Itzuli orri osora

Beste herrialde batzuetako narratzaileak

Beste nazionalitate askotako idazleek ere erabiltzen dute ingelesa: Liam O´Flaherty aspaldiko idazle irlandarra (1897-1984; Insurrección, 1950), Michael Ondaajte kanadarra (1943; El paciente inglés, 1992) edo Patrick White (1924-1990; El explorador, 1957). Indiako idazleetatik, Salman Rushdie (1947) da entzutetsuena; aparteko gaitasuna erakusten du fantasiarako Hijos de la medianoche (1981) eta Los versos satánicos (1988) lanetan. Azken obra hori dela eta, Jomeini aiatolahk hiltzera kondenatu zuen, erlijio arrazoiak argudiatuz. V. S. Naipaulek (1932), Trinidaden jaiotako idazle indiarrak, Nobel Saria jaso zuen 2001ean.