Gipuzkoako dantzak

Ezpata dantza Gipuzkoan mantendu den dantza tradizional zaharrena dela uste da. Bere sorrera eta hedapena ezezaguna bada ere, Zumarraga, Segura, Tolosa, Legazpi eta Donostia bezalako herrietan dantza honen inguruko hainbat dokumentu aurkitu dira. Gorpuzti Eguneko ospakizunekin lotu izan da dantza hau, eta baita San Joan, herriko jai nagusi eta errege-erreginen ospakizun bereziekin ere. Aipatu beharra dago herri batean eta bestean dantza aldatu egiten dela.

Dantzariak bi multzotan banatzen dira: batetik, ezpata luzeak daramatzatenak (arruntak baino luzeagoak), eta bestetik, ezpata txikiak dituztenak edo azkendariak. Azken horiek ezpatak eusteko zapi zuriak daramatzate esku banatan. Dantzatzerako orduan, ezpata handiak dituztenek beharrezkoa dute lauko multiploa errespetatzea, eta azkendariek, berriz, betiere kopuru berdina errespetatu behar dute, beti lau izango baitira.

Ezpata-dantza

Legazpiko Korosti Dantza Taldea

Lau lerrotan antolatzen dira ezpata luzedun dantzariak. Ezpatei batak eskulekutik eta hurrengoak muturretik helduta, lerro bakoitzean zubien bidez soka berezi bat osatzen dute. Taldearen aurrealdean buruzagiak lotzen ditu ezpatarien lerro guztiak. Bigarren multzoko dantzari bakoitzak bi ezpata txiki daramatza eskuetan, eta talde nagusiaren atzeko aldean jartzen dira.

Ezpata dantzak bi zati nabarmen ditu: zubiak eta ezpata txikien dantza. Buruzagiaren aginduz, ezpata handia duten dantzariek, biraka eta ezpatak buru gainean dituztela egiten dute dantza talde osoa atzekoz aurrera geratu arte.

Azkendariak taldearen aurrealdera iristean bertan geratuko dira. Buruzagiak beste zubi bat egingo du, eta taldea berriz ere aurrealdera pasako da, baina oraingoan azkendariak aurrean izango dituzte zain. Ezpata txikien dantzak hiru zati ditu; lehendabizikoan txingo luzeko paseoa egingo dute, bigarrenean, berriz, zortzikoa dantzatuko dute eta azkenik, ezpata txikien jokoa egingo dute.

Ezpata-dantza

Legazpiko Korosti Dantza Taldea

Jantziei dagokionez, herri batetik bestera ezberdintasunak badaude ere, honako hau da gehien erabiltzen dena: ezpata dantzariak ertz gorridun buruko zapi zuria, alkandora zuria, gerriko gorria, belaun azpirainoko praka zuriak, galtzerdi zuriak, horiek lotzeko liga gorriak eta zinta gorridun abarketa zuriak erabiltzen dituzte.

Bestalde, azkendariek buruan ertz gorridun zapi zuria, alkandora zuria, banda gorria bularrean gurutzatuta, gerriko gorria, belaun azpirainoko praka zuriak, galtzerdi zuriak eta horiek lotzeko liga gorriak janzten dituzte, eta, azkenik, zinta gorridun abarketa zuriak.

Brokel dantza

Dantza sorta bat da, hamahiru edo bederatzi dantzariz osatutako taldeak bata bestearen segidan dantzatzen dituzten dantzen zerrenda, hain zuzen. Bi lerrotan antolatzen dira dantzariak aurrean buruzagia dutela. Dantza sorta hauetariko batzuk esku hutsik egingo dituzte dantzariek, eta beste batzuk, eskuetan dituzten tresnak elkar joz. Buruzagiak aginte-makila darama eskuetan.

Dantza sorta ondorengo dantzek osatzen dute: Boastitzea, Agurra, Makila txikiena, Makila handiena, Brokel makilena, Belauntxingoa, Uztai txikiena, Uztai handiena eta Zinta dantza. Ezpata dantzan erabiltzen den arropa bera erabiltzen da dantza bilduma horiek egiteko.

Boastitzea

Ikusleak agurtzeko dantzaren itxura du. Dantzariak bi lerrotan antolatuta daude, eta buruzagia aurrean dutela egingo dute dantza, aurretik atzera joanez eta ondoren, atzetik aurrera etorriz. Buruzagiak agintari-makila du eskuan, eta gainontzeko dantzariak esku hutsik aritzen dira. XX. mendean dantza hau emakumeek ere dantzatu dute askotan, eta horretarako, zapi zuri bana erabiltzen dituzte esku bakoitzean.

Txingo luzeko paseoa eginez mugituko dira dantzariak, eta aurrealdean eta atzealdean elkarrekin gurutzatzen direnean, txingo luzeko paseoa bi aldiz norabide berean egin behar izaten dute. Horrela taldearen kanpoaldera iritsiko dira, eta beste aldera begira jarraituko dute dantzan. Buruzagiaren lana bi lerroen artetik urrats hori dantzatuz atzerantz jotzea da.

Agurra

Agurra edo erreberentzia bai brokel dantzan baita soka dantzan ere dantzatu izan da. Brokel dantzan talde osoak dantzatuko du, aurrean buruzagia dutela, eta soka dantzan berriz, aurreskulariak eta atzeskulariak dantzatuko diete sokan sartzeko asmotan zerbitzariek bere aurrera ekarri dizkieten emakumeei.

Agurra

Legazpiko Korosti Dantza Taldea

Hala eta guztiz ere bada bereizten dituen ezaugarri bat. Erreberentzia soka dantzan egiten denean, bizkarra erakusten duten urratsak saihestu egingo ditu dantzariak edo beste modu batera egin. Brokel dantzan egiten den erreberentzian, lasterka jirakoak eta muriska jirakoak dira dantzariaren bizkarra agerian uzten duten urratsak, eta ondorioz, errespetuzko lasterkekin eta jirarik gabeko muriskekin ordezkatzen dira.

Makila txikiena, makila handiena eta brokel dantza

Tresnekin egiten diren dantza sorten barnean sartzen diren joko dantzak dira, eta oro har, egitura bera dute guztiek; buruzagiaren bakarkako saioa, taldeak dantzatuko duen zortzikoa, eta tresnak elkar joz egingo den jokoa.

Buruzagiak hemen ere aginte makila erabiltzen du, eta dantzariek, berriz, makila txikiak, makila handiak eta brokelak (egurrezkoak edo txapazkoak ). Tresnak elkar joz egiten dute dantza, eta urratsen bidez lekuz aldatuko dira, azkenean, nor bere lekura heldu arte.

Belauntxingoa

Erreberentziarekin batera, dantzariak beren tokietan, posturik aldatu gabe egiten den dantza bakarra da Belauntxingoa. Buruzagia aurrean dutela, eta bi lerrotan jarrita, dantzariak esku hutsik aritzen dira dantzan. Bi doinu ditu erakustaldiak, lehendabiziko itzulian astiro dantzatzen da, eta bigarrengoan biziago. Horren aurretik doinuaren iragarpena eta deia egiten dira.

Belauntxingo

Legazpiko Korosti Dantza Taldea

Uztai txikiena eta Uztai handiena

Dantza hauek ere tresnekin egiten dira, eta gainontzekoen pareko egitura dute, alegia, buruzagiaren bakarkako lana, taldearen zortzikoa segidan, eta tresnekin elkar joz egingo den jokoa azkenik. Hala ere, uztai handien dantzan, bi zati nagusi bereizten dira; kontradantza itxurako zati bizi eta arina eta zortzikoa. Azken honetan jokorik ez da egiten.

Uztai txikien dantzan zurezko uztaiak erabiltzen dira, erabilerrazak eta gogorrak. Jokoa egiteko eta tresnen artean kolpeak emateko uztaia buru gainetik pasa eta sorbaldaren mailan jartzen da. Uztai handikoan, berriz, lorez apainduriko arku luzeak erabiltzen dira, eta azpialdean, indarrez lurrean sartu eta uztaiak zutik mantentzeko punta zorrotzak jartzen dituzte.

Uztai txikien dantza

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Zinta dantza

Mundu osoan ezaguna den dantza honek ere, gainontzekoen egitura antzekoa du. Lehendabizi buruzagiak bakarka egingo du dantza bere abilezia erakutsiz, ondoren taldeak zortzikoa dantzatuko du, eta azkenik, tresnekin jokoa egingo dute.

Zinta dantza

Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldea

Dantzariak makilaren inguruan biribilean jarriko dira, eta dantzaren doinua bi aldiz errepikatuko da. Lehendabizikoan aurrera begira egingo dute dantza, eta ondoren, koloretako zintak makilan lotuko dituzte. Atzera begira geratuko dira, eta segidan, taldea atzera begira dagoela, buruzagiaren zortzikoa, taldearen zortzikoa, eta azkenik, zinta jokoa egingo dute zintak erabat askatu arte.

Zinta dantza

Legazpiko Korosti Dantza Taldea

Zinta makilak bi metrotik hasi eta lau metro bitarteko altuera izan dezake. Makilaren goiko muturretik koloretako zintak zintzilikatzen dira, dantzari adina zinta.

Sorgin dantza

 

Aratusteetako dantzen barruan kokatzen dugu Sorgin dantza, baina dantza barregarritzat ere har daiteke, izan ere, dantzarien jarrera ez da ohikoa, ezta daramaten janzkera ere. Oro har, gizonezkoek egiten duten dantza da, emakumearen eta gizonaren papera eurek betetzen baitute. Hala ere, badaude zenbait herri emakumeak ere parte hartzen dutenak. Kasu horretan, emakumeek gizonaren rola betetzen dute, eta gizonek, emakumearena.

 

Gipuzkoan ezaguna den dantza da, eta herri askotan dantzatu izan dena, besteak beste, Bergara, Antzuola, Azkoitia edo Mutrikun. Dantza honen jatorria Bergaran kokatu behar da, bertako langile batzuk izan baitziren 1880. urte inguruan, Lasarte-Oriara lanera joan eta dantza eurekin eraman zutenak. Oriako sorgin dantza da urtetan zehar mantendu den Sorgin dantza bakarra.

Sorgin dantza>

Bilboko Gaztedi dantzari taldea

Jorrai dantza

Jorrai dantzak baserri lanetan du jatorria, eta garai batean lurra lantzeko erabiltzen zen teknikarekin du zerikusi zuzena. Beraz, gizonezkoen dantza izan da eta da egun ere. Garai batean lurra lantzeko erabiltzen ziren aitzurren gisako tresnekin egiten da dantza. Erabiltzen diren zahagiak, ardoa gordetzeko erabiltzen direnak dira, haizez puzten direnak. Estuak eta arinak dira, dantza egiteko aproposak. Gipuzkoako dantza izan arren, Bizkaian inauteri garaian ere egin izan ohi da dantza hau, eta inguru horietan zahagi dantza bezala ezagutzen da.

Jorrai dantza>

Markina-Xemeingo Zerutxo dantzari taldea
Iturria: Carmelo Undurraga

Buruzagiarekin batera, zortzi, hamabi edo hamasei dantzarik egiten dute dantza, eta laukote bakoitzeko zahagidun dantzaria behar da zahagia bizkar gainean eramateko. Egitura brokel dantzan egiten diren beste zenbait dantzen antzekoa da. Buruzagiak lantza moduko bat darama eskuan eta dantzariek aitzur bana.

Zortzikoa dantzatuko du buruzagiak lehendabizi, eta ondoren talde osoak egingo ditu pauso horiek. Jarraian lurrean aitzurrarekin lanean arituko dira itxurak eginez, eta behin lan horiek amaituta, tresnak elkar kolpatuz eta kolpeak zahagiari emanez jokoa hasiko dute.

Jorrai dantza>

Markina-Xemeingo Zerutxo dantzari taldea
Iturria: Carmelo Undurraga

XX. mendetik aurrera brokel dantzari taldeek aurkeztu izan dute jorrai dantza hau, eta ondorioz, jantzi berberak erabiltzen dituzte. Oro har, ertz gorridun buruko zapi zuria, alkandora zuria, txaleko eta gerriko gorria, belaun azpiraino praka zuri motzak, galtzerdi zuriak, galtzerdiak lotzeko liga gorriak eta zinta gorridun alpargata zuriak janzten dituzte.

Informazio iturriak

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana