Baliabide naturalen agortzea
Baliabide iturrien etengabeko ustiaketak beraien agortzea ekartzen du. Honen inguruko hainbat adibide dago: Ekialdeko Mediterraneoko lurrak, non gure zibilizazioa sortu baitzen, gaur egun gune ia basamortuak bihurtu dira. Tradizioz aberatsak izan diren arrantza-gune batzuk antzu geratu dira XX. mendean zehar. Edo Peruko urre mehatsak, beraien aberastasunagatik famatuak, XVII. mendean agortu ziren. Prozesu honek gaur egun jarraitzen du baina erritmo biziago batean, XX. mendean zehar bizi izandako populazioaren hazkuntzaren ondorioz. Baliabideen gestio egokia, hauen berritzea bermatuz, arazo honen irtenbidea izan daiteke. Irtenbide egokiena agian, zeren baliabide iturri berriak aurkitzea gero eta zailagoa baita eta aurkituz gero Lurraren agortze erabatekoa atzeratzea baino ez da lortuko.