Ilustrazioa (I)

XVIII. mendean garaienera iritsi ziren Errenazimentuko korronte arrazionalistak. Ilustratu edo «filosofoek» arrazoian jarri zuten beraien fede guztia, hau jainko bat izango balitz bezala goraipatuz, eta gizakumearen aurrerapena eta zoriontasuna bermatu zezakeen bakarra zela pentsatuz.

Argien Mendea

Mugimendu ilustratuak, intelektual gutxiengo batek bultzatua, XVIII. mendea Argien Mendea bezala ezagutua izan zedin eragin zuen.

Ilustrazioa Frantzian jaio eta Europa guztitik hedatu zen, hurrengo ezaugarriak zituelarik:

  • Arrazionalismoa eta enpirismoa. Elizak bezala egiaren jabegoa bere buruari egozten zion edozein instituzio tradizional edo inposaketa intelektualen aurrean, ilustratuek mundua ezagutu eta garapena lortzeko, arrazoian eta esperientzian hartu zituzten oinarri moduan fedearekin kontrajarriz.
  • Arlo guztietan aldaketa garrantzitsuak sartzearen beharra, garapen hau lortzeko baliabide bezala.
  • Pentsamendu aplikatuaren nagusigoa pentsamendu espekulatibo soilaren gainetik, hau erabilgarri eta praktiko bilakatzeko.
  • Naturarekiko maitasuna, honengan agintzen duten legeak ezagutzeko nahiarekin.
  • Erlijio dogmatiko batengandik urruntzea eta erlijio natural baten defentsa, izaki goren batek unibertsoaren makina handia agintzen duenaren sinismenarekin.
  • Liburuen argitarapena handitzea, eta kazetaritzaren agerpen eta hedatzea, iritzi publikoaren ondoriozko garapenarekin.
  • Azken xedea gizakiaren zoriontasuna da.

Entziklopedia

Jakintzaren arlo desberdinak bilduak izan ziren Entziklopedian Diderotek eta D`Alembertek zuzenduta, bertan ehun eta hogeita hamar erredaktorek parte hartu zuten, garia hartako pentsatzaile eta zientzialari garrantzitsuenak barne.

Bere egileen artean, Diderotek gai tekniko eta profesionalak bere gain hartu zituen; D`Alembertek matematika eta zientziei buruz idatzi zuen; Buffonek zientzia naturalei ekin zien, eta filosofia eta politikaz Voltaire, Jean-Jacques Rousseau eta Montesquieuko baroia arduratu ziren.

Ideia liberalen eta garapenaren ikur zen lan hau, hamazazpi testu liburuk eta hamaika laminek osatua, 1751ean hasi zen argitaratzen. Bere absolutistaren aurkako izaeraren eraginez, Luis XV.ak debekatu egin zuen bigarren alea argitaratu zenean. Dena dela argitaratzen jarraitu zuten.

Europa osoko elkarte zientifikoen bitartez, Entziklopediak hedaketa handia izan zuen. Laster argitaratu zen Suitzan, Italian eta Errusian eta honetan inspiratzen ziren beste lan entziklopedikoak agertu ziren. Espainian harrera ona izan zuen, Inkisizioak 1759an kondenatu egin zuen arren.

Entziklopediaren azala.

Aurrerapen zientifikoak

Errege ilustratuek ikerketa zientifikoa bultzatu zuten jakintza esperimentalaren egoitzen sorketaren bidez, hala nola, museoak, behatokiak eta lorategi botanikoak, zientzia espedizioak ere ugaritu ziren.

Jakin-min handien bildu zuten zientziak fisiko-naturalak izan ziren:

  • Astronomia: Herschelek Urano planeta atzeman zuen. Maupertuisek eta La Condaminek Isaac Newtonen erakarpen unibertsalari buruzko ideiak eta Lurra poloetan zapaldua dagoen esfera bat dela dion tesia baieztatu zituzten. Laplacek Eguzki Sistemaren egonkortasuna frogatu zuen eta unibertsoaren eraketari buruzko teoria bat formulatu zuen.
  • Kimika: Scheele eta Priestleyren aurkikuntzek, Lavoisier kimika modernoaren aitaren lana osatu zuten.
  • Fisika: Réaumur, Celsius eta Fahreheiten lanei esker termometroa asmatu zen. Papinek lurrinaren presioa ikertu zuen. Galvanik eta Voltak argi indarraren ezagupenari hasiera eman zioten, eta Bejamin Franklinek tximistorratza asmatu zuen (1750).
  • Natura zientziak: Linneok landareen klasifikazioa burutu zuen, artean, Buffonek Zoologiaren oinarri zientifikoak ezarri zituen.
  • Matematikak: Euler, Lagrange, Laplace, D`Alembert, Brook Taylor, Mac Laurin eta Gaspard Monge dira aipagarriak.

Linneo suediarrak (1707-1778) hogeita lau klase desberdinetan sailkatu zituen landareak lorezilen ezaugarrietan oinarrituz.

Data garrantzitsuak

  • 1713 Bernoullik probabilitate kalkulua garatzen du.
  • 1714 Fahrenheitek merkurio termometroa asmatzen du.
  • 1735 Linneok landare espezien sailkapenari buruzko lanak argitaratzen ditu.
  • 1738 Bernoullik hidrodinamikaren printzipioak atzematen ditu.
  • 1742 Celsiusek tenperaturen eskala zentigradua lantzen du.
  • 1748 Monstequieuk Legeen izpiritua argitaratzen du.
  • 1749 Buffonek bere Historia naturala idazteari ekiten dio.
  • 1750 Franklinek tximistorratza asmatzen du.
  • 1751 Entziklopediaren argitarapena hasten da.
  • 1762 Rousseauk Kontratu soziala argitaratzen du.
  • 1763 Voltairek Tolerantziari buruzko tratatua argitaratzen du.
  • 1780 Laovisierrek errekuntzari buruzko teoria adierazten du.
  • 1781 Herschelek Urano planeta atzematen du.
  • 1783 Montgolfier anaiek globo aerostatikoa asmatzen dute.
  • 1785 Coulombek karga elektrikoen eta masa magnetikoen erakarpenaren printzipioak adierazten ditu.
  • 1787 Lavoisierrek materiaren kontserbazioaren printzipioa atzematen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana