Ikatza
Kristo aurreko III. mendean, Teofrasto greziarrak "sua hartzen duten harriak" zirela zioen, ikatzari buruz hitz egiterakoan. Erdi Aroan, Marko Polok txinatarrek berotzeko harriak erabiltzen zituztela jakinarazi zuen. Beste alde batetik, XIII. mendean jada Belgikan eta Ingalaterran ikatza erauzten zela dakigu.