XVIII. mendeko ezaugarri orokorrak

XVIII. mendean Europan hazkuntza eta garapen ekonomikoaren mendea izan zen. Hala ere, aldaketa ekonomikoen ondoren, ez zen sistema politiko absolutistan, ezta Erregimen Zaharreko estamentu-gizartean ere, aldaketarik gertatu.

Hazkunde demografiko eta ekonomikoa

XVIII. mendean zehar europar biztanleria azkar eta etengabe hazi zen (36. gaia ikusi). Hazkunde honek bi arrazoi ditu:

  • Hilkortasunaren jaitsiera.
  • Jaiotza-tasaren gehiagotzea.

Garapen demografikoak hazkunde ekonomikoa bultzatu zuen:

  • Nekazal iraultza. Ingalaterran hasia, jakintza zientifiko berriengandik onura atera zuen.
  • Industria. 1760. urtetik aurrera makinak erabiltzen zituzten lehenengo lantegiak azaldu ziren Ingalaterran, ekoizpena biderkatu zelarik.
  • Merkataritza. Ingalaterrak nazioarteko merkataritza gehiena bereganatu zuen.

Oreka kontinentalaren sistema

Espainiar Ondorengotza-gerra eta gero (37. gaia ikusi), Utrecht-eko bakeak mende bat iraungo zuen ordena politiko berria ezarri zuen.

  • Ingalaterrak bere itsas boterea eta koloniala sendotu zuen eta oreka kontinentalaren printzipioa ezartzea lortu zuen. Printzipio honen arabera, ez zen egon behar kontinentean nagusiagoa zuen estaturik eta potentziak elkar orekatu behar ziren.
  • Espainiak europar jabego guztiak galdu zituen. Felipe V.ak (1701-1746) frantses tronuaren eskubideei uko egin zien, behin behineko bi koroen batasuna eragotziz.
  • Norgehiagoka bikoitza ezarri zen Ingalaterra eta Frantzia, eta Austria eta Prusiaren artean.
  • Otomandar Inperioak eta Suediak garrantzia galdu zuten europar potentzien artean.
  • Pedro I. Handia (1689-1725) eta Katalina II. Handiarekin (1762-1796), Errusia politika europarrean erabat sartu zen.
  • Polonia Austria, Errusia eta Prusiaren mesedetan banandua izan zen.
  • Europako gatazkak kolonietara zabaldu ziren.

Despotismo ilustratua

XVIII. mendeko europar erregeek, errege ingeles konstituzionalen salbuespenaz, absolutistak izaten jarraitu zuten. Hala ere, gizarte- eta ekonomi eraldaketek eta Ilustrazioaren ideia berriek (42. gaia ikusi), aldaketak sartzera behartu zituzten errege gehienak.

Despota ilustratuak:

  • Beren agintea indartu zuten Elizaren aurrean.
  • Botere militarra indartu zuten.
  • Garapen ekonomikoa bultzatu zuten.
  • Kultura eta hezkuntza sustatu zuten.

Alabaina, ez zuten beren boterea gutxiagotu ezta nobleziaren pribilegioak desagerrarazi nahi izan, burgesiaren haserrea eragin zuena.

Despota ilustratuen artean Prusiako Federiko II.a (41. gaia ikusi), Espainiako Karlos III.a (38. gaia ikusi), Portugaleko Jose I.a, Austriako Maria Teresa eta Jose II.a (41. gaia ikusi), Frantziako Luis XV.a (40. gaia ikusi) eta Errusiako Katalina II.a (41. gaia ikusi) dira aipagarrienak.

Erregimen Zaharreko gizartea

Erregimen Zaharra Erdi Arotik etorritako gizarte-eredua zen, bertan biztanleria hiru estamentutan zatitua zegoelarik, tradiziozko legebiltzarretan ordezkariak izanik: noblezia, kleroa eta hirugarren estatua, hiriko burgesiak, artisauek eta baserritarrek osatutakoa.

XVIII. mendean zehar lege- eta politika-pribilegioek bereiztutako estamentu-gizarteak, eta Ilustrazioaren ideia berriek eta aldaketa ekonomikoek bultzaturiko gizarte burges eta kapitalista berriak, topo egin zuten.

Intelektual ilustratuek eta burgesek despotismo ilustratuarekiko zuten haserrea izan zen mendearen amaierako iraultzen arrazoietariko bat.

 

Data garrantzitsuak

  • 1713 Utrechteko ituna. Real Academia de la Lengua sortzen da Espainian.
  • 1715 Luis XV.aren erregealdiaren hasiera Frantzian.
  • 1733 Ondorengotza-Gerra hasten da Polonian.
  • 1740 Ondorengotza-Gerra Austrian. Federiko II.aren erregealdia hasten da Prusian.
  • 1746 Felipe V.a hiltzen da Espainian eta Fernando VI.ak ordezkatzen du.
  • 1750 Jose I.aren erregealdia hasten da Portugalen.
  • 1751 Entziklopediaren argitarapena hasten da.
  • 1756 Zazpi Urteetako gerra hasten da.
  • 1759 Karlos III.aren erregealdia hasten da Espainian.
  • 1762 Jean-Jacques Rousseauk Gizarte-kontratua argitaratzen du. Katalina Handiaren erregealdia hasten da Errusian.
  • 1765 Jose II.aren erregealdia hasten da Austrian.
  • 1772 Poloniako lehen banaketa.
  • 1787 Estatu Batuetako Konstituzioa izenpetzen da.
  • 1789 Frantziar iraultza.

 

 

Orria posta elektronikoz bidali

* Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana