Industria-Iraultza (II)

Ingalaterratik Industria-Iraultza nazio aurreratuenetara hedatu zen, aldaketa demografiko eta sozial handiak eraginez. Burgesia aberastearekin batera, soldatapeko langile asko auzo industrialetan pilatu ziren, askotan egoera penagarrietan.

Industria-Iraultzaren zabalkuntza

Ingalaterra garapen industrialaren eredu bilakatu zen gainerako nazioentzat, lehenbizi europar potentzientzat eta Estatu Batuentzat, eta gero mundu osoarentzat. Nazio bakoitzak bere egoerari moldatuz gauzatu zuen Industria-Iraultza. XIX. mendearen hasieran hurrengoek hasi zuten industrializazioa:

  • Belgika, bere garapenari frantziar okupazioaren ondoren sarturiko legedi liberalak lagundu ziolarik (1792).
  • Frantzia, non burgesiaren boterea Luis Felipe Orleansekoaren erregealdian (1830-1848) eta Bigarren Inperioan (1852-1870) zehar sendotu zen.
  • Alemania, Zollverein edo Prusiak estatu ezberdinen artean bultzatu zuen aduana-batasunari esker (1834).
  • Herbehereak, ehungintza, salmenta eta finantzen gune garrantzitsua mendeetan zehar.
  • Suitza, ehungintzan, erlojugintzan eta bankan tradizio luzearekin.

Mediterraneoko Europan eta Errusian industrializazioa berandu eta mugapen gehiagorekin hasi zen.

Grebalariak Le Creusotko (Frantzia) harrikatz- eta metalurgia-gunean.

Aldaketa demografikoak

XIX. mende osoan zehar, ekonomi hazkundea oinarri bezala balio izan zion beste fenomeno batekin batera eman zen: europar biztanleriaren igoera etengabea, aurreko urtean hasitako iraultza demografikoaren jarraipena zena.

  • Ingalaterran, aldaketa ekonomikoen sorlekuan, biztanleria sei miloi eta erditik 1750ean, hamalau milioira pasatu zen 1831n.
  • Gainerako Europan, hazkunde demografikoa %50ekoa izan zen 1730 eta XVIII. mendeko amaieraren artean, eta mendean zehar bizkortu egin zen, 1800. urtean 187 miloi inguru izatetik, 266ra pasatuz 1850ean, eta 400 milioietara 1900. urtean.

Populazio-hazkuntza horren arrazoi garrantzitsuenak hurrengoak izan ziren:

  • Nekazaritza-ekoizpenaren igoera indartsua, gosearen mehatxua txikitu zuelarik.
  • Bizi-baldintzen hobetzea, ohitura higieniko berrien sartzearekin.
  • Medikuntzaren aurrerapen handiak, gaixotasunen eragina era izugarrian jaitsi arazi zuelarik, eta honekin batera, hilkortasun-tasa.

Leherketa demografikoak hirien hazkuntza ikusgarria eragin zuen, hemen biltzen zirelarik industria-, merkataritza- eta kreditu-jarduerak.

Kapitalismoa eta gizartea

Industria-Iraultzak kapitalismoaren garaipena sistema ekonomiko gisa suposatu zuen, feudalismotik oinordetutako Antzinako erregimeneko ekonomia tradizionalaren gain.

Sozietate anonimoak eta bankuak izan ziren ondasunak eskuratzeaz arduratu ziren instituzioak, enpresek lehengaiak eta makinak erosi, lantegien instalazioak eraiki eta langile askoren soldatak ordain zitzaten.

Kapitalismoaren garapenak prozesu ugari eragin zituen:

  • Kate-ekoizpena, arrazionalizazio industrialaren ondorioa, lantegien ekoizpenaren azkartasuna eta tamaina handitzeko.
  • Kontzentrazio industriala, ikatz-meatze edo lehengaien ekoizle ziren gune geografikoengandik hurbil.
  • Kontzentrazio ekonomikoa, 1870etik aurrera, antzeko ekoizpenetan jarduten zuten industria guztien batasunaren bidez. Horrela agertu ziren trust edo kartelak.

Kapitalismoak gizartea bi klasetan banatu zuen:

  • Kapitalista edo burgesak, beren enpresak zuzendu edo hauetan dirua inbertitzen zuten etekin baten truke.
  • Langileak edo proletalgoa, lantegien ondoan azaldu ziren auzoetan pilatuak zeuden eta lanegun luzeetan zehar lan egin behar zuten soldata eskasak lortuz.

Data garrantzitsuak

  • 1735 Kayek anezka hegalaria asmatzen du.
  • 1760 Ubideen eraikuntza hasten da Ingalaterran.
  • 1769 Wattek bere lurrun-makina patentatzen du.
  • 1776 Adam Smithek Nazioen aberastasunaren arrazoia eta izaera argitaratzen du.
  • 1798 Malthusek Biztanlegoaren hasierari buruzko entsegua argitaratzen du.
  • 1800 Voltak pila elektrikoa asmatzen du.
  • 1805 Gasa erabiltzen da ingeles industriaren argiztapenerako.
  • 1807 Fultongo Clermont lurrun-ontziak Hudson ibaia igotzen du.
  • 1815 Stephensonek lehen lurrunezko tren-makina eraikitzen du.
  • 1825 Lurrun-makina duen lehen meatze-trena Stockton eta Darlington artean.
  • 1830 Bidaiarientzat egindako lehen trenbidea inauguratzen da Manchester eta Liverpoolen artean.
  • 1834 Morsek telegrafoa asmatzen du. Alemaniako estatuak Zollvereinen batzen dira.
  • 1856 Bessemerrek oso altzairu iraunkorra lortu dezakeen labea asmatzen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana