Arabako dantzak
Eltziego herrian, irailaren 8an, hau da, Plazako Ama Birjinaren egunean egiten den dantza saioa da. Herri kultura eta erlijio ohitura batzen dituen dantza hau Arabako Errioxako herri honen folklorearen erakusgai paregabea da.
Dantza honek aldaketa handiak jasan ditu XX. mendean Gerra Zibilaren ondorioz. 30eko hamarkadara arte mutilek burutzen zuten dantza zen, eta 10 dantzarik parte hartzen zuten: 8 dantzari, katximorroa eta bastoneroa. Gerra Zibilaren ostean, aldiz, 40. hamarkadan zehar herriko emakume talde batek dantza hau berreskuratzeko ardura hartu zuen, lehenago mutilen dantza zena nesken dantza bihurtuz eta 9 partaidedun dantza bilakatuz: 8 dantzari eta katximorroa,
Kalejira batekin hasten da dantza. Honen ostean, V itxurako irudia sortzen dute jendea agurtzeko, eta azkenik, dantzari hasiera ematen zaio.
Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea
Dantza saioa Lau Kale izeneko dantzarekin hasten da. Dantza honen doinua lau bider errepikatzen da, eta mugimenduen bidez, lekuz aldatzen dira gainontzeko kide guztien lekutik pasatu arte. Dantza-saio bakoitzaren hasiera aditzera emateko dultzainak sarrera moduko bat egiten du. Ametsibiltarien atala nabarmentzekoa da, izan ere, dantzariak lurrarekin paralelo jarrita, eta eskumuturrean zintzilik dituzten koloreetako zintak erakutsiz, gainerako kideen inguruan mugitzen dira.
Ondoren Arbolaren dantza egiten dute. Zuhaitza eusteko bi lerroen artean dantzari bat jartzen da. Dantza honen helburua zintak arbolan zintzilik jartzea da. Horretarako, behin eta berriro errepikatzen den doinuarekin, dantzariak bikoteka arbolaren inguruan biraka hasten dira. Lehendabiziko bueltan zinta zuria arbolaren goialdean zintzilikatzen dute, eta ondoren, kolore gorriko zintak arbolaren behealdean.
Bikoteak zintak zintzilikatu eta arbola besarkatuz, belauniko jartzen dira, eta azken bikoteak zintak jarri ondoren, salto bat egin eta berriz ere dantzari hasiera ematen zaio. Oraingoan, ordea, zintzilik dauden zinta horiek banan-banan kendu beharko dituzte. Azkenik, bikote bakoitza hasierako tokira itzultzen da. Saio honetan dantzariak zintak lurrera ez erortzen saiatu behar dira.
Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea
Azken dantza Jota izaten da. Musika alai eta biziarekin, dantza ikusgarria egiten dute neskek. Biribilean jarrita, alde batera eta bestera mugituz, Eltziego bertakoa den jota dantzatzen dute.
Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea
Dantzariek alkandora eta azpiko gona zuria daramate, eta kolore ezberdinetako gona motza, baita galtzerdi zuriak eta zinta gorriko espartinak ere. Buruan zapitxo gorri bat janzten dute, eta ukondoetan, berriz, koloreetako zintak eta kriskitinak. Jantzietan bereizgarria da sorbalda gainean daramaten xala, eta bordatutako zapia.
Txulalai
Arabar Errioxako Paganos herriko dantza da, eta otsailaren 3an, San Blas egunean, honen omenez egiten diren jaietan dantzatzen da. Bere jatorria ezezaguna bada ere, dantza herrikoia da, biribilean egiten dena, eta herri osoak parte hartzen du. Gizon zein emakumeek, zaharrek nahiz gazteek, guztiek dantzatzen dute. Horregatik ez da janzkera berezirik behar dantza hau egiteko.
Hiru zatitan dago banatuta dantza: lehendabizikoan, dantzariak biribilketa doinuaren laguntzaz, biribilean jarriko dira. Ondoren, musika pixkanaka moteltzen doan heinean, dantzariak aurreratu eta atzeratu egingo dira. Eskuarekin albokoa eutsiz, besoak eta hankak gora eta behera mugituko dituzte, eta honen ostean, dantzaren ezaugarririk bereizgarriena egiten da, hau da, batak besteari ipurdikoak eman.
Bilboko Gaztedi Dantzari Taldea
Dantza hau Euskal Herri osora hedatu da, eta dantza erraz eta dibertigarria denez, normalean haurrei erakusten zaien lehendabiziko dantza izaten da.
Urduñako Entradillak
Urtero, maiatzaren 9an Entradillen dantza egiten da Urduñako Ama Birjinaren Santutegian. Ospakizunak inguruko herriak ere biltzen ditu, egun Amurrioko parte diren antzinako Arrastariko herrixkak, hain zuzen. Dantza hau, auzotasunaren harreman onaren isla da.
Segizio profesional luze bat osatuz, arabar harana osatzen duten Aloria, Artomaña, Delika eta Tartangako biztanleak, Urduñako Ama Birjinaren Santutegira igoko dira. Martxaren aurrealdean txistua lagun hartuta, erdi aroko lau bandera, herri bakoitzeko bana izango dira segizioa osatzen aurrenak.
Segizioan urrenak zilar koloreko gurutzifikatua daramaten kideak izango dira. Kandelak eskuan dituztela lau mutil gazte joango dira ondoren, herri bakoitzeko ordezkari bana, eta horiek izango dira dantza tokira heltzean Entradillak dantzatzeaz arduratuko direnak. Azkenik, herri bakoitzeko udal agintariek, eta herriak bere osotasunean itxiko dute martxa.
(Foto: http://www.euskonews.com/)
Santutegira iritsi, eta meza entzun ostean, Ama Birjinari ohiko kandelaren ofrenda egingo diote. Irteeran, herritarrek Entradillak egiteko aukeratutako tokian biribil bat osatzen dute. Behin tokian kokatuta, herri bakoitzak Entradillak dantzatuko ditu.
Besteak beste, agintarien, kofradietako maiordomoen edo bisita garrantzitsuen ohoretan egiten den dantza da. Bakarkako dantza da, eta behin txapela jende aurrera botata, hanken altxatze alternatiboak egiten ditu dantzariak. "Gurpilaren" bitartez atzeraka egin beharreko punteatua egiten du jarraian, eta Santutegiaren kanpoaldean kokatuta dauden agintariei agurra egiten die.
Bitartean gainerako herritarrek herri bakoitzeko ordezkariei animuak ematen dizkiete, Aupa Aloria! Aupa Delika! edo Artomaña atera dadila! oihu eginez. Dantza amaitzean, biribilean dauden herritarrek puruak eta dirua botatzen dute zirkulu erdira, eta dantza egin duten gazteek jaso egiten dituzte opari horiek.
(Foto: http://www.euskonews.com/)
Honen atzetik berriz ere segizioa osatzen dute Urduñara itzultzeko, eta bertan, alkateek aginte makilaren trukatzea egiten dute. Segizioak bere ibilbidearekin jarraitzen du ostatu zaharrera iritsi arte, eta eraikin honen aurrean, alkateek herritarrei ohiko diskurtsoa eskaintzen die Ama Birjina, Urduña eta Arrastariko harana goraipatuz. Mankomunitatearen urteroko balantzea irakurri eta gero, (biztanleen arteko aldeak, abereak, larreak, urak....), Arrastariko parte diren biztanleen bazkari batekin ematen zaio amaiera egunari.
Azkenik, aipatzekoa da erabiltzen duten janzkera zonaldekoa bertakoa dela, egun handietarako garai batean erabiltzen ziren jantziak janzten baitituzte.
Biasteriko dantzak
Ekainaren 23an eta 24an (San Joanetan), Biasterin egiten den dantza sorta da. Bi egun horietan dultzaina hotsak ez du atsedenik hartzen herrian, dantzariek udal segizioaren ohorez kalejira bat egin eta loreak oparitzen baitituzte.
Katxiren gidaritzapean 16 dantzarik, zortzi neska eta zortzi mutilek dultzainaren erritmora dantza egiten dute. Ekainaren 23an, arratsaldeko 5etan dantzarien konpartsa, enparantzatik alkatearen etxerantz abiatzen da ondoren alkateari udaletxera laguntzeko. Gauza bera egiten dute herriko ordezkariarekin, betiere dultzainaren laguntzaz.
Biasteriko arbolaren dantza
Behin enparantzara itzulita lore sortak banatzen dituzte dantzariek. Herriko ordezkariek eskuetan bandera hartzen du, eta beste behin udal segizioa San Joan Eliza aldera abiatuko da. Dantzariak izango dira sartzen azkenak, eta Pilar Birjinaren aldarera igoko dira. Ordezkariek banderak astintzen dituzte eta bitartean dantzariak dantza egiten dute gaitaren erritmora, San Joan Elizako aldarera heldu arte.
Kalejiraren bidez Biasteriko Arkuen dantza egiten dute bi lerrotan jarrita. Zortzi emakume izaten dira eta gizonak beste horrenbeste dantza egiten dutenak. Irudi ezberdinak sortuko dituzte bi lerrotan, lerro bakarrean edo biribilean jarrita, betiere dultzainaren erritmora. Dantzariek gorri eta zuri koloreko arkuak daramatzate eskuetan.
Ondoren, biribilean jarrita Biasteriko jota dantzatzen da, Ebro ibaiaren inguruan dauden herrietan ohikoa den dantza, dantza alaia eta herrikoia. Jarraian, Biasteriko arbolaren txanda da, Gipuzkoako zinta dantzaren oso antzekoa. Dantzariak kolore ezberdinez apainduriko arbolaren inguruan egiten dute dantza. Lehendabizi zintak lotu egiten dituzte, eta gero, askatu, dantza ikusgarria bilakatuz.
Informazio iturriak
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
