Iparraldeko dantzak

Euskal Herriko folklorearen inauteri errito nagusia da Zuberoako Maskarada. Urteetan zehar mantendu den herri antzerkia da, eta urtero Zuberoako herri bat arduratzen da maskaradak antolatzeaz. Hala, urtarrilean hasi eta apirila bitarte astebururo herri ezberdin batean egiten dute emanaldia. Zuberoako Maskarada Europa osoko adierazpen folkloriko aberats eta osoenetarikotzat har daiteke.

Pertsonaia eta ogibide ugari daude dantza ezagun honetan. Izan ere, Zuberoako Maskaradan bi talde kontrajarri nabarmendu daitezke: gorriak eta beltzak. Gorriek jantzi eta jarrera dotoreak dituzte, eta orokorrean dantzari finak izan ohi dira. Beltzak, berriz, zikinak, baldarrak eta zaratatsuak dira, eta une oro bazterrak nahasten ibiltzen dira.

Maskarada

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Gorrien artean aitzindarien taldetxo bat dago, aurrean doazen dantzariak, hain zuzen ere. Txerreroa da horietako bat, eta makilaren puntan zaldi buztana duen tresna bat darama. Gatuzaina da beste pertsonaietako bat, soinean jaka urdina duela, eta pantografo izeneko tresna baten laguntzaz egiten du dantza.

Kantiniersak Maskaradako emakumezko pertsonaiak dira, eta gainontzeko gorrien antzera, Napoleonen armadako jantziak daramatza soinean. Zamaltzaina zaldi itxurako pertsonaia da, Maskaradako pertsonaia nagusia, eta Bandelaria, berriz, beltzez jantzitako dantzaria da, aitzindarietan azkena, Zuberoako bandera eramateaz eta mugitzeaz arduratzen dena.

Maskarada

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Aitzindarien atzetik Kortejua osatuko duten pertsonaien multzoa dator. Horietako bi dira Jauna eta Anderea, lehena Maskaradako nagusia eta bigarrena, honen ezkongaia. Laborari eta Laborarisa, bestalde, baserritarra eta beronen emaztea dira, eta oro har, traje ilunak erabiltzen dituzte soinean.

Marexalak jaka gorri eta fraka beltzez jantzita doazen dantzariak dira, eta zamaltzaina ferratzea dute helburu. Azkenik, Kukulleroak daude, jaka gorri eta praka zuriak daramatzatenak. Dantzari gazte eta apalenak izan ohi dira.

Maskarada

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Kerestuak pertsonaia beltzak dira, zaldi zikiratzaileak. Jarrera apain eta serioa dute. Oro har, bi izan ohi dira: nagusia eta morroia. Panazko jantzia daramate soinean, eta makila, berriz, bizkar-gainean. Xorrotxak edo zorrotzaileak ere pertsonaia beltzen barnean sartzen dira: nagusia eta morroia. Euren helburua Jainkoaren ezpata zorroztea da, eta Maskaradan zehar, gainontzekoak kritikatzea. Pertsonaia hauen jantziak ere aurrekoen oso antzekoak dira: panazko jantzia daramate, eta buruan katagorri bat.

Buhameak loredun oihalez eginiko jantziak dituzten ijitoak dira, eta aldean egurrezko ezpata bana daramate. Kauterak parte hartzaile zikin eta itsusienak dira. Beroki beltza eta lumaz apainduriko kapela beltza daramate, eta aldean arbola adar eta sustraiekin. Bi dira pertsonaia nagusiak: Kabana, erregea, eta Pitxu, Maskaradako pertsonaia bihurria, xelebrea eta barregarria. Azkenik, Medikuak daude, eta euren eginkizuna Pitxu berpiztea da.

Maskarada

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Maskaradan azken hiru pertsonaia horien helburua zarata egin eta ikusleak zirikatzea da. Garai batean oso ohikoak ziren pertsonaia asko denborarekin desagertu egin dira, horietan esanguratsuenak Hartza eta Barberua.

Jauziek edo muxikoek osatzen dute dantza, Zuberoako berezko dantzek, alegia. Barrikadak, braliak eta ofizioak berriz Zuberoako maskaradaren plazaratzearen isla dira.

Maskarada

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Ibilbidearen puntu ezberdinetan herriko jendeak barrikadak egiten ditu kortejuari harrera eginez. Puntu hauetariko bakoitzean kortejua gelditu egiten da, eta dantzariek banan-banan dantzatzen dute. Guztiek dantzatu ostean, txirulariek Buhameen martxa jotzen dute, eta Beltzeria oihuka eta saltoka hasten da barrikada apurtu eta giza piloa sortu arte. Barrikada hautsi ondoren Xorrotxek agur kopla batzuk kantatzen dituzte, horrela, herritarrei ongietorria ematen diete ardo, gaileta edo antzekoak eskainiz. Barrikada bakoitzean, aurrekoa errepikatu egiten da herri barneraino heldu arte.

Maskarada

Ereintza dantza taldea de Errenteria-Orereta

Bralia arratsaldeko emanaldian dantzatzen den dantza da. Biribil zabal bat eraikitzen da, mutur bietan Jauna eta Laboraria kokatuz. Euren artean Bandelaria sartzen da, biribila zuzenduko duena. Bien bitartean aitzindariek barneko biribil bat osatzen dute. Herritarren parte hartzea bultzatzeko, ikusleen artean aukeraketa bat egin, eta aukeraturikoak jaunaren eta laborariaren aldamenean kokatzen dira. Dantzak hiru zati ditu, Kontrapas, Braletik jauztia eta Karakoltzia.

Bestalde Maskaradako pertsonaia bakoitzak lanbide bat du Maskaradan. Marexalaren lana zaldizaina ferratzea izaten da. Kerestuak dantza xelebre bat egiten dute eta bitartean, jendea zirikatzen aritzen dira. Satan dantza, nahiz eta inauterietako dantza ez izan, sarritan ikusi ohi da Maskaradan. Azken hau taldeko Kantinierseek burutzen dute. Xorrotxek zorrotzaileen lana egiten dute, hau da, jaunaren ezpata zorroztu. Euren lana egiten duten bitartean, Euskal Herriarekin loturiko koplak abesten dituzte.

Maskarada

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Gabota aitzindariek burutzen duten dantza da, lerroan edo biribilean egiten dena. Buhameek sermoi edo prediku luze bat botatzen dute, eta jendaurrean aurkezpen moduko bat egin ondoren, euren dantza xelebrea dantzatzen dute. Godalet edalontziaren inguruan egiten den dantza da, Zuberoako dantzen artean ezagunena. Aitzindari guztiek egiten diote aurre edalontziari. Azkenik Kauterak daude. Kauteren buruzagia den Kabanak ere predikua botatzen du, eta bien bitartean morroiek jaunarentzako eltze bat konpontzen dute.

Luzaideko inauteria

Errenteria-Oreretako Ereintza dantza taldea

Luzaideko inauteria

Luzaide Nafarroako iparralde menditsuko herria da, Euskal Herriko iparraldeko mugatik oso gertu dagoena. Bere kokapena mugaz hegoaldera izan arren , folklorikoki dantza hauek Iparraldeko Nafarroa Beherean koka ditzazkegu, inguruko herri askok burutzen baitituzte dantza hauek.

Pertsonaia ezberdinek parte hartzen dute bertan. Horien artean dago, besteak beste, Makilaria, danbor nagusiaren oroigarria, hain zuzen ere. Bat edo gehiago izan ohi dira, eta euren egitekoa makilaren akrobaziak egitea da. Jaka gorria, praka zuriak eta burua estaltzen dion drakoa darama soinean. Beste pertsonaietako batzuk Zapurrak dira, dueluan ez dute dantzatzen, eta euren eginbeharra armada zulatzea izaten da. Soinean alkandora eta praka zuriak, gurutzatutako banda gorria, burua estaltzen dien zilindro formako txano altua, larruzko amantala, bizarra eta egurrezko aizkora daramatzate.

Luzaideko inauteria

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Zigantak dira Luzaideko inauteriko beste pertsonaietako batzuk. Emakumearen itxurako erraldoi handiak dira, zuriz doaz, eta txapela, banda eta zapi gorria daramate soinean. Bandelariak berriz, Luzaideko gazteen bandera eta ikurrina daramate, praka zuriz eta txapela eta jaka gorriz jantzita.

Bestalde Bolantak ikuskizunaren elementu garrantzitsuenak dira. Bi lerrotan kokatuta, taldeko dantzaririk onenak direla esan ohi da. Zuriz janzten dira, eta bularraldea katez eta bitxiz apaintzen dute. Prakak berriz, zintaz eta zintzarriz hornitzen dituzte. Sorbaldan lotuta eta bizkarraldean, kolorezko zintak daramatzate, eta gerrian, more koloreko gerrikoa. Eskuan eskularru zuriak janzten dituzte, eta buruan, lorez betetako kartoizko kapelua daramate.

Luzaideko ihauteriak

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

60ko hamarkadatik aurrera dantza zikloan emakumezkoak sartu ziren. Gona gorri luzea eta gerruntze apaindua daramate soinean, baita lazo gorridun alkandora zuria eta media eta zapata beltzak.

Luzaideko inauteria

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Emanaldia bitan banatzen da; lehendabiziko zatia inauteriekin lotura estua duen atala da, eta bigarrenak ez du inauterien egitura formalik. Dantzari dagokionez, bi lerrotan jarrita, Martxak dantzatzen dituzte, eta horrela kalejira baten bitartez, kortejua plazan sartzean, Bolant dantza egiten dute sarrera moduan. Jarraian, Antrexantak izeneko ikuskizuna egiten dute, bi lerrotan jarrita doinu bizian egiten diren dantzak, hain zuzen ere. Melodia ezberdinak badira ere, ezagunenak Euskaldunak eta Sorginak doinuak dira. Emanaldi honen ostean, Makilariak bere ikuskizuna eskainiko du, makila doinu ezberdinekin jiratu eta mugiaraziz.

Luzaideko inauteria

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Ondoren Jauzien txanda izaten da, biribilean jarrita dantzatzen dena. Kontradantzak egiten dira geroago, bikoteka, neskak eta mutilak elkarrekin burutzen duten dantza. Bolanteek dantzara gonbidatzen dute emakumea, eta Europa erdialdeko doinuekin egiten dute dantza. Jauzien eta kontradantzen arteko ezberdintasuna azpimarratzeko dantzariak arropak aldatzen dituzte. Ikuskizuna axe ta tupina parodiarekin amaitzen da.

Luzaideko inauteria

Legazpiko Korosti dantza taldea

Lapurdiko inauteria

Lapurdin inauteri garaian egun ezberdinetan egiten den ikuskizuna da. 1975. urtean berreskuratu zen dantza hau Pierre Bettelu, Pierre Gil, Thierry Truffaut, Donibane Lohizuneko Begiraleak eta Lapurtarrak elkarteei esker, eta harrezkero lan handia egin dute pertsonaiak eta dantzak berreskuratzen.

Kaskarot eta Zanpantzar egunak dira Lapurdin nagusi. Emanaldiak goizean goiz hasten dira eta Kaskarotak dantzan eta kantuan aritzen dira etxez etxe diru eskean. Jan eta edanez etxeetara sartzen ibiltzen dira. Oro har sei orduz etxerik etxe ibili ondoren txokoren batean biltzen dira jasotakoa jatera.

Hori egin ondoren plazan elkartzen dira eta bertan egiten dute dantza. Lapurdiko inauterietako dantzetan Nafarroa Behereko dantzak gogorarazten diguten jauzi saila aurkitzen dugu, besteak beste, "Mutxikoak", "Lapurtar Motxak" eta "Zazpi jauziak". Hala ere bada berezitasun bat probintzi batetik bestera, izan ere, Nafarroa Beherean jauzi egiten den bitartean, Lapurdin ez dira jauziak egiten.

Ezpata-dantza

Legazpiko Korosti Dantza Taldea

Egunaren bukaeran, antzerki bat egiten dute, Zanpantzarren auzia bezala ezaguna. Zanpantzarrari gertatzen zaizkigun kalte guztiak leporatzen zaizkio, eta gisa hauetako ikuskizunetan ohikoa den bezala, enparantzaren erdian erretzen dute.

Asko dira inauteri horietan parte hartzen duten pertsonaiak. Enseinariak desfilearen aurrealdean joan ohi dira, eta ikurrinak edo Frantziako banderak eramaten dituzte segizioan. Hurrenak, Kaskarotak dira, dantza egiteaz arduratuko direnak. Ator eta galtza zuriak, eta galtzaren ertzak kolorez apainduta eraman ohi dituzte. Bestalde, gerriko gorria, lokarri gorridun alpargatak eta lore edo zintaz apaindutako kapelua daramate.

Besta gorriak jaka gorria daramate soinean urre koloreko hariz inguratua. Aurpegia estaltzeko maskara gorri bat jartzen dute. Euren helburua eskean ibili eta publikoan dagoen jendea zirikatzea da, eta horregatik eskuin eskuan egurrezko ezpata bat dute, eta ezkerrean, dirua biltzeko kutsa bana. Gehienetan binaka edo launaka ibiltzen dira. Ponpierrak Erdi Aroko erregeen jantziak janzten dituzte, hau da, galtza motzak eta marra lodidun jaka hori-berdea. Buruan, berriz, paperez eta zintaz apaindutako egurrezko txapela janzten dute. Egurrezko pintza luzeak eramaten dituzte, eta honekin urruneko dirua biltzeko aukera izaten dute. Hauek eskean ibiltzeaz gainera, dantzan ere egiten dute.

Segizioan diziplina mantentzeaz Kotilun Gorria arduratzen da. Bi izan ohi dira, eta galtza zuriak, gainetik gona gorria, artilezko jaka zuria eta koloreetako mantala ere janzten dute. Eskuetan, behi-buztana zintzilika duten makila batekin jendea zirikatuz ibiltzen dira, eta buruan berriz, kapela luze piramidala daramate. Bukatzeko, ahoa eta begiak izan ezik, aurpegia ehun gorrizko maskara batez estaltzen dute.

Zirtzilak barrea eragiteko jantzi zaharrak janzten dituzte, eta irriak, kantuak, garrasiak eta dantzak izaten dira nagusi pertsonaia horien artean. Jauna eta Anderea ere desfilean parte hartzen duten beste bi pertsonaia dira, eta Hartza Lapurdiko inauterietatik ia desagertu den pertsonaia. Zanpantzarra lastoz betetako panpina handia da, herrian zehar ibili ondoren epaitu, kondenatu, fusilatu eta erre egiten dutena.

Zazpi jauzi

Iparraldeko dantza da, bai Lapurdin, baita Nafarroa Beherean eta Zuberoan egiten dena. Denborarekin Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu da ordea, eta egitura erraza duen aldetik, euskal lurraldeko dantza talde guztiek dantzatzen dute. Oro har, txikienek egiten duten dantza da.

Zazpi jauzi

Bilboko Gaztedi Dantzari Taldea

Honetan pausu berdinak errepikatzen dira behin eta berriro, eta alde batetik bestera banan-banan gehituz doazen jauziak tartekatzen dira. Izenak berak dioen bezala azkeneko aldian zazpi izango dira egin beharko dituzten saltoak.

Bai neskak baita mutilak ere, biribilean jarrita egiten dute euren emanaldia. Ez dago dantza hau egiteko jantzi zehatzik, beraz, herriaren edo dantza taldearen arabera, jantzi bat edo beste bat erabiltzen dute.

Informazio iturriak

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana