Bizkaiko dantzak

Kaxarranka ekainaren 29an, San Pedro egunean Lekeition egiten den dantza da. Garai batean, egun horretan kofradeek bi maiordomo aukeratzen zituzten urteko irabaziak begiratu, zaindu eta banatzeko. Kofradiako ondasun eta dokumentuak kaxa batean gordetzen ziren, eta ekainaren 30ean maiordomo zaharraren etxetik maiordomo berriaren etxera aldatzen zen kaxa handikiro.

Tradizio hau urteetan zehar mantendu da eta egun horretan, emanaldi ikusgarria egiten da. Dantzaren ezaugarri nagusia pausuen zailtasuna baino, zortzi pertsonek eusten duten kaxaren gainean dantzariak dantza egiteko oreka lortzea da.

Kaxarranka

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Diotenez, lehen hiru pertsonek dantzatzen zuten dantza. Horietako batek San Pedro irudikatzen zuen, eta kaxa gainean jarriz prozesioa zuzentzen zuen. Bigarrenak eta hirugarrenak, berriz, San Juan eta San Andres hezurmamitzen zuten, nabigazio eta merkataritzaren zaindariak. Azken horiek prozesioaren atzeko postuetan kokatzen ziren.

Hirurek zeramatzaten soinean mitra eta koroa, bizarra, elizgizon jantziak, eliza atorra eta eliza kapa. Dantza etxezain berriaren aurrean egiten zen lehendabizi, ondoren udaletxearen aurrean, eta azkenik, Kofradiako eraikinaren aurrealdean.

Gaur egun, kutxa bizkar gainean daramaten zortzi gaztek, eta beste hainbeste arrantzaleek egiten dute dantza saioa. Guztiek arrantzale jantziak daramatzate soinean. Zortzik kaxa bizkar gainean eramaten dute, eta beste zortzik, arraun bana eskuetan. Egun, emakumeak ere dantza honen parte izaten dira zenbaitetan. Azkenik kaxaren gainean dantzariak bere gaitasunak erakusten ditu.

Kaxarranka

Legazpiko Korosti Dantza Taldea

Kaxarrankan egiten diren dantzak ondorengoak dira: kaxa gaineko Zortzikoa, Jota eta azkenik, Arin-arina. Zati horietako bakoitzaren hasieran dantzariak kaxaren lau aldeak Erreberentzia baten bidez agurtzen ditu. Ondoren, lehendabizi aurrera begira egiten du dantza, ondoren atzera begira, eta azkenik berriz ere aurrealdera begira amaitzen du.

Janzkeran ere, pertsonaietan bezala, aldaketak izan dira azken urteotan. Garai batean santu arropak erabiltzen zituzten, orain berriz, ez. Dantzariak alkandora zuria, gerriko gorria, galtza beltzak eta galtzerdi zuriak erabiltzen ditu. Lepoan lotuta zapi loreztatua janzten du, eta kapela beltza ezkerreko eskuan. Eskuin eskuan, bestalde, granate koloreko banderatxo bat eusten du, eta aipatzekoa da banderatxoaren albo baten San Pedroren giltzak agertzen direla.

Kaxarranka

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Kanpoaldeko zortzi arrantzalek txapel beltza (edo txapelik gabe), mahoizko alkandora eta praka urdinak daramatzate soinean, hanketan abarketa urdin edo beltzak (zenbaitetan oinutsik ere joan ohi dira). Horretaz gain eskuan arrauna eramaten dute. Kaxa sorbaldan daramaten arrantzaleek ere jantzi berdina janzten dute.

Dantzari dantza

Mendeetan zehar Durangaldeko herrietan dantzatu izan den dantza sorta da. Belaunaldiz belaunaldi dantza horiek herentzia sakratu gisa transmititu dira .

Herriko nahiz auzoko jaietan udal agintarien aurrean egiten den dantza sorta da. Dantzari dantza hauetariko batzuk tresnarik gabe egiten dira, eta beste batzuk, berriz, tresnekin. Lehendabizikoek, nagusiki dantzarien prestaketa fisikoa erakusten dute banaka, binaka, launaka, zein taldeka jarrita. Ondorengoak dira tresnarik gabe egiten diren dantzak: Banangoa (banaka egiten den dantza), Binangoa (binaka egiten den dantza) Launangoa (launaka egiten den dantza) eta Zortzinangoa (zortzinaka egiten den dantza).

Dantzari dantza

Legazpiko Korosti Dantza Taldea

Gainontzeko dantzetan tresnek hartzen dute protagonismoa, eta ezpatak edo makilak erabiltzen dira batik bat. Dantza horiek Eskasak izeneko sarrera bat dute (oinekin egiten dute dantza), eta sarrera horren ostean dantzariek tresnak erabiltzen dituzte. Ezpata joko txikia, Ezpata joko handia eta Makila dantza dira tresnekin egiten diren hiru dantza.

Agintariena eta Txontxongiloaren dantza ere dantza sorta horien barnean sartzen dira. Lehenengoak udal agintarien aurrean herriko taldearen bandera eragitea du helburu. Bigarrena Iurretako dantza da, eta lapur ospetsu bat harrapatu eta herriko bizilagunek astinaldia eman ziotela gogorarazten digu.

Agintariena

Bilboko Gaztedi Dantzari taldea

Oro har, Dantzari Dantza leku guztietan nahiko berdintsua bada ere, Durangaldeko dantzari talde bakoitzak berezko forma eta estiloa du.

Janzkera berriz honako hau da: txapel gorria, kotoizko alkandora zuria, lepokoarekin edo lepokorik gabe, oihalezko txaleko botoiduna, harizko praka zuriak, gerriko gorria, larruzko zapak, galtzerdi zuriak eta hari gorridun abarketa zuriak. Hau guztiaz gainera, metalezko ezpata bat izan ohi dute eskuetan.

Mahaigaineko

Bizkaiko Mendexa eta Markina-Xemeingo herrietan du Mahaigaineko dantzak jatorria. Mendez mende, Mendexan, abuztuaren 1ean (San Pedro eguna), eta Markina-Xemeinen irailaren 29an, (San Migel eguna) dantzatu ohi zen dantza hau. Garai batean, afaldu ostean udaletxean bertan egiten zen ikuskizuna. Partehartzaileak, herritarrak eta herriko agintariak izaten ziren.

Mahaigaineko>

Markina Xemeingo Zerutxo dantzari taldea
Iturria: Carmelo Undurraga

Mahai gainera igota bata bestearen segidan egiten zuten dantza. Mahai buruan alkatea jarri ohi zen, eta honek, dantzariari ardoz beteriko edalontzi bat eskaintzen zion dantzan hasi aurretik. Bertaratutakoak mahai inguruan jarrita, erritmo biziz mugitzen ziren eta dantza honen doinuak kantatzen zituzten.

Mendexan udaltzaina izaten zen mahai gainean dantzatzen lehena, eta ekitaldiari amaiera udaltzain berak ematen zion. Xemeinen, berriz, afaria bukatu ostean, mahaikideek soka bat osatzen zuten eta buelta errituala ematen zioten San Migel ermitari. Gauez Aurreskua egiten zuten, eta ondoren afaltzen zuten lekura itzultzen ziren Mahaigainekoa egitera.

Mahaigaineko

Markina-Xemeingo Zerutxo dantzari taldea
Iturria: Carmelo Undurraga

Urteak aurrera egin ahala dantzak aldaketa gutxi izan ditu. Gaur egun alkateak jarraitzen du mahaiaren buru izaten, eta mahaira igotzen den dantzari bakoitzari ardoz beteriko edalontzi bat eskaintzen dio dantzan hasi baino lehen. Dantzariek, ardo tragoa jo eta banan-banan euren bakarkako dantzari ekiten diote. Mahaiaren gainean, alde batetik bestera egiten dute dantza, pausoak aurrera zein atzera emanez.

Bakarkako lan hori amaitzeko azken pausuak oin puntetan egiten ditu dantzariak, eta jarraian hurrengo dantzariaren txanda izaten da. Lehenengoak gurpil batekin amaitzen du saioa. Gainerakoen lana lehendabizikoak egindako pausu berak errepikartzea da.

Mahaigaineko

Markina-Xemeingo Zerutxo dantza taldea
Iturria: Carmelo Undurraga

"Horra hor goiko" herriko kantaren doinuan egiten den dantza hau, txistuz edo danbolinaz lagunduta dago. Egun gaueko erromerietan edota jai eguneko ospakizunetan egiten da Mahaigainekoa. Dantzak Udal izaera izaten jarraitzen du, udal agintari nagusien aurrean egiten den dantza baita.

Jantziak guztiz zehaztu gabe dauden arren, mutilek, normalean, txapel beltza daramate. Alkandora zuria izaten dute azpitik, apaindutako kolore ezberdinetako lepokoarekin, eta honen gainean, oihalezko txalekoa. Gerrikoa ere badaramate, kolore anitzetakoa hau ere, eta soinean, telazko praka luze urdinak. Hanketan artilezko galtzerdiak janzten dituzte, eta praka barrenak artilezko galtzerdien barruan sartzen dituzte. Azkenik, dantza egoki egiteko larruzko abarkak janzten dituzte hanketan.

Dantzariak bere emanaldia egiten duen bitartean, ingurukoek honako kanta hau abesten dute:

Horra hor goiko Hariztitxu baten
kukuak umiak egin dozak aurten.
Kukuak egin, amilotxa jan:
Haxe bere kukuaren zoritxarra zan!
La la la ra la...

Amilotx hari kukuak dirautso
"eztauat itxi hik gaur azur bat oso".
Ume-jaleak erantzunetzat
dino: "hire ardurarik etxaukat".
La la la ra la...

Arratiako Jota

XVIII. mendeaz geroztik erromerietan dantzatutako dantzaldien artean bik hartu zuten garrantzia, jota eta porrusaldak. Dantza horien jatorria zehatz mehatz ez ezagutu arren, Euskal Herrira XVII eta XVIII. mendeen baitan heldu zen. Bizkaiko lurraldean egin ziren dantza honen lehendabiziko saioak, batez ere Arratia aldean, eta euskal lurraldeko dantza taldeek findu eta aldatu egin zuten euren ikuskizunetan sartzeko.

Handik gutxira Ekialdera, Gipuzkoara eta Iparraldera hedatu zen, eta harrezkero garrantzia handia hartu dute bi dantza horiek, eta, oro har, hitzordua Euskal Herriko erromeri eta jai egun guztietan izaten dute.

Arratiako jota

Bilboko Gaztedi dantzari taldea

Dantzaldia bi zatitan banatzen da, batetik porrusalda eta bestetik jota. Biak ere gizartearen dantza mistoak dira, hots, neska eta mutilen artean dantzatutakoak. Garai batean dantzan zehar gizonak emakumeak heureganatzen saiatzen ziren.

Modu askean egiten dute dantza neska-mutilek. Dantzak herrikoiak izaten dira, eta ia gehienetan koplez lagunduta dago. Arratiako jotaren kasuan, bikoteak aurrez aurre dantzatzen du, eta dantza egiteko bikoteak plazan sakabanatzen dira.

Arratiako jota

Bilboko Gaztedi dantzari taldea

Gaur egun pausoak nahiko ondo zehaztuak badaude ere, lehenago erromerietan dantzatzen ziren pausuak oso bestelakoak izaten ziren, bakoitzaren gaitasunen arabera egiten baitzuten dantza neska-mutilek. Janzkerarekin ere gauza bera gertatzen da. Erromerietako dantza izanik, janzkera mota ezberdinak erabiltzen dituzte dantzariek.

Hiru doinu ezberdinetan banatzen da jota. Batetik, tarteko bi doinuak, oso antzekoak direnak, eta hirugarren bat, kopla, baltseo edo agarrado izenez ezaguna, aurreko biak baina iraupen luzeagokoa eta erritmo geldoagoan burutzen dena.

Arratiako jota

Bilboko Gaztedi dantzari taldea

Badira erromerietan dantzatzen diren beste bi dantza ere, Fandago eta Arin-arin izenez ezagunak. Askotan jota eta porrusaldarekin nahasten badira ere, erritmo biziagoa dute Arratiakoek, eta ez dute koplarik izaten.

Musikari dagokionez, edozein doinurekin dantzatu daitekeen aldetik, musika tresna ezberdinekin sor daitezke doinu horiek, besteak beste, txistu eta danbolinarekin, dultzaina eta atabalarekin edo trikitixa eta panderoarekin.

Informazio iturriak

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana