Ubeda, hiri errenazentista (II) Tue, 22 Dec 2009

Iragan astean hiriko monumentu batzuk bisitatu genituen eta, oraingoan, gure ibilaldiari amaiera emateko, Ubedako ondare arkitektoniko aberats eta garrantzitsu horren gainerako adibide esanguratsuak ezagutuko ditugu. Hala, Merkatuaren plazara joko dugu lehenbizi, izan ere, XIX. mendean zaharberritutako plaza honetan, San Anton eliza dago. Bisigodoen garaian altxatuta, eliza hau Monumentu Historiko Nazional izendatu zuten eta hiriko zaharrenetako bat da. Bere portada nagusia erromanikoa da eta, iparraldeko portada, plazara begira dagoena, gotikoa.

Ubeda, hiri errenazentista (I) Tue, 22 Dec 2009

Jaengo probintzian kokatuta, Andaluziako Autonomia Erkidegoan, Ubeda La Loma eskualdeko hiriburua da. Hiria mendixka baten gainean dago, Sierra Magina mendigunearen aurrean eta 36.000 bizilagun inguru hartzen ditu 400 kilometro koadroko azaleran. Kokaleku paregabe horretan, hiri historiko honek interes handiko toki ugari eskaintzen dizkio bisitariari, mendeen poderioz pilatutako ondare artistiko eta kultural baliotsua dela eta.

Manchester, munduari ateak ireki dizkion hiri turistikoa Tue, 22 Dec 2009
Ingalaterrako ipar-mendebaldean eta Londresetik hirurehun bat kilometrora dago iragan industrial handiko hiri hori. Manchester Handia biztanle gehien hartzen dituen Erresuma Batuko bigarren konterria da. Bertan, bi milioi erdi lagun bizi dira eta Manchesterreko hirian, horietako 450.000 inguru. Bere futbol taldeagatik eta sona handiko hainbat musika talderen (Oasis, The Smiths, Simply Red, The Chemical Brothers, etab.) sorlekua izateagatik ezaguna da Manchester.
Niagara, ur-trumoien lurraldea Tue, 22 Dec 2009

Niagara ur-jauziak izen bera duen ibaian kokatuta daude, Amerikako Estatu Batuen eta Kanadaren arteko mugan, Ipar Amerikako ekialdean. Izena hizkuntza irokesetik omen dator eta "ur-trumoia" esan nahi du; irokesak Ipar Amerikan bizi ziren indigenak ziren, kolonizatzaileak iritsi aurretik Laku Handien eskualdean bizi ziren biztanleak, alegia.

Habana, rona eta puruak baino askoz gehiago (II) Tue, 22 Dec 2009
Joan den astean, Kubako hiriburuko udalerri turistikoetako bat ezagutu genuen, Habana Erdigunea, hain justu. Oraingoan, interes historikoa zein xarma handia duten beste txoko batzuk bisitatuko ditugu. Horretarako, Vedadoko eta Habana Zaharreko kaleetan barrena ibiliko gara.
Habana, rona eta puruak baino askoz gehiago (I) Tue, 22 Dec 2009

Kubako Errepublikako eta Habana eta Habana Hiriko probintzietako hiriburua da Habana. 732 kilometro koadroko azaleran ia bi miloi eta erdi biztanle hartzen dituenez, Karibeko hiririk jendetsuena da. Habanako zati handi bat itsaso mailatik metro gutxira kokatzen da. Hiriak arkitektonikoki, historikoki, kulturalki ikusgarriak diren hamaika txoko ditu. Baina Habanaz guztiz gozatzeko, aurreritziak albo batera utzi eta bere herritarrekin solasean aritzea ezinbestekoa da.

Gandia, itsasoaren eta mendien artean Tue, 22 Dec 2009

Valentziako probintziaren hego-ekialdean, Valentziako Erkidegoko kostaldean, Gandia La Safor eskualdeko hiriburua da. 77.000 biztanlerekin baino gehiagorekin eta 61 kilometro koadroko azalerarekin, hiriak kokapen paregabea du, izan ere, Mediterraneo itsasoaren eta mendien artean dago, Valentziako hegoaldean (65 kilometrora) eta Alacanteko iparraldean (120ra).

Morro de Säo Paulo, hondartzak barra-barra Tue, 22 Dec 2009
Brasileko antzinako kolonizazioetako bat, Morro de Säo Paulo, Salvadorretik 60 kilometro hegoaldera dago kokatua. Hain zuzen ere Tinhare irlaren ipar muturrean finkatzen da, eta Boipeba eta Cairurekin batera, Tinhare Artxipelagoaren beste 23 irla biltzen ditu. Hondarrezko kaleak eta landaretza hostotsuak ditu paraje ikusgarri honek. Naturaren babeserako ingurua osatzen du, hondar garbiz, ur epelez, eta hondartza desertuz hornitua.
Torrelavega, Kantabriako udalerria Tue, 22 Dec 2009

Kantabriako Autonomia Erkidegoan kokatuta, Torrelavega erkidegoko udalerri nagusienen artean bigarrena da, Kantabriako hiriburuaren (Santander) ostean. Besaya eskualdeko hiriburua, udalerria Kantauri itsasotik 8 kilometrora eta Santandertik 27ra kokatzen da. Torrelavegak honako udalerriak ditu mugakide: Santillana del Mar, Suances eta Polanco iparraldean, Pielagos eta Puente Viesgo ekialdean, Los Corrales de Buelna eta San Felices de Buelna hegoaldean eta Reocin eta Cartes mendebaldean.

Fuerteventura, paradisu naturala (II) Tue, 22 Dec 2009
Iragan astean Fuerteventura uhartean dauden sei udalerrietatik bi ezagutu genituen; Puerto del Rosario eta Antigua. Oraingoan, gainerako lau udalerrietan (Betancurian, La Olivan, Pajaran, eta Tuinejen) dauden txoko ederrenak eta interesgarrienak bisitatuko ditugu.