Jarduera ekonomikoak

Ekonomia historiaren hasieratik gizakiaren jarduera bereizgarrienetarikoa izan da. Gizateriak naturatik baliabideak ateratzen ditu, aldatzen ditu eta banatzen ditu, honela produkzio eta truke sare oso korapilatsu bat sortu duelarik. Sare honek gizarteari forma ematen dio eta neurri handi batean gertakari sozial eta politikoen gertaera mugatzen du.

Baliabideak eta populazioa

Baliabideak jatorri naturaleko lehengai iturriak dira. Elikagaiak zein geroago industrian erabili ahal izateko oso elementu material ezberdinak ematen dizkigute. Baliabide iturri asko dago:

  • Baliabide mineralak: era askotarikoak dira, industria produkzioan eta energia produkzioan erabiltzen dira: metalak, lurrak, mineralak, petrolioa, ikatza, gas naturala eta abar.
  • Energia- baliabideak: lur eremu zehatz baten banaketa fisikoaren araberakoak dira: presak eraikitzeko gune egokiak, haize konstantedun lekuak, gune eguzkitsuak, eta abar.
  • Baliabide begetalak: elikadura eta industriarako erabiltzen dira: laborantzak, bilketa (trufak, onddoak, usain-belarrak¿), ehun-zuntzak (kotoia), egurra, esentziak, produktu kimikoak.
  • Animalia- baliabideak: batez ere janari moduan erabiltzeko, baina industrian ere badute aplikaziorik: abereak, ehiza, arrantza (ibaikoa eta itsasokoa), artilea, larruak, esperimentazio zientifikoa.
  • Giza baliabideak: giza populazioa ere bada errekurtso bat. Eskualde bat bere biztanleen kopuru, lanerako gaitasun eta prestakuntzan oinarrituz garatzen da.
  • Baliabide fisikoak: lurraren baldintzak, lurraren emankortasuna, klima, sarbideak, itsasoarekiko gertutasuna, osasungarritasuna, garapen teknologiko maila. Azken baliabide talde hau, zabala eta zorizkoa, teoria funtzionalisten ikasketa gai nagusia da.

Mendeetan zehar gizateriak eskuragarri zituen baliabideak erabili ditu eta ingurugiroarekin oreka bat mantendu du. Baina gaur egungo munduak, etengabeko hazkuntzan doan populazio bat jasaten du. Populazioaren tamaina hau dela eta, energia eta lehengai kopurua gainezkatzear dago eta produkzio zein banaketa sistemetan kolapsatzear daude. Izan ere, hornidurarik eza populazioaren proportzio handi batek bizi duen arazo oso larri bat da.

Tenerifeko Santa Cruz-en petrolio findegia

Tenerifeko Santa Cruz-en petrolio findegia. Baliabide naturalen eraldatzea giza jarduera nagusienetariko bat da.

Jarduera ekonomiko mota ezberdinak

Jarduera ekonomikoa mota askotakoa da eta erlazio ezberdinak ditu. Tradizionalki ekonomiaren banaketa sektoreka egin da:

  • Lehen sektorea: lehengai eta elikagaien oinarrizko iturria. Meatzaritza, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza biltzen ditu. Lehen sektorearen nagusitasuna gutxi garatutako ekonomien ezaugarri da.
  • Bigarren sektorea: lehengaien eraldaketarako jarduerak biltzen ditu (23. gaia ikusi). Industria, artisautza eta eraikuntza.
  • Hirugarren sektorea: ekonomiaren goreneko funtzioak, baliabide naturaletan zuzenean oinarritzen ez direnak: Merkataritza, zerbitzuak (osasuna, garraioak eta abar), turismoa, banka eta finantza-jarduera. Munduko herrialde aberats eta garatuenetan sektore garrantzitsuena da. Are gehiago, herrialde hauetariko askok, ia baliabide naturalik gabekoak, hala nola Holanda, beraien bizi maila altua mota honetako jardueretan oinarritzen dute.
Telebista platoa

Informazioaren goreneko teknologia gaurko gizartean sektorerik dinamikoenetarikoa da.

Mundu sistema

XXI. mendearen hasieran munduko ekonomiak aitzindaririk gabeko erronka bat du aurretik: tradizioz lekuan lekukoak izan diren jarduera ekonomikoak zabalkundean dagoen merkatu global bati egokitzea. Hau da mundu sistema, mundu osoa hartzen duen produkzio eta elkartruke sare baten garapena, nazioen arteko ezberdintasunen gainetik eta mugak kontutan izan barik.

Prozesu hau agerian jartzen da espazio makroekonomikoen sorrerarekin, hala nola Europar batasuna, Mercosur eta antzeko beste batzuk. Produkzio bide, komunikazio sistema eta garraioen garapenak prozesu honentzako mesedegarriak izan dira.

Dena dela, oraindik daude ekonomia nazionalen babes neurriak, hala nola beste herrialde batzuen produktuen prezioa handitzen duten muga-zergak, zergak eta tasak. Munduko merkatu bakar baten sorrera oraindik errealitate izatetik urrun dago.

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana