Energia iturriak

Energiaren kontsumoa industria garapenari estuki lotuta dago. Horregatik, kontsumo-maila herrialde baten garapen ekonomikoaren adierazlerik onenetako bat izango da. Industri Iraultza XVIII. mendearen amaieran sortu zenez geroztik, energia-eskaeraren gorakada ikaragarrizkoa izan da. Beste alde batetik, energia-baliabideak ez daude modu orekatuan banatuta. Normalean, energia gehien kontsumitzen duten lurraldeak eta produzitzen dutenak ez dira berdinak. Gobernuek, errekurtsoen kudeatzaile gisa, eta gizarte osoak duten kezka nagusiak hauexek dira: baliabideak agortzea, energia alferrik erabiltzea eta energia-produzioak ingurumenari egiten dion kaltea.

Baliabideak eta erreserbak

Gizakiaren edozein ekintzak energiaren beharra dauka, baina helburu bakoitzerako, baliabide-mota jakin bat erabiltzen da. Gizakiak hainbat energia-mota tradizional erabili izan ditu (giza indarra, animalien indarra, egurra, ura eta haizea). Energia-iturri modernoak historian zehar aldatuz joan dira, besteak beste, honako faktore hauen eraginez:

  • Baliabide jakin baten garestitzea.
  • Energia batzuk besteak baino eraginkorragoak izatea.
  • Baliabide berriak aurkitzea.
  • Energia-iturriak agortzea.
  • Ingurumenari kalte gutxiago egitea.

Energia-erreserbak

Existitzen diren energia-erreserbak, eskura dagoen teknologiaz prezio lehiakorrean atera daitezkeen energia-kopuruak dira. Horrek esan nahi du gaur egun kalkulatzen diren erreserbek itzeleko gorakada izango dutela.

Kontsumitzaileak eta ekoizleak

Energia-kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko geografia-banaketa desorekatuak energiaren merkataritzaren alde egiten du nazioartean, baina gatazkak eragiten ditu halaber.

Energia-kontsumitzaile diren herrialdeek, hori inportatzera behartuta daudenek, 70ko hamarraldian izandako petrolioaren krisiaren ostean batez ere, gehiago kontrolatzen dute energiaren gastua.

Berriztagarriak ez diren energiak

Energia ez-berriztagarriak eraketa-ziklo geologikoekin lotuta daude. Kontsumo altuaren ondorioz erreserbak ahitzen doaz, berriz ere eratzeko baino askoz ere abiadura handiagoan, eraketa-prozesuak milaka urte irauten baitu.

Energia ez-berriztagarri nagusiak ikatza, gas naturala eta petrolioa dira. Guzti horiek hurrengo ezaugarriak dauzkate:

  • Etengabeko ahitzea kontsumoaren ondorioz.
  • Munduko eskaera gehienari erantzuten diote.
  • Banaketa geografiko desorekatua.
  • Ustiatze garestia eta ingurumenarentzat kaltegarria.

Ikatza

Baliabide fosil guztien artean, ikatza izan zen erabili zen lehena. Ikatzaren kontsumoak hazkuntza ikusgarria izan zuen Ingalaterran, Industria Iraultzatik aurrera. Ordutik aurrera energia-iturririk garrantzitsuena izan zen petrolioak gora egin arte, XX. mendearen bigarren erdialdean jada.

Tipos de carbón
TIPOS DE CARBÓN CARACTERÍSTICAS
Antracita Mayor calidad con menos impurezas.
Mayor poder calorífico (7.500 a 7.600 calorías/gramo).
hulla El término engloba una gran variedad con distintos grados de impurezas.
Poder calorífico entre 6.500 y 7.000 calorías/gramo.
Lignito Mayor grado de impurezas.
Menor poder calorífico (2.000 a 5.000 calorías/gramo).

Gas naturala

Petrolioaren meatoki beretan egoten da. Etorkizun itxaropentsuena daukan baliabide fosila da. Bero-ahalmen handia dauka eta ez da petrolioa eta ikatza bezain kutsagarria. Erabilera asko hedatu da etxeetan eta merkataritzan.

Petrolioa

Petrolioa mineral naturala da, kolore iluneko erregaia eta hidrokarburoz osatuta dago. Jatorria uretako organismoen, animalien eta landareen deskonposizioan dago, oxigenorik gabeko inguruneetan eta beroaren eta presioaren eraginez. Meatokiak geruza iragaztezinen bidez eta gaineko gas naturalezko poltsen bidez babestuta daude.

Petrolio-meatokiak aurkitzea lan konplikatua eta luzea da. Baliabide horren ehuneko 60a itsasoaren azpian dagoela kalkulatzen da eta ateratzeko itsas plataformak jartzen dira, zutabeen bitartez haitzari lotuta nahiz flotagarriak.

Hobietatik, hobietatik ateratako petrolio gordina oliobideen edo petrolio-ontzien bidez garraiatzen da findegietara. Findegiak gune kontsumitzaile nagusietan kokatzen dira.

XIX. mendearen amaieran, petrolioa energia-iturri eta industria-lehengai gisa erabiltzen hasi zen. Bere produkzioa oso azkar hazi zen eta egun energia-iturria nagusia da.

Herrialde Petrolio Esportatzaileen Erakundea (OPEP) 1960an eratu zen petrolioaren prezioa eta produkzioa arautzeko. 1973ko petrolioaren krisialdia etorri arte, gordinaren eskuragarritasuna beharra baino handiagoa zen eta petrolio-upelaren prezioa oso merkea. Data horretatik aurrera, prezioaren igoera handiaren ondorioz, bere kontsumoa jaitsi zen.

Produkzio-inguruen eta transformazio- eta kontsumo-inguruen kokalekuekin desoreka handia dago, azken horiek herrialde garatuetan bereziki kokatzen direlarik.

Energia berriztagarriak. Energia-alternatibak

Ingurumenaren degradazioa, garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko desoreka energetikoa, eta baliabide erregaien ahitzea, energia berriztagarrien garapena bultzatu duten faktoreak dira.

Energia berriztagarriek amankomunean dituzte hainbat ezugarri:

  • Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten.
  • Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean.
  • Agortezinak edo oso ugariak dira.
  • Baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute.

Eguzki-energia

Lurreko izaki bizidun guztiak eguzki-erradiazioen menpe daude. Gehienbat ura berotzeko eta berokuntzarako (eguzki-energia termikoa) eta elektrizitatea (panel fotovoltaikoak) sortzeko erabiltzen da.

Energia eolikoa

Energia eolikoa airearen mugimendua aprobetxatuz sortzen da. Horrela, parke eolikoak sortu dira, eta horietan, haizearen energia elektrizitate bihurtzen duten hainbat aire-sorgailu kokatzen dira.

Biomasa

Errekurtso biologikoetatik zeharka edo zuzenki ateratzen den energia-erregaia.

Geotermikoa

Lurraren bero naturalean du jatorria. Lurrazalera ateratzen den ur beroa eta beste bero-iturri batzuk erabiltzen dira.

Itsasotik hartutako energiak

Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, mareak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak.

Ura eta energia hidraulikoa

Ibaietako ur-korronteek eragindako energia aspalditik erabiltzen da; hala ere, horren garrantzia elektrizitatearen sorkuntzarekin lotuta dago. Energia hidraulikoa, elektrizitatea ekoizteko urtegietan biltzen den ibaietako uraz baliatzen dena, erabiliena da energia berriztagarrien artean. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortu zen Frantziako Alpeetan.

Nola sortzen da uraren elektrizitatea?

Urtegietako ura hodien bidez isurtzen da. Urak turbina batzuk kolpatzen ditu eta turbinek bira egitean energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen dute. Ur-jauziaren altuera zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da potentzia.

Energia hidraulikoaren abantailak eta eragozpenak

  • Abantailak. baliabide agortezina da eta ez du kutsatzen. Elektrizitate hidraulikoa askoz ere garbiagoa da eta ez da ikatzak, petrolioak edo energia nuklearrak sortutakoa bezain arriskutsua. Beste alde batetik, ibaietako korronteak presen bitartez erregulatzen direnez, hondamendi naturalak kontrolatzeko eta nekazaritza eta populazioa urez hornitzeko balio dute.
  • Eragozpenak. Urtegiaren eragin paisajistikoa eta lurren uholdeak ekar diztake, eta halaber, nekazaritza-lurrak galtzea edota herrien joanaraztea.

 

Ingurumen-inpaktua eta baliabideen arrazoizko erabilera

Menpekotasun energetikoa eta sektore honetan krisialdiak izateko beldurra ez dira arrazoi bakarrak energia kontsumitzen duten herrialdeak kontzientziatzeko eta baliabideak modu arrazoizkoagoan erabiltzeko. Ingurumenak jasandako kalteak zerikusi handia izan du.

Energia jakin batzuen erabilerak honako ondorioak dauzka:

  • Eguzkiaren erradiazio ultramoreetatik babesten gaituen ozono-geruza suntsitzea.
  • Berotegi-efektua, planetaren berotze etengabea ekartzen duena.
  • Oxigeno-erreserbak (ohian handiak) arriskuan daude deforestazioagatik.
  • Itsasoko landaretza eta fauna suntsitzen dituzten marea beltzak.
  • Atmosferaren behealdeko geruzetan nitrogeno-dioxidoa eta beste gas batzuk metatzeak eragiten duen euri azidoa.

Baliabideen arrazoizko erabilera

Gaur egun, nahitaezkoa bihurtzen da energia-iturri tradizionalen erabilpen eraginkorra aurreztea, bai eta irtenbide alternatiboak erabiltzea ere. Ikuspegia aldatu beharra dago eta energia ez da eskaeraren arabera sortu behar, baizik eta ingurumena babestea bezalako faktoreak kontuan hartuz.

 

 

 

 

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana