Itzuli orri osora

Banku eta, Aurrezki-Kutxen sorrera

Euskal Herriko lehen kreditu-entitate modernoa 1850ean eratu zen Gasteizko Aurrezki-Kutxa Munizipala izan zen. Honen xedea gordailutan hartutako fondoak Gasteizko Udalari mailegatzea zen. Eredu horren arabera sortu ziren 1870ean Iruñeko Aurrezki-Kutxa, 1878an Donostiakoa, 1896an Gipuzkoako Aurrezki-Kutxa Probintziala, 1907an Bilboko Aurrezki-Kutxa, 1918an Arabako Aurrezki-Kutxa Probintziala eta 1921ean Bizkaiko Aurrezki-Kutxa Pribintziala eta Nafarroakoa. Euskal Herriko zortzi aurrezki-kutxa hauek Federación Vasco-Navarra de Cajas de Ahorro eratu zuten 1924an. Euskal Herriko lehen banku pribatua 1857an sortutako Banco de Bilbao izan zen