Gluzidoak

Gluzidoak izaki bizidunek berezkoak dituzten lau printzipio berehalako organikoetako bat dira. Landareetan duten proportzioa animalietan dutena baino askoz handiagoa da. Landareetan osagai organiko nagusia dira, zuzenean fotosintesian eratzen direlako. Izaki bizidun guztientzat funtzio energetiko garrantzitsua betetzen dute, baina baita egituratzailea ere, adibidez, landareen eta bakterioen zelula-pareta osatuz.

Konposizioa

Nagusiki karbonoz (C), hidrogenoz (H) eta oxigenoz (O) osatutako biomolekulak dira, CnH2nOn gisako proportzio batean. Beti karbonilo-talde bat dute, hau da, lotura bikoitz baten bidez karbono bat oxigeno bati atxikia, eta talde aldehidoa edo talde zetonikoa izan daiteke. Gluzidoak polihidroxialdehidoak edo polihidroxizetonak izan daitezke. Beren konposizioan funtsezkoa ez izan arren, nitrogenoa, sufrea edo fosforoa ere eduki dezakete.

Sailkapena

Daukaten karbono-kopuruaren arabera:

  • Monosakaridoak: hiru eta zortzi karbono-atomo bitartean dauzkate.
  • Oligosakaridoak: bitik hamarrera bitarteko monosakaridoen elkarketek osatuak. Garrantzitsuena disakaridoa da.
  • Polisakaridoak: hamar monosakarido baino gehiagoren elkarketek osatuak.

Gluzidoen eta beste substantzia ez-gluzidiko baten elkarketak osatutako konposatuak ere izan badira, hala nola glukoproteinak eta glukolipidoak.

Monosakaridoak

Kate polihidroxialdehidiko edo polihidroxizetoniko bakar batek osatuak. Karbono-kopuruari -osa amaiera gehituz izendatzen dira.

Interes biologikoa duten monosakaridoak.

  • Triosak: aldotriosa glizeraldehido bat da eta zetotriosa dihidroxiazetona bat.
  • Tetrosak: treosa eta eritrosa aldotetrosak dira eta eritrulosa zetotetrosa bat da.
  • Pentosak: naturan lau aldopentosa daude, D-ribosa, D-2 desoxirribosa, D-xilosa eta L-arabinosa; zetopentosen artean D-ribulosa dago.
  • Hexosak.
    • D-Glukosa: gluzidorik ugariena da; polimerizaturik erreserbako eta egiturako polisakaridoak sortzen ditu.
    • D-Galaktosa: aldohexosa; D-glukosarekin batera disakarido laktosa osatzen du.
    • D-Manosa: aldohexosa.
    • D-Fruktosa: zetohexosa; lebogiroa da eta b-D-fruktofuranosa gisa agertzen da.

Haworth proiekzioa: D-glukosaren ziklazioa.

Disakaridoak

Bi monosakaridoen elkarketak osatuak dira, eta honelakoak izan daitezke:

  • Lotura monokarbonilikoa, lehen monosakaridoaren (-osil) karbono anomerikoaren eta bigarreneko (-osa) edozein karbonoren artean.
  • Lotura dikarbonilikoa, bi monosakaridoen bi karbono anomerikoen artean; lehenaren amaiera -osil da eta bigarrenarena -osido.

Interes biologikoa duten disakaridoak hauek dira: maltosa, D-glukopiranosaren bi molekula dituela, almidoitik eta glukogenotik lortzen den a(1®4) loturaren bidez elkartuak; zelobiosa, D-glukopiranosaren bi molekula dituela b (1®4), lotura bidez elkartuak, zelulosatik lortzen da; lactosa, b D-galaktopiranosil-(1®4)-a D-glukopiranosa, ugaztunen esnean libre aurkitzen delarik; eta sakarosa a-D-glukopiranosil-(1®2)-b D-fruktofuranosa, azukre-kanaberan eta erremolatxan aurkitzen delarik.

Polisakaridoak

Monosakarido askoren elkarketak izango lirateke, O-glukosidiko loturaren bidez sortuak, lotura horren ondorioz ur-molekula bat galtzen dela. Monosakarido-mota bakarreko polimeroak baldin badira, homopolisakarido esaten zaie, eta monosakarido-mota desberdinez osatuak badaude, heteropolisakarido.

  • AlmidoiaLandareen erreserbako polisakarido bat da, milaka glukosek osatua. Hazietan eta tuberkuluetan aurkitzen da, eta landareari energia erdiesteko aukera ematen dio, argiaren beharrik izan gabe. Bi eratako polimeroek osatzen dute.
    • Amilosa: a(1®4). lotura bidez elkartutako maltosen polimeroa. Adarkatu gabeko egitura helikoidala da. Hidrolisi azido bidez edo entzima bidez (a-amilasa animalietan eta b-amilasa hazietan) polimero txikiago bat sorrarazten du, dextrina izenekoa. Maltosak bereizi egiten dira, eta maltosa entzimaren eraginez, D-glukosa bihurtzen dira.
    • Amilopektina: a(1®4) lotura bidez elkartutako maltosen polimeroa, a(1®6) adarkatzeak dituela, hamabi glukosatik behin. a-amilasa eta b-amilasa entzimek maltosak bereizten dituzte, eta adarkatze-nukleoak geratzen dira (mugako dextrina). Horien gainean (1®6) loturaren R-adargaberzaile entzima bereziak bakarrik jarduten du. Gero, maltasaren eraginez glukosa erdiesten da.
  • GlukogenoaAnimalien erreserba propioko polisakaridoa. Ugaria da gibelean eta giharretan, eta dispertsio koloidalak osatzen ditu zelulan. a(1®4) lotura bidez elkartutako maltosen polimero bat da, a(1®6) gisako adarkatzeak dituela, zortzi edo hamar glukosatik behin. Entzima amilasek maltosak eta mugako dextrina eratuko dituzte, eta gero, R entzima adargabetzaileek eta maltasek glukosa sortuko dute.
  • ZelulosaEskeleto- edo egitura-funtzioa duen polisakarido begetal hau zelula-paretaren elementu nagusia da. b(1®4) loturen bidez elkartutako b-D-glukopiranosen polimero lineal bat da. Zelulosa-kate hauek paraleloki antolatzen dira, hidrogeno-zubien bitartez elkartuz eta mizelak osatuz. Mizelak mikrozuntzexkak osatuz elkartzen dira, eta horiek, aldi berean, makrozuntzexketan elkartzen dira, eta azkenik kotoi-zuntza osatuko dute. b loturari esker, gizakien digestio-entzimek ezin diote erasorik egin zelulosari, eta beraz, ez du inolako elikadura-interesik gizakiarentzat.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana