Nekazaritza-jarduera

Nekazaritzaren aurkikuntzak gizateriaren historiako lorpen nagusienetarikoa suposatu zuen. Lurren lanketak zibilizazio garrantzitsuenen sorrera markatu zuen eta milurtekotan zehar elikagaien eskuragarritasun handian oinarritutako populazioaren hazkuntza baimendu du. Gaur egun nekazaritza modernoa, teknifikatua eta efikaza, aitzinako laborantza moduekin bizi da.

Nekazal eremua

Nekazaritza jarduerak lehen sektorearen barruan kokatzen dira (17. gaia ikusi), zeinek nekazaritza zein abeltzaintza biltzen dituen. Orokorrean nekazal lanak ondoko faktoreak hartzen ditu bere baitan:

Kotoi bilketa Indian

Ehun-industriara zuzendutako kotoi bilketa Indian.

  • Hirietatik aldendutako kokatze berezia eta populazio maila txikiarekin.
  • Giza-kontsumorako landareen laborantza artifiziala.
  • Gizakiarentzako erabilgarriak diren abereen hazkuntza.

Hala ere, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera ez da honetara mugatzen. Industriaren parte handi bat (kontserbagileak, kimikoak, ehungintzakoak¿) neurri handi batean nekazal produktuen beharra dute. Beraz nekazal eremua ez dago benetan isolatua.

Nekazaritza eta abeltzaintzako faktore eta elementuak

Laborantzarekin lotutako jarduerak modu ezberdinetan sailka daitezke. Nekazal jarduerak definitzerako orduan ohiko irizpideak hauek dira:

  • Klima eta erliebea: nekazaritza tropikala, oasi eta basamortu guneetakoa, mediterranearra, atlantikoa, gune hezetakoa, mendikoa¿
  • Bitarteko teknikoak: nekazaritza modernoa eta tradizionala.
  • Produktibitate maila: laborantzak intentsibo eta estentsiboetan banatzen ditu.
  • Landatutako landare mota: zereal lehorrekoa, mahastiak, fruta arbolak, baratzak, baso ustiaketak¿
  • Erregimen ekonomikoa: biziraute nekazaritza eta nekazaritza komertziala.
  • Ureztaketa maila: lehorrekoak eta soro ureztatuak.
  • Lurraren banaketa eta jabetza: latifundio eta minifundioa.
  • Laborantza erregimena: monolaborantza eta polilaborantza.
Kautxua

Kautxua industriara zuzendutako nekazal produktuen adibide bat da.

Nekazal paisaiak eta laborantza motak

Klima eta erliebe mota bezainbeste nekazal paisaia dago. Ia Lurreko eskualde bakoitzak bere nekazaritza moduak definitzen dituen eta besteengandik ezberdintzen dituen ezaugarri bereziak ditu. Lurraren orografia, landaredia mota, erabilitako bitartekoak, horrek denak nekazal eremuaren definizioan eragiten du.

  • Nekazaritza tropikala: orokorrean monolaborantza komertzial handitan banatzen da, hauek biziraute nekazaritzara zuzendutako lur sail txikiekin elkarbizitzen dira.
  • Oasia: basamortuko lurretan ematen dira. Datil-palmondoa da zuhaitzik komunena, zenbait orturekin konbinatuta.
  • Larreak: eskualde kontinentalen propioak, bere itsura Afrikako sabanaren tonu arreetatik, erdialdeko Europako zelaien berdera aldatzen da. Erabilpena batez ere abeltzaintzakoa da.
  • Laborantza intentsibo modernoak, haztegi eta berotegiak: Produkzio komertzialera zuzenduak, lursail lau txiki edo ertainetaz osatuak egoten dira, eta bitarteko tekniko garrantzitsuak izaten dituzte. Berotegiak eta plastikopeko laborantzak ohikoak izaten dira muturretako klima (oso hotzak edo oso lehorrak) duten lur emankorretan.
  • Laborantza estentsiboak: barruko eskualdeen propioak. Laborantza bakarrari zuzendutako lur sail lau edo erdi lauak. Oso ohikoa da zerealen laborantza estentsiboa.
  • Lehorreko laboreak: ureztatzerik gabeko lurrak, itsura lehorrekoak eta hainbat laborantzei zuzenduak.
  • Ortua: ureztaketa guneak, itsura emankorrekoak, askotan galeria-basoetaz zeharkatuak egoten dira, ur-lasterren inguruan.
  • Arroz- soroa: ekialdeko eskualdeetako tipikoa. Etengabe urpean dauden gune zabalak betetzen ditu. Nahiz eta arroza lursail lauetan landatu ohi den, terrazak egiteak mendian ere ereitea posible egiten du.
  • Baso-landaketak: egurraren produkzioari zuzenduak, bere itxura baso normal batena da baina zuhaitzak lerrokatuta agertu ohi dira landaketa sistema artifiziala dela eta. Abeltzaintzarekin bateragarria da.
  • Fruta-arbolak, olibadiak eta larreak: zuhaitz landaketak izan arren, ez dute baso baten itxura zuhaitzak lerrokatuta daudelako eta elkarren artean banaketa handia dagoelako. Abeltzaintzarekin bateragarriak dira eta larrearen kasuan hau da bere etekin handiena.
  • Mendiko nekazaritza: emankortasun gutxikoa, biziraute lursail batzuetara murrizten da eta larreak abeltzaintzarako erabiltzen dira.
Tipula zelaia

Nekazaria tipula zelai batetan.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana