XVIII. mendeko ekonomia

Ilustrazio garaiko ideia berritzaileek, eta bereziki liberalismo ekonomikoak arnasa emanda, XVIII. mendean gertatu ziren aldaketa ekonomiko handiek bidea urratuta utzi zuten Industri Iraultzarentzat, garrantzia handia izango zuenak Europa eta mundu osoarentzat hurrengo mendean.

Aldaketa demografikoak

Europa XVII. mendean ehun eta hogei milioi pertsonako biztanleria izatetik, ehun eta laurogei milioi biztanle izatera pasatu zen XVIII. mendearen bukaeran. Hazkundea indartsuagoa eta nabariagoa izan zen Europako Mendebaldeko herrialdetan (35. gaia ikusi). Biztanleriaren hazkundearen faktore nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Lehenago biztanleria detxematu zuten izurriteen gutxiagotzea, medikuntzaren aurrerapenei eta osasun kondizioen hobekuntzari esker.
  • Elikadura hobeagoa, nekazal iraultzak eta janari ekoizpen ugariagoak lagunduta.
  • XVII. mendearekin alderatua, gerra kopuru eta irismen txikiagoa.
  • Jaiotzen ugariagotzea, ezkontzeko adinaren jaitsiera zela medio.

Biztanleriaren hazieraren ondorio garrantzitsu bat hirien hazkundea izan zen. Zati batean, hazkunde hau landetako biztanleak hirigunera etortzeari zor zaio. Arropa eta bizileku eskaera handiak ehungintza eta hirigintzaren sorrera bultzatu zuen.

Nekazal faktorea

Errenazimentuaz geroztik gelditua egon zen Europako nekazaritzak, eraldaketa sakona ezagutu zuen ezaguera zientifiko berrien aplikazioak zirela medio.

Nekazari holandarrek eta batez ere ingelesek eman zituzten lehen pausuak:

  • 1701ean, Jethro Tullek landatze mekanikoa eta soroen luberritze sakonaren erabilera sartu zuen.
  • Laborantzen txandakatzea (lugorrien lagatzea).
  • Patata bezalako produktu berrien hedatzea.
  • Hazien aukeraketa ekoizpena hobetzeko.
  • Zaldiek tiratutako gari-jotzeko makinen eta ereiteko makinen erabilpena.

Ekialde eta hegoaldeko Europako hainbat naziotan nekazaritza tradizionalak jarraitu zuen eta aldaketak ez ziren hain sakonak izan, nahiz eta Italiaren iparraldean eta erdialdean eta mediterranear baratzetan ekoizpena nabarmenki handitu zen ere.

Frantzisko Quesnay, fisiokraziaren eskolaren sortzailea, ekonomia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere teoriak, Jainkoak zuzenduriko «natura gobernu» batean oinarritzen zenak, nekazaritzari ematen zion garrantzia eta laissez faire («egiten utzi») printzipioa ezartzen zuen.

Industria

Manufaktura-ekoizpena kontinente osoan hazi zen. Ekoizpen hau hurrengo lekuetan gauzatzen zen:

  • Gremioek kontrolaturiko artisautza tailerrak.
  • Esku-lantegiak edo errege-lantegiak.
  • Landatar industria txikiak.

Lehen makinen erabilera ehun-lantegi ingelesetan hasi zen, Industri Iraultzaren oinarriak ezarriz (43. gaia ikusi):

  • John Kayek 1733an anezka hegalaria asmatu zuen.
  • James Hargreavesek makina irule bat asmatu zuen 1764an.
  • Richard Arkwrightek ehungailu mekaniko edo framea patentatu zuen.
  • James Wattek lurrun-makina patentatu zuen 1769an.

Spinning Jenny makina irulea. Modelo honek ur indarra erabil zezakeen.

Merkataritza eta banka

  • Barne-merkataritza barne aduanen desagerpenari eta ubideen eta bideen hobekuntzari esker hazi zen.
  • Kanpo-merkataritza britainiar nabigatzaile eta merkatariek kontrolatu zuten batez ere. Merkaturatzen ziren produktuak hauek ziren batez ere:
    • Baltikoko garia eta burdina.
    • Itsaso Gorriko eta Brasileko kafea.
    • Txinako espeziak eta tea.
    • Hego Amerikako metalak.
    • Ipar Amerikako kotoia.
  • Finantza-ekonomiak garrantzia handiagoa bereganatu zuen. Nazional, hiri eta probintzi banku berriak sortu ziren, eta burtsetan kotizatzen zuten elkarte anonimoak eta itsas aseguru konpainiak agertu ziren, merkantziak pirata eta bidelapurren edo natura-zorigaitzen arriskuetaz babesteko.

Data garrantzitsuak

  • 1701 Jethro Tullek Ingalaterraren landatze tekniken iraultza eragiten du.
  • 1709 Darby koke ikatza erabiltzen du burdina urtzeko labe garai batetan.
  • 1735 Kayek industriaren esku-makinen errendimendua bikoizten duen anezka hegalaria asmatzen du.
  • 1758 Quesnayek bere teoria fisiokratikoa azaltzen duen Ekonomi taula argitaratzen du.
  • 1760 Kanalen eraiketaren hasiera Ingalaterran.
  • 1764 Hargreavesek Spinning-Jenny kotoi iruntzeko makina asmatzen du.
  • 1769 Wattek lan egiteko eta garraiatzeko moduak goitik behera aldatzen dituen lurrun-makina asmatzen du. Arkwrightek ur-energiaz iruntzen duen water frame asmatzen du.
  • 1776 Adam Smithek Nazioen izaera eta aberastasunaren arrazoia argitaratzen du, bertan liberalismo ekonomikoaren arrazoiak azaltzen dituelarik.
  • 1779 Cromptonek irun mehe eta gogorra ekoizten duen Mule-Jenny iruntzaile aldizkakoa asmatzen du. Wilkinsonek lehen galdategi zubia egiten du.
  • 1785 Cartwrightek lurrunaren indarra erabiltzen duen ehungailua asmatzen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana