Euskal Dantza Tradizionalak

Folklorea gizarte bat definitzerako orduan funtsezko ezaugarria da, eta euskal dantzak, belaunaldiz belaunaldi urte eta mendeetan zehar gorde direnak, horren lekuko dira. Euskal dantzetan era guztietako eragin eta nahasteak aurki daitezke, izan ere, dantza tradizionala gizarte bizitza, bizitza erlijioso eta ludikoaren zati garrantzitsua izan da Euskal Herrian.

Euskal dantzetako asko etenik gabe plazaratu dira azken 400 urteotan, batez ere festa edo ospakizun erlijioso ezberdinetan. Beste batzuk, ordea, zaharragoak dira, XVIII. mendekoak. Eta badira denboraren poderioz indarra galtzen joan diren dantzak ere, gerora desagertu direnak.

Garai batean gizonezkoak ziren dantzatzen zutenak. Gaur egun, ordea, Euskal Herriko dantza taldeetan dantzari gehienak emakumezkoak dira. Urteetan zehar galdu diren zenbait dantza ere emakumezkoei esker berreskuratu dira, esaterako Eltziego dantza.

Herriko jaietan, auzokoetan zein leku pribatuetan dantza folklorikoak, tradizionalak, herrikoiak, ludikoak, erlijiosoak eta abar egiten dira. Dantza hauek, oro har, melodia jakin baten soinuarekin irudikatzen diren gorputz-adierazpen erritmikoak dira.

Euskal Dantza Tradizionalak

Arraten jaialdi folklorikoa Gipuzkoa)

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

Aurrekariak

XX. mendearen lehendabiziko herenean dantza tradizionalak indarra hartzen joango dira, esaterako, Eusko Alderdi Jeltzalearen gune sozialetan. Horrela, Euskal Herriko hiri garrantzitsuenetan, apurka-apurka dantza taldeak sortuko dira eta euren artean topaketa eta agerraldi handiak antolatuko dituzte.

Gerra zibilak, ordea, euskal bizitza kulturalaren zati handi bat isilarazi eta desagerrarazi egingo du. Frankoren jazarpenaren ondorioz, euskal folklorea talde gutxi batzuen esku geratuko da, mundu landatarrean, batez ere.

Denborak aurrera, 40ko hamarkadan hirietan dantza taldeak sortzen hasiko dira, 50eko hamarkadaren hasierarako Oldarra (Miarritze), Duguna (Iruña), Goizaldi (Donostia) eta Dindirri (Bilbo) bezalako dantza taldeak sortuz.

Euskal Dantza Tradizionalak

Diputatuen aurreskua Bergaran (XX. mendearen lehendabiziko herena)

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

Aurrerantzean ez hirietan bakarrik, herrietan ere pixkanaka taldeak sortuz joango dira. Hala, horien arteko harremanak indartzen hasiko dira, eta gainera, talde bakoitzaren ezagupenak elkartrukatu dituzte: Folklorearen inguruko ikerketak egingo dituzte, egun bereziak antolatuko dituzte (Dantzari Txiki Eguna), erakunde iraunkorrak sortu dira (Euskal Dantzarien Batzarra), aldizkarien bidez dantzen inguruko idatziak argitara emango dituzte(Dantzariak aldizkaria)... Azken finean, dantza indar handia hartzen hasiko da Euskal Herri osoan.

Egungo egoera

Egun, Euskal Herri osoan 250etik gora dantza talde daude. Bizkaia da talde gehien biltzen dituen lurraldea ia 100 talderekin.

Dantza taldeek dantza tradizionalak mantentzeko helburua badute ere, azken urteotan zenbat dantza taldeek dantza garaikidearekin nahasten dituzte tradiziozko dantza horiek. Betiere dantza tradizionalak oinarri hartuta, dantza garaikideko zenbait ñabardura sartzen dituzte dantza eta ikuskizun berriak sortzeko.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana