Aerofonoak

Txistua

Euskal musika-tresnarik hedatuena, ezagunena, ezbairik gabe. Izatez, txistua flauta zuzena da. Hiru zulo ditu behealdean, bi aurrealdean eta bakarra atzealdean.

txistua

 

Antzina hezurrezkoak edota zurezkoak izaten omen ziren, baina azkenaldian plastikozkoak eta metalezkoak ere agertu dira. Hala ere, normalean, txistua zurezkoa izan ohi da.

Afrikatik ekarritako "ebano" eta "granadillo" zurak erabiltzen dira txistua egiteko, eta hortik datorkio hain bereizgarria duen kolore beltza. Hala ere, txistu zahar askok kolore horia dute, lehen, sasoi batean, zurez, ezpelaz esaterako, egiten baitziren. Zurezko tutu zilindrikoa babesteko, metalezko eraztun batzuk izan ohi ditu, eta ahoa eta mihi-bisela ere metalezkoak dira. Beheko muturreko metalezko errefortzuari lotuta, hatz nagia sartu eta txistuari eusteko beste eraztun bat ere badauka.

txistua

 

Digitazio naturalaz bi zortziurreneko eskala diatonikoa ematen du. Zulo erdiak eta hatz txikiarekin tutuaren beheko zuloa zertxobait edo erabat itxiz gero, eskala kromatikoa lor daiteke.

Txistua eta danbolina eskutik helduta joan izan dira beti, bi erritmo ezberdin batera eskainiz. Txistulariak batez ere dantza-doinuak jotzen ditu, eta erromerietako zein plazetako dantza soinuek osatu ohi dute bere errepertorioa.

Musika-tresna honek pisu nabarmena izan du beti herri txikietan, baserriak, ohitura zaharrek eta kristautasunak leku esanguratsua izan duten tokietan, baina baita kostaldeko herrietan ere, baleak agertzen zirenean txistua joaz jakinarazten baitzitzaien arrantzaleei. Txistuak, ordea, bestelako erabilpen batzuk ere izan ditu. Lekeition, esaterako, 1573an bederatzi hilabeteko izurria pairatu zutenean, txistulari batek bere musikaz herriaren mina eta goibeltasuna arintzen lagundu zuen.

Edonola ere, txistulariek historian zehar bazterketa ere jasan izan dute, paganotzat hartu izan zituzten egintza askotan parte hartzen zutelako. Gainera, zenbait lekutan, txistulariak edota garai batean txistulari izan zenak ezin izaten zuen kargu publikorik bete.

txistua

 

Nahiz eta itxuraz bat izan, instrumentu hau jotzeko aldaera eta estilo asko daude, baita ezberdintasun nabarmenak ere errepertorioari edota txistularien funtzioari dagokionez. Edonola ere, bi estilo nagusi bereiz daitezke: "baserritar-herrikoia" bata eta "kaletar-eskolakoa" bestea.

Era berean, egun txistua batez ere danbolinarekin batera entzun ohi dugun arren, txistua urte luzez beste hainbat soinu-tresnarekin batera ere entzun ahal izan dugu taldean:

  • Txistua eta salterioa.
  • Txistua eta panderoa.
  • Txistua, danbolina eta atabala.
  • Bi txistu eta danbolina.
  • Txistua, danbolina eta arrabita.
  • Edota egundaino iritsi zaigun laukotea: lehen eta bigarren txistua, silbotea eta atabala.

Azken urteotan, aukera berriak aztertu nahian, neurri ezberdineko txistuak agertu dira. Gainera,  instrumentu honekin beste zenbait soinu-tresna bateratzeari ere ekin zaio. Aldi berean, txistu- ikasketak ofizialtasuna lortuz joan dira, eta, gaur, musika-eskola gehientsuenetan irakasten da. Teknika eta afinazioa ere nabarmen hobetu dira, eta, horrek guztiak, adituei kasu egiten badiegu behintzat, txistuaren etorkizunari baikor begiratzeko balio digu.

Txirula

Egun, Euskal Herriko ipar-ekialdeko lurretan du pisurik gehien. Zuberoan, esaterako, txirularik gabe ez dago ez festarik eta ez dantzarik. Zer da, baina, txirula?

Txirula

 

Txistua bezala, hiru zuloko flauta zuzena da. Txistuaren oso antzekoa den arren, motzagoa da eta soinu altuagoa sortzen du, lau tonu eta erdi altuagoa, hain zuzen ere (Do tonua gutxi gorabehera).

Horrek oso bereizgarri egiten du, bizitasun handia ematen baitio. Askotan nota berean bi harmoniko batera entzun daitezke. Gaur, txistuaren eta txirularen arteko aldeak nabarmenak dira oso, ez soilik tonuari dagokionez, itxura eta egitura aldetik ere ez baitira berdinak. Bakoitzak bere neurri zehatzak ditu.

txirula

 

Musika-tresna honek ez du aparteko aldaketarik izan urteen joan-etorrian. Ezpel-egurrez egiten da, pita ez beste dena zati bakar batean egiten baita. Askotan goiko eta beheko muturrak adarrekin sendotzen dira, horiexek baitute kolpez puskatzeko arriskurik handiena.

Txirula, normalean, danburiarekin (sokazko danborra) batera jotzen da. Musikariak musika-tresna hau jotzeko erabiltzen duen beso berarekin, eusten dio danburiari, bere gorpuaren kontra.

Azken aldi honetan, baina, Zuberoan danburia gero eta gutxiago erabiltzen da, eta bere lekua atabalak bete du, nahiz eta inoiz biolinarekin edota akordeoi diatonikoarekin batera ere entzuten den.

Txirulak berak ere, ordea, atzerakada nabarmena pairatu du azkenaldi honetan. Lehen Nafarroa zein iparraldean ere pisu nabarmena izaten zuen. Garaiotan, ordea, musika-bandako soinu-tresnekin batera "fanfarre-txarangetan" entzuten da txirularen soinu bizi hori, eta, batez ere, herrietako dantza-saioak eta festak alaitzeko erabiltzen da.

Dultzaina

Euskal Herrian mihi bikoitzeko soinu tresnen artean musika-tresnarik eboluzionatuena eta ezagunena da.

Dultzaina-gaitaren osagaiak ondorengoak dira:

  • Mihi bikoitzeko pita: Kanaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da, mihiak eta tutua lotuz eta hauen bibrazio sonoroak tutura bideratuz.
  • Tutua: Konizidade irregularreko formarekin (zenbat eta beherago konizidade handiago). Gehienetan zurezkoak izaten dira eta ezpela izan da zur erabiliena. Joan den mendearen bukaeran Bizkaian eta Gipuzkoan metalezkoak egiten hasi ziren. Hauek arrakasta handia izan zuten (bereziki, Bizkaian), horregatik gaur egun jende askorentzat metalezko dultzaina, Bizkaiko dultzainaren sinonimoa da.

    Tonu aldaketarako zortzi zulo ditu: zazpi aurrealdean eta bat goiko atzealdean. Behealdean dagoen lehena, behatz txikiarekin ixten dena, erosotasunagatik alboratua dago (dultzaina zahar batzuek ez dute zulo hori eta horregatik nota bat gutxiago ematen dute).
txirula

 

Dultzaina guztiek behealdean beste bi zulo dituzte alboetan, biak parean, tutu sonoroaren luzera finkatzen dutenak. Hauetatik bukaerara dagoen tutu zatiak bozgorailu funtzioa betetzen du.

Musika tresna hau noizkoa den ez badakigu ere, txistuaren kasuan bezala, honetan ere gutxienez azkeneko ehun urtetan bi motako musikariak aurkitzen dira: Baserritarrak (musika-eskola gabekoak) eta kaletarrak (musika-eskoladunak).

Alboka

Mihi bateko klarinete bikoitza motako musika-trena dugu alboka. Mihi batekoa, hots sortzaile diren fitak mihi batekoak direlako eta bikoitza bi instrumentu direlako batean edo erantsita.

Alboka jotzean haizea etengabe bota behar da. Musika-tresna honek ez du haize-erreserba gordetzeko zaku edo poltsarik eta albokariak haizeari buelta ematea teknikaren bidez lortzen du hori, hau da, haizea hartzen du botatzen duen bitartean. Teknika hori ikasteko, urez betetako lasto edo kanabera fin muturra sartu eta beste muturretik putz egiten da, uretan etengabe burbuilak ateratzen direla. Hori lortzeko beste ariketa bat, adar txikia txapelarekin estaliz eta haizea txapel-iragazkian zehar botaz egiten zen.

txirula

 

Euskal Herrian alboka noizkoa, nondik eta nola sortua den esatea oso zaila da. Dokumentu zaharrek ondorengoa esaten dute albokari buruz: 1443. urtean Arrasaten, dantzetarako eta kantuetarako danbolina, albokak eta panderoak erabili ziren. Portugaleteko parrokian 1670etik 1673ra bitartean egindako kontuetan, bestalde, albokariei egindako ordainketak ageri dira. Halaber, 1826. urtean Bizkaiko Eguberrietako bertso zahar batzuetan albolkia aipatzen da (Aita Donostia, 1952).

Musika-tresna honen errepertorioa bereziki fandango, jota, arin-arin porrue, eta martxaz osatzen da. Nahiz eta doinu ezagunak eta jakinak jo, albokariek interpretatzeko joera librea izan dute. Horregatik gaur doinu bakoitzeko hamaika aldaera ezagutzen dugu.

Orain dela gutxi arte Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan erabili izan da alboka. Dena den, atzerakada handia jasan du musika-tresna honek azken urteetan.

Akordeoi diatonikoa

Euskal soinu-tresna berriena da, ezbairik gabe. XIX. mendearen bukaera aldera, indartsu sartu zen gure herriko txoko eta bazter guztietan, kalean zein baserrian. Hala ere, bigarren eremu horretantxe, baserrian, lortu zuen arrakasta eta jendearen onespena.

trikitixa

 

Txistuaren, albokaren, dultzainaren eta antzeko soinu-tresna zaharren artean berehala egin zuen lekua, eta, neurri handi batean, soinu-tresna horien errepertorioa bere egin zuen. Errepertorio horiek akordeoiak eskaintzen zuen aukera aniztasunari lotuta, berezko musika-estilo berri bat sortu zen: egun trikiti gisa ezagutzen duguna, alegia.

Akordeoi-jotzaileek instrumentu hori jotzen ikasteko erabiltzen duten prozedura ez da urte luzez batere akademikoa izan. Alderantziz, baserri inguruetako txistulari, dultzainero eta albokariek ikasten zuten modu berean, hau da, belarriz, entzuten zuten musika hori beren kasa jotzen ahalegintzen ziren. Gaur, ordea, gauzak asko aldatu dira, eta ikasketak akademikoagoak direla esan genezake.

trikitixa

 

Edonola ere, estilo zaharraren funtsezko ezaugarriak mantendu egin dira, eta horren berea duen polifoniak musika doinuak aberasteko aukera eskaintzen du.

XX. mende hasieran agertu zen aurrenekoz akordeoi diatonikoa, txirula eta atabalarekin taldea osatuz, eta dultzaina eta panderoz lagunduta ere bai inoiz. Horrelaxe mantendu da leku gutxi batzuetan egundaino, baina ospe eta arrakastarik handiena, ezbairik gabe, Gipuzkoan eta Bizkaian erdietsi du pandero eta koplaz lagunduta. Egun ere pisu nabarmena duen bat egite horixe da hain zuzen ere trikitixa.

Ez dago euskal musika,  trikitixa gabe ulertzerik. Izen ezberdinak eman izan zaizkio: akordeoia, soinua, soinu txikia, eta, azken aldi honetan, beronekin batera entzuten dugun panderoaren metalezko txindek egiten duten "triki-triki" hotsagatik, trikitixa onomatopeia erabali izan dira horri erreferentzia egiteko. Infernuko hauspoa izena ere eman izan zaio inoiz. Dantza "sueltoan" jotzeaz gain, erromerietan ere "heldutako" dantzak jotzen zituztelako.

trikitixa

 

Nahiko berria den arren, historia luzea du trikitixak gure artean. Hasieran akordeoiak Europatik ekartzen ziren arren, XX. mende hasieran berton egiteari ekin zitzaion. Akordeoi-egile ezagunenak, Zengotia Bilbon eta Larrinaga (gerora Larrinaga-Guerrini) Donostian. Azken Horrexek egindakoak izan dira, ezbairik gabe, preziatuenak.

Urte batzuetan beherantz zihoala zirudien arren, azken aldian gorakada nabarmena izan dute akordeoi diatonikoak eta trikitixak. Edozein bazterretan entzuten da eta ehunka ikasle batzen dituzten eskolak sortu dira. Gainera, "trikitixa egunak", trikitilari zaharrei egiten zaizkien omenaldiek eta trikitixa txapelketek ere jende asko batzen dute, eta horrek etorkizunari baikor begiratzea ahalbidetzen digu, azkenaldian zalantzarik gabe.

BELTRAN, JUAN MARI: Soinutresnak euskal herri musikan, Orain, 1996
BAGÜES, JON: Las orquestas populares en Euskal Herria, Eusko Ikaskuntza, 1983
HARLUXET HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana