Nafarroako dantzak

Otsagabia Nafarroako ipar ekialdean, Pirinioen magalean dagoen Zaraitzu ibarreko herria da. Irailaren 7an eta 8an, Muskildako Andra Mariaren egunean, honen ohoretan dantza ikusgarri batzuk dantzatzen dira bertan.

Egun horretan Boboa eta 8 dantzarik, denak batera, Santiago Egunean aukeraturiko etxezainaren etxera joaten dira. Etxezainaren etxean askaria egin eta kalejiran, frontoiraino joaten dira zikloaren pieza guztiak burutuz. Hala ere, bezperako saio hau prestatze lana da, egun nagusiaren aurreko entsegu orokorra, hain zuzen ere.

Irailaren 8an berriz ere etxezainaren etxean gosaldu ondoren, herritar guztiekin batera, Kalejiran Muskildako Andra Mariaren ermitara joaten dira. Bertara heltzean bi makil dantza eta jota bat dantzatzen dute. Honen ostean, Muskildako Andra Mariaren irudia prozesioan ateratzen dute. Parte hartzaileak dantzariak, maiordomoa, udala eta patronatuak dira. Prozesioa bukatzean eta meza ospatu aurretik, jota dantzatzen dute, eta arratsaldean, berriz, dantzariak etxezainaren etxetik ermitarantz abiatzen dira bezperako funtzioa egiteko. Funtzio honen ostean, herritarren aurrean dantza zikloa burutzeko, herriko plazara joaten dira.

Otsagabia

Legazpiko Korosti Dantza Taldea

Ikuskizuna Paseoarekin hasten da. Dantzariak Boboaren (mozorrotutako pertsonaia) atzetik eskuak goian dituztela eta kriskitinak joz, dantzan hasten dira. Enperadorea lehendabiziko makil dantza da. Paseoaren ondoren, mozorroturiko pertsonaiak dantzariei makilak banatzen dizkie makil joko ikusgarria egiteko. Horrela, bikoteka elkarri aurrez aurre begiratuz egiten dute dantza. Gero Zirika izeneko zirikatzeko mugimenduak burutzen dituzte dantzariek.

Jarraian Kakutxa egiten da, dantzariek abiadura bizian bueltaka egiten duten dantza. Hemen ere, Zirika izenez ezagutu dugun mugimendua egingo dute. Makil joko berezia egiten da, eta ondoren Modorro dantza, makurtuta, lurra makilarekin astinduz eta bueltaka egiten den saioa.

Otsagabia

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Zapi Dantza makil dantzetatik kanpo dago. Zortzi dantzarik, binaka eta ikusleei begira, gerrian lotuta dituzten zapiak elkar gurutzatuz egiten dute paseoa. Boboa maskara jarrita aurreko postuan dauden dantzariei helduta doa. Taldeak lerroan jarrita eta ikusleei begira Jota dantzatuko du, eta honen ostean, Boboa erdian dutela, paseoa egiten dute berriz ere plazatik irteteko.

Otsagabia

Legazpiko Korosti Dantza Taldea

Dantzariek puntila estuko belaun azpirainoko praka zuriak eta alkandora zuria (mahuka luze eta eskumuturduna) daramatzate. Alkandoraren lepoa atzean botoiez lotuta dago eta sorbaldaren gainean, laukizuzen itxurako oihal zuria jartzen dute, lepoan zinta zuriz lotzen dena. Alkandora gainean eta gorputzean gurutzatuta etxarpa, hau da, urre koloreko jantzia janzten dute. Albo bietan, gerrirainoko zetazko bi zinta lotzen dituzte, eta etxarparen gainean, beste zinta bati josia, koloreetako zintak zintzilikatzen dituzte.

Gerrian eta aurrealdean lotuta, triangelu forman tolestuta zapi zuri handia daramate eta belaunen azpian txintxarriak. Azkenik, buruan itxura konikoa duen eta buruaren gaineko alde bat soilik estaltzen duen txanoa jartzen da, kakutxa, eta bertatik bola handi bat zintzilikatzen dute.

Otsagabia

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Boboak belaun azpirainoko eta kolore berde eta gorriko prakak janzten ditu. Zapi dantzan, txanoa kendu, (dantzariek daramaten berdin berdina), eta burutik behera maskara janzten du. Oinetakoak eta mediak ere kolore ezberdinetakoak izaten ditu, berdeak eta gorriak.

Dantza hauek gaita edo dultzaina nafarraz jotzen dira. Horrela soinu indartsu eta distiratsua lortzen da, Otsagabia dantza egiteko soinu benetan aproposa.

Larrain dantza

Larrain dantza Nafarroako erdialdean eta behe mendietan oso hedatua dagoen dantza ziklo koreografikoa da. Hainbat bertsio izan badira ere, Lizarrako Larrain dantza da gehien hedatu dena. Dantza hau herriko jaietan dantzatzen da, erromerietan batik bat, beraz, Euskal Herriaren nortasunaren erakusle da.

Dantza gizon eta emakumeek, bikoteka eta biribilean jarrita egiten da. Sortu zenetik dantza bi gaitek eta danbor batek jotzeko prestatua dago.

La Era

Bilboko Gaztedi Dantzari Taldea

Sarrera batekin hasten da. Mutilak zapiaren punta emakumeari eskaintzen dio eta honek zapia hartu ezkero, gonbidapena onartu duela esan nahi du, eta horrela, dantzari hasiera ematen zaio.

Kalejira edo Katea dantzariek, zubi forma lortzeko, bikoteka zirkuluak irudikatuz egiten duten dantza da. Jarraian, biribilean Fandagoa dantzatuko dute. Bi zati ditu dantzak, lehenengo jota azkar bat dantzatzen da, eta ondoren, neskak mutilaren sorbalda eutsiz eta erritmo lasaiagoz bikoteka egiten dute dantza. Jarraian Baltsaren unea dator, bikoteka, lasaitasunez egiten dena. Azken honetan, dantzariek dantza lotua modu berezian dantzatzen dute.

Biribila apurtu eta dantzariak aurrez aurre kokatuta, Jota Zaharra dantzatzen dute. Dantza benetan azkarra izaten da, eta dantzarientzat zailtasun handiena duen zatia da, izan ere, mugimenduen koordinazio zehatza beharrezkoa da. Bolerarekin, hau da, XIX. mendeko musikarekin bukatzen da dantzarien arteko maitasun jolasa, eta ondoren, berriz ere, kalejira baten bidez, Azken kalejira, erritmoa eta zalaparta pixkanaka azkartzen duen agurra dantzatuko dute.

Dantza herrikoia den aldetik, dantzariek, neskek zein mutilek erabiltzen duten janzkera guztiz aldakorra da, denboran zehar eta lekuaren arabera jantzi guztiz ezberdinak erabili izan baitira.

Lantzeko inauteria

Nafarroako eta Euskal Herriko ihauteririk ezagunena da hau, eta herri inauterietako sinbolo bihurtu da. Zenbat egunez gaizkiaren eta ongiaren indarrak aurrez aurre jartzen dira justizia eta zuzentasunaren egarriz dauden herritarren amorrua mobilizatzeko. Lantz, Anue bailaran kokaturiko herri txiki bat da, eta Iruñetik 25 kilometrotara dago. Lantzeko inauteria, izenak berak dioen bezala, haratuzte garaian egiten den dantza da.

Astelehenean, eguerdiko 12etan ematen zaio hasiera emanaldiari kalejira baten bitartez. Miel Otxin, Ziripot, Txatxoak, Zaldikoak eta Perratzaileak oihuka eta uluka ostatutik ateratzen dira musika lagun dutela. Pertsonaia asko ateratzen dira herriko karriketan.

Lantzeko inauteria>

Ahari Kultur Taldea

Ziripot pertsonaia lodi eta bitxia da. Soinean lastoz beteriko zakua darama. Horrela itxura lodikotea ematen dio honen gorputzari, eta era berean, jantziek kolpeetatik babesten dute. Ibiltzen laguntzeko, makila handi bat hartzen du eskuan, aurpegia estalita eraman ohi du, eta buruan, berriz, emakume itxura ematen dion lastozko kapela bat.

Perretzaileek ere zakua janzten dute soinean, baina modu barregarrian. Gainera, Zaldikori perrak jarri ahal izateko tresna ezberdinak eramaten dituzte. Instrumentu horiekin ikusleak eta kalejirako partaideak zirikatzen dituzte.

Txatxoen taldea herriko gainontzeko gazteek osatzen dute. Modu barregarrian janzten dira: gortina zatiak, ohe estalki zaharrak, larrua, arropa koloredunak.... Ziripot babestea dute helburu, baina kalejiran zehar jendea zirikatzen ere ibiltzen dira. Zaldiko, izenak berak dion bezala, zaldiz jantzitako gaztea da. Jantzi xumeak janzten ditu.

Lantzeko inauteria>

Ahari Kultur Taldea
 

Miel Otxin panpina erraldoi bat da, eta kondairaren arabera, inguruan aritzen zen bidelapur bat irudikatzen du. Lastoz bete ohi dute eta herriko gazte bat izan ohi da pertsonaia honen papera betetzeaz arduratzen dena. Gaiten musikaren erritmoak lagunduta antzezpenak irauten duen denbora guztian eraman eta dantzatuko du honek.

Aurretik aipatu bezala emanaldia kalejira baten bidez hasten da. Zaldiko amorru biziz joan ohi da Ziripoten kontra, Ziripot lurrera botaz. Bien bitartean Txatxoak dantzan ibiltzen dira ingurukoak zirikatzen, baina Ziripoti lurretik altxatzen lagunduko diote. Perretzaileak Ziripot harrapatu nahian ibiliko dira, baina ez dute lortuko. Azkenean, ingudea eta sua prest izango diren tokian, Lantz herriko Rekalde Etxean, hain justu, Zaldikori perrak jartzea lortuko dute.

Lantzeko inauteria>

Ahari Kultur Taldea

Hurrengo goizean, asteartean, gauza bera errepikatuko dute. Honetan, ordea, arratsaldez ere jaiak jarraitu egingo du, baina Ziripot eta Zaldikok ez dute ikuskizunean parte hartuko. Arratsaldean Miel Otxin epaitu eta bi tiroz bertan hiltzen dute.

Lantzeko inauteria>

Ahari Kultur Taldea

Ondoren, Txatxoek haurren laguntzaz su ematen diote azken honi. Jarraian, dantza errituala egingo dute, Lantzeko zortzikoa, hain justu. Zati honetarako erabiltzen den musika XVIII. mendekoa da. Hori dantzatu ondoren, gaueko ordu txikiak arte parrandan ibiltzen dira parte hartzaile eta herritarrak.

Xanpetrike

Jean Petrike edo Xanpetrike dantza Biarno aldeko "Lepetike danse" dantzatik dator, eta aditu askoren aburuz dantza honen imitazioa da. "Jeant Petit qui danse" (dantza egiten duen Juan Petit) adierazpen frantsesaren galtzearen ondorioz sortu dela uste da. Baztanen egiten den dantza da, eta zenbaitek Ipurdi dantza bezala ere ezagutzen dute. Jolas moduko bat da, eta oro har haurrek egiten duten dantza, nahiz eta askotan herriko dantzatzat ere hartu izan den.

Joko klasikoa da, eta dantzak aurrera egin ahala mugimendu berriak eta figura berriak egitean dantza. Aurreko mugimendu guztiak errepikatu beharra dago mugimendu berria egiteko. Dantza mugimendu guztiak egindakoan amaituko da.

Xanpetrike>

Bilboko Gaztedi dantzari taldea

Dantza honen koreografia bi zatitan banatzen da: batetik, zati dantzatu bat, eta bestetik, joko moduko bat. Gorputzaren atal ezberdinekin zorua ukituko du dantzariak (oinak, atzamarrak, belauna, ukondoa, belarria, ipurdia...), azkenean itzulipurdi batekin jokoa amaituz.

Dantzariek, dantzan dauden bitartean, ondorengo kantu hau abesten dute:

Oin punta batez, beste nor batez
Sortiketa ingura
 

Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
Sortiketa ingura
 

Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
belaunon batez, beste non batez
Sortiketa ingura
 

Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
belaunon batez, beste non batez
Ukondo batez, beste non batez
Sortiketa ingura
 

Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
belaunon batez, beste non batez
Ukondo batez, beste non batez
Ipurdi batez, beste non batez
Sortiketa ingura
 

Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
belaunon batez, beste non batez
Ukondo batez, beste non batez
Ipurdi batez, beste non batez
Zein buru batez, beste non batez
ez da itzuli ipurdi
 

Informazio iturriak

  • Dantzan.eus
  • Euskonews.com

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana