Europar potentzia berriak

Agerikoa zen espainiar gainbeheraren eta nagusigoa lortzearren Frantzia eta Ingalaterraren arteko lehiaren aurrean, Prusiak, Austriak eta Errusiak, bakoitzaren despota ilustratuak bultzaturik, partehartzaile berri bezala azaltzen dira XVIII. mendean europar eremu politikoan.

Prusia

Prusiako erresumak Prusiako dukerri zaharra, Branderburg eta Hohenzollern sendiaren lsendiaren lurraldeak Alemaniar inperioaren barnean sartu zituen.

  • Federiko I.a (1701-1713) izan zen Prusiako lehen erregea. Leopoldo I. enperadore alemaniarrari Espainiar Ondorengotza-Gerraren prestakuntzan laguntza ekonomiko eta militarra ematearen ondorioz, errege titulua jaso zuen 1701ean.
  • Federiko Gilermo I.a (1713-1740) «sarjentu erregea» deitzen zuten armadan sartu zuen erreformagatik, zeinek soldaduen zenbatekoa handitu eta diziplina zorrotza ezartzen zuen. Honek erresuma berriari oinordekoek jasoko zuten izaera burokratiko eta militarista eman zion.
  • Federiko II. Handia (1740-1786), administratzaile eta estratega militar trebea, handitasun prusiarraren protagonista izan zen. Despota ilustratuaren erabateko adibidea izanik, europar gerratan parte hartu zuen (39. gaia ikusi) eta bere erresumari Silesia eta poloniar Prusiako lurralde aberatsak gehitu zizkion (1772). Nekazaritza, industria eta meatzaritzaren garapena bultzatu zituen.
  • Federiko Gilermo II.a (1786-1797). Bere gogokoenek eraginda, Austriarekin batera Frantzia iraultzailearen kontran ekin zuen eta Prusiari Posnaniaren lurraldea gehitu zion (1795). Bere heriotzaren ondoren, armada oso ahuldua geratu zen eta ekonomia krisian.

Austria

1687an Hungariako ondorengotza Habsburg sendiarentzat aintzatetsia izan zen, Austria, Alemaniar Inperioan, Balkanetan, Italian eta erreinatzen zuen dinastiaren ondarezko lurralde ugarietan interesak zituen estatu nazio-aniztasuna bilakatu zelarik.

  • Karlos VI.ak (1711-1740) industria, merkataritza eta turkoei kendutako lurraldeen esplotazioa bultzatu zituen, baina bere erregealdiaren amaieran Napoli, Sizilia eta beste lurralde batzuk galdu zituen.
  • Maria Teresak (1740-1780), despotismo ilustratuaren ideiekin ados zegoenak, boterea bere estatuetan zentralizatu zuen, eta 1761.eko erreformaren bitartez, egitura administratibo sendo bat sortu zuen. Prusiarekiko lehiak bereiztu zuen erregealdia. Austriako Ondorengotza-Gerra eta Zazpi Urtetako Gerraren ondorioz (39. gaia ikusi), Austriak Silesiako lurraldea galdu zuen, baina Poloniako banaketek (1772-1795), Galitzia, Bucovina eta Krakoviako lurraldeak beretzea ahalbidetu zioten.
  • Jose II.a (1780-1790), despota ilustratuaren eredua, estatu austriarren antolaketa modernizatzen saiatu zen. «Josefinismoa» edo Jose II.aren egitarau ilustratuaren lorpen garrantzitsuenak morrontzaren deuseztapena (1781), Administrazioaren eta polizia sendotzea eta zentralizatzea, eta unibertsitateen sorkuntza izan ziren.

Errusia

Pedro I. Handia eta Katalina II. monarka handien lanak nazioa mendebaldeko kulturarantz ekarri zuen eta, lurralde eta politikari dagokionez, potentzia handia bilakatu zuen.

XVIII. mendean Errusiak Siberiaren kolonizazioa, Mendebaldera zuzenduriko hedapena eta itsaso Baltikora irteerak bilatzen jarraitu zuen, Suedia eta Itsaso Beltzaren kaltetan, Azov turkoei konkistatuz.

  • Pedro I. Handiak (1682-1725) nazioaren aldaketa historikoa hasi zuen: Administrazioa birmoldatu zuen, gudarostea berrantolatu, itsas armada sortu eta mendebaldeko usadioak gortean sartu zituen, hauek errusiarren espiritu tradizionalekin topo egin zuten erreformak izanik.

    Honetaz gain, Pedro I.ak nazioak zituen aberastasunen ustiapenaren garapena bultzatu zuen eta hezkuntza eta kultura indartu zituen. Suediaren kontrako Iparraldeko gerran zehar (1700-1721), Errusiak itsaso Baltikoan irteera askea lortu zuen, bertan tsarrak San Petersburgo hiriburu berria sortu zuelarik (1703).

  • Katalina II. Handiak (1762-1796) bere senarrari, Pedro III.ari, tronutik kendu ondoren, Pedro I. Handiaren lan modernizatzailea bukatu zuen.

    Alemanian jaioa, tsarinak bere aginte absolutua inposatu zuen Inperio osoan. Despotismo ilustratuaren lagun, entziklopedismoaren alde zegoen eta bere gorteari itxura europarra eman zion.

    Kanpo-politikari dagokionez, turkoak bi gerratan garaitu zituen eta Azov, Krimea eta Ukrainaren mendebaldeko lurraldea Errusiara gehitu zituen, azken bi lurralde hauek 1792ko Jassyko Bakeari esker. Beranduago, Poloniako banaketak bere mesedetan erabiliz (39. gaia ikusi), Errusia Zuria, Ukrainaz geratzen zena, Kurlandia eta Lituania bere gain hartu zituen.

Data garrantzitsuak

    1701 Federiko dukea Prusiako errege izendatua da Könisbergen.
  • 1703 Pedro Handiak San Petersburgo sortzen du.
  • 1713 Federiko Gilermo I.ak bere aita Federiko I.ari ordezkatzen dio. Utrechteko itunak espainiar Ondorengotza-Gerra geldiarazten du.
  • 1714 Rastatteko bakea Austria eta Frantziaren artean.
  • 1725 Pedro Handia hiltzen da.
  • 1740 Austriako Ondorengotza-Gerra hasten da. Maria Teresak bere erregealdia hasten du. Prusiako Federiko I. hiltzen da, Federiko II. Handiak tronuan jarraitzen diolarik.
  • 1748 Akisgraneko bakea: Frantziak austriar Herbehereak itzultzen ditu.
  • 1756 Zazpi Urtetako gerra hasten da.
  • 1762 Katalina Handiak bere erregealdia hasten du Errusian.
  • 1763 Hubertsburgoko bakeak Austria eta Prusiaren arteko gerra amaiarazten du.
  • 1780 Jose II.ak Austriako Maria Teresari tronuan jarraitzen dio.
  • 1786 Federiko II. Handia hiltzen da eta Federiko Gilermo II.ak tronuan jarraitzen dio.
  • 1790 Jose II. hiltzen da.
  • 1796 Katalina Handia hiltzen da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana