde norvegiarreko proposamenik erakargarrienetako bat orkak ikusteko safaria egitea da, bisitariak itsas ugaztun hauen artean igeri egiteko aukera izango du, ausartzen bada, noski.

Capadocia, harrian zizelkatuta Tue, 22 Dec 2009

Anatolia Zentraleko eskualde historiko bat da Capadocia. Turkiako txoko xarmangarri hori, 50 kilometro koadroko diametroa duen zirkulua da. Naturaren fenomenoek paisaia apetatsua zizelkatu dute eta Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok 1985ean. Bai Göremeko Museo Irekia osatzen duten haranek bai lurrazpiko hiri ikusgarriek bisitariak aho zabalik uzten dituzte .

Bazen behin Bremen izeneko hiri bat Tue, 22 Dec 2009

Alemaniako ipar-mendebaldean kokatzen da Bremen estatuko hiriburua. Weser errekak zeharkatzen du hiri moderno horren erdigunea eta bere ibaiertzeko pasealekua eta tabernak jende askoren bilgune dira. Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen bere udaletxea eta Roland estatua. Bremenen ez dago aspertzeko betarik; kalez kale ibili, gertuko Bremerhavenera osteratxoa egin edota Universus Science Center museo interaktiboa bisitatu.

Kreta, 5.000 haize-erroten uhartea Tue, 22 Dec 2009

Mediterraneoko itsasoan dagoen bosgarren irla handiena da. Era berean, 8.300 metro koadrorekin Greziako uharterik larriena da Kreta. 600.000 biztanle inguru ditu eta gehienak iparraldean bizi dira. Egeo itsasoko txoko hori kontraste handikoa da; mendi altuak, lautada zabalak, palmondoz jositako basoak eta, nola ez, hondartza zoragarriak. Chania, Rethymno, Heraklion eta Lasithi dira bere nomoi edo eskualde nagusiak, ezagutu ditzagun!

Interlaken, Junfrau mendigunearen ataria Tue, 22 Dec 2009

Thun eta Brienz lakuen artean, Interlaken hiria naturaz gozatzeko toki ezin hobea da. Suitzako helmuga turistiko zaharrenetarikoa dela esaten da eta oraindik, gaur egun, toki famatuenetariko eta bisitatuenetariko bat da. Junfrau eskualdeko Junfarujoch (3.454 m) eta Schilthorn (2.970 m) bezalako gailur garrantzitsuetara joateko abiapuntu perfektua da.

Saba, Karibean dagoen irla holandarra Tue, 22 Dec 2009
Holandarren Antilletan kokatua, Puerto Ricoko hego-mendebaldean, Saba uharte txikia dago, bakea eta armonia biltzen dituen Karibeko irla. Eskualdeko uharte arraro eta berezitzat jotzen da, eta bere bi ahizpekin batera, St. Eustatius eta St Maarten, Holandarren Antilletan Barloventoen taldea osatzen du.
Castro Urdiales, itsasoari begira dagoen hiria Tue, 22 Dec 2009

Castro Urdiales Kantabriako kostaldean dagoen arrantza tradizio handiko hiria dugu. Probintziako ekialdean kokatuta dago; izan ere, ekialdetik bertatik Bizkaiarekin (Euskal Herrian) egiten du muga; mendebaldetik Kantabriako Liendo udalerriarekin eta hegoaldetik Gurienzo udalerriarekin. Kantabriako hiriburua den Santanderretik 75 kilometro ingurutara dago eta Bizkaiko hiriburutik (Bilbo) 35 ingurura.

Ronda, grabitateari desafio eginez Tue, 22 Dec 2009

Espainiako Andaluzia Autonomia Erkidegoko hiri turistiko bat da. Malagako probintziako ipar-mendebaldean kokatzen da Ronda. Itsas mailatik 739 metrora dagoen harrizko meseta baten gainean atseden hartzen du hiriak, eta Rondako mendilerroak inguratzen du. 100 metro eskaseko bere zubi ikusgarriaren irudiak munduari bira eman dio. Multzo Historiko Artistiko izendatu zuten 1966an.

Hannover, bihotz berdea Tue, 22 Dec 2009

Berdegune gehien dituen Alemaniako hirietako bat da. Izen bereko herrialdeko eta Saxonia Beherea estatu federaleko hiriburua da Hannover. 523 mila lagunetik gora bizi dira bere 51 auzotan. Lorategi zein museo eskaintza zabala izateaz gain, zoo izugarria eta Alemaniako azoka-barruti handiena du. EXPO 2000 munduko erakusketa Hannoverren izan zen.

Carcassonne, hiri harresitua Tue, 22 Dec 2009

Perpignan eta Toulouse artean dago Erdi Aroko hiri eder hau. Languedoc-Rosellon eskualdean kokatzen da eta Frantziako hegoaldeko Aude departamentuko hiriburua da. Carcassonneren erakargarritasun turistiko esanguratsuenak Aude ibaiak banatutako bi eremutan biltzen dira: gortolekua edo la Cite eta Bastide Saint-Louis. 1997an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen hiri harresitu hori.