Nairobi, safarien hiriburua Fri, 8 Jan 2010

Nairobi Kenyako hiriburua izateaz gain Afrikako laugarren hiririk handiena da. Enpresa eta erakunde askoren kokalekua, eta era berean, merkataritza eta kultura gune bilakatu da.

Loirako Harana, garai bateko arkitekturaren dotorezia Thu, 7 Jan 2010

Frantziako erdialdean kokatzen den Loirako Haranak antzinako herriak, jauregi eta gazteluak batzen ditu izena ematen dion ibaiaren (herrialdeko luzeena) inguruan. Mahastiez, lorez eta mendixkaz jositako berdegune zoragarri honi Frantziako Lorategia deitu izan diote askok. Ezaugarri guzti hauek bilakatu dute haran hau estatu mailako ederrenetakoa.

Lanzarote, sumendi arteko paradisua (II) Fri, 18 Dec 2009

Lanzaroteko historian garrantzia gehien izan duen pertsonaia da Cesar Manrique (1919-1992), bertako arkitekturaren aita. Margolari, eskultore, arkitekto eta artista bikain honek uharteko paisaia helburu turistiko bihurtzea amestu zuen, txoko bakoitzak izatez zuen izaera eta kultura mantenduz. 60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera ekin zion bere proiektua gauzatzeari; batez ere, iparraldeko zenbait leku eraberritu zituen bisitariak jaso zitzaten prestatuz eta hainbat eskultura eginez.

Lanzarote, sumendi arteko paradisua (II) Thu, 7 Jan 2010

Lanzaroteko historian garrantzia gehien izan duen pertsonaia da Cesar Manrique (1919-1992), bertako arkitekturaren aita. Margolari, eskultore, arkitekto eta artista bikain honek uharteko paisaia helburu turistiko bihurtzea amestu zuen, txoko bakoitzak izatez zuen izaera eta kultura mantenduz. 60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera ekin zion bere proiektua gauzatzeari; batez ere, iparraldeko zenbait leku eraberritu zituen bisitariak jaso zitzaten prestatuz eta hainbat eskultura eginez.

Lanzarote, sumendi arteko paradisua (I) Thu, 7 Jan 2010

Lanzarote da Kanariar Uharteetatik ekialderen kokatuta dagoena. Marokoko (Afrika) kostaldetik 140 kilometrotara eta Iberiar Penintsulako hegoaldetik 100 bat kilometrotara dago. 845,93 Kilometro koadroko azalera du eta 140.000 biztanle inguru. Uharteko lurra gehienbat arroka eta arrasto bolkanikoz osatuta dago eta ondorioz, "sumendien uhartea" bezala da ezaguna Lanzarote. Sumendi anitz daude irla guztian zehar eta beren aktibitate garairik oparoena XVIII. mende hasieran izan zen.

Zurich, Suitzako hirigune handiena Tue, 5 Jan 2010

Zurich Suitzako hiririk handiena da, herrialdeko iparraldean eta izen bereko barrutian dago. Zuricheko kantonamenduaren hiriburua da. Suitzako finantza-eragilea eta kultura-gunea da. Alemana da gobernuak, biztanle eta argitalpen gehienek erabiltzen duten hizkuntza nagusia, eta albaniera eta italiera, aldiz, bigarren eta hirugarren postuan daude.

Korcula, paradisu bat Adriatikoan Mon, 28 Dec 2009

Kroaziako irlarik handiena Dubrovnik-Neretva konderrian dago, hegoaldeko kostaldetik 20 kilometrora. Korculak 20 mila biztanle inguru hartzen ditu 280 kilometro koadrotan, 47 kilometro luze eta 8 kilometro zabal ditu, hain justu. Itsaso Adriatikoan kokatutako seigarren irlarik handiena da Korkula eta benetako paradisu naturala da; izan ere, hondartza zoragarriak, uharte txiki isolatuak, badiak eta mahastiak biltzen ditu. Gainera, eguzkiak 2500 orduz berotzen du irla urtean eta horregatik, bisitari gero eta gehiago erakartzen ditu.

Düsseldorf, Japoniako hiriburua Europan Tue, 5 Jan 2010

Ipar-Westfaliako Renania estatu federaleko hiriburua da. Düsseldorf Mendebaldeko Alemaniako gune ekonomiko garrantzitsuena da eta arteak, arkitekturak eta teknologiak berebiziko lekua dute. Rin ibaiaren urek zeharkatzen dute hiri moderno eta kosmopolita hori. Bitxikeriak bitxikeri, Japoniako herritar gehien biltzen dituen Europako hiria da, hain zuzen, 11.000 lagunetik gora Tokio Txikia izeneko auzoan bizi dira.

Orreaga, igarobide bat baino askoz gehiago Tue, 5 Jan 2010

Historikoki, Orreaga beti izan da igarobide bat, erromes gehienek Espainiako Estatuan Done Jakue Bidea hasteko erabiltzen duten tokia. Baina Orreaga igarobide bat baino zerbait gehiago da; historia eta kondaira biltzen dituen leku bat da, historikoki ibiltarien eta erromesen babes, elezaharren sorleku eta kulturen bilgune.

Girona, ezusteko atseginen hiria Tue, 5 Jan 2010

Izen bereko Kataluniako herrialdearen hiriburua da. Onyar ibaiak erdibitzen du hiri xarmangarri hori, hala, estilo ezberdineko hainbat zubik Mercadal auzoa eta alde zaharra lotzen dituzte. Bere harresi zaharberritua, bere katedral ikusgarria eta bere Erdi Aroko auzo judutarra hiriaren historiaren lekuko izan dira. Girona agurtu aurretik baina, Museu del Cineman amets egitera gonbidatzen zaituztegu. Sartu eta ikusi!