Itzuli orri osora

Gipuzkoa Getarian jaio zen

Salbatore eliza

Salbatore eliza gotikoa 1420an bukatu zen eraikitzen. Aurretik zegoen eliza erromaniko txikian egingo zen Batzar Nagusien bilkura.

1397ko uztailaren 6an, Gonzalo Moro Gaztelako korrejidorearen lehendakaritzapean, Getariako Salbatore elizako koruan Batzar Nagusia osatuz Donostia, Arrasate, Hondarribia, Errenteria, Tolosa, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Segura, Gatzaga, Azpeitia, Eibar, Ordizia, Hernani, Elgeta, Usurbil, Zarautz, Zestoa, Andoain, Soraluze, Bergara, Urretxu, Azkoitia, Urnieta, Asteasu eta Goierriko Areriako ordezkariak bildu ziren, bandoen arteko gerrek eragiten zituzten kalteei behin betiko bukaera emateko.

Jakina ordurako baziren Gipuzkoako lurraldea eta jendea, baina egun horretan erakunde politiko gisa jaio zen. Hortxe sortu ziren foruak.