DNAaren bikoizketa

Espezie bat desagertu ez dadin, indibiduoek ugaldu egin behar dute, izaki berriak sortzeko asmoz. Era berean, zelula bat bitan banatu dadin, beharrezkoa da lehenik bere material genetikoa bikoiztea eta horrela zelula umeei hornidura kromosomiko berbera ziurtatzea. Watson eta Cricken helize bikoitzaren modeloari esker, azaldu ahal izan da nola kopia daitezkeen DNA molekulak, hau da, nola errepika daitezkeen eta nola sor dezaketen molde edo patroiaren antzeko molekula bat.

DNAaren bikoizketari buruzko hipotesia

  • Hipotesi erdi-kontserbatiboa: Watson eta Crickek proposatua. Helize bikoitz batean hari bakoitzak molde gisa jokatuko du, eta baseen osagarritasunaren bitartez, hari-molde bakoitzaren kopia izango den hari bat eratuko da, azkenean hari zahar batek (moldeak) osatutako bi helize bikoitz eta hari berri bat (kopia) geratuko direlarik. 1957. urtean, Meselson eta Stahlek egindako esperimentuek egiaztatu egin zuten hipotesi hori.
  • Hipotesi kontserbatiboa: bikoizketaren ondoren, bi hari zahar eta bi hari berri geratuko dira, helize bikoitz bat osatuz.
  • Hipotesi barreiatua: hariak DNA zaharraren zati desberdinez eta DNA sintetizatu berriaz osaturik daudela proposatzen da.

Hari berriak haztea

  • DNA-polimerasa:

    Kornbergek DNA-polimerasa entzima isolatu izanari esker, DNAren bikoizketa in vitro aztertu ahal izan zen. Entzima honek novo-kate bat abiarazteko gaitasuna du; nukleotido baten 3' karbonoaren mutur bat libre edukitzea eskatzen du nukleotido berriei gehitzen joan ahal izateko. 3' mutur libre hori zebadoreak edo «primer» ak eskaintzen du, hots, kate-patroiaren muturrarentzat osagarria den nukleotidoen zati txiki batek. Horrenbestez, kate sortu berri hori beti 5'®3' norabidean haziko da. Kate berriaren lehen nukleotidoak 5' muturra libre du; 3' mutur libreari nukleotidoak gehitzen joango dira eta 3'®5' fosfodiester loturak osatzen joango dira, azken nukleotidoak 3' karbonoa libre izango duelarik.

    Nukleotidoak gehitzean, baseen osagarritasun-arauak beteko dituzte, eta horrela, hari sintetizatu berria antiparaleloa eta osagarria izango da patroiarekiko.
  • DNAren bikoizketa in vivo:

    Bakterioekin egindako zenbait azterketek frogatu zuten kromosoma bakterianoak erreplikazio-jatorria zuela, hari berrien sintesia hasten den puntu bat, DNA zirkularraren barruan. Puntu hori erreplikazio-burbuila batean aurkitzen zen, eta bertan helize bikoitza ireki eta erreplikazio-urkilak deiturikoak osatuko lituzke.

    In vivo bikoizketa-mekanismoan bi zalantza sortzen ziren: nola has zezakeen DNA-polimerasak polimerizazioa zebadorerik gabe? Eta DNA-polimerasak nukleotidoak 5'®3' norabidean bakarrik gehitzen bazituen, nola azalduko litzateke erreplikazio-urkilako hari bat 3'®5' norabidean haztea?

    Horren soluzioa Okazakik eman zuen: mila eta bi mila DNA-nukleotido arteko eta berrogeita hamar RNA-nukleotido inguruko zatiak aurkitu zituen, hari-patroiaren gainean etenak eginez gehitzen zirelarik. Erreplikazio-urkila ireki ahala, Okazakiren zati berri baten sintesia hasten zen. Urkilaren hari bat modu jarraituan kopiatzen zen 5'®3' norabidean eta besteak modu eten batez egiten zuen, horrek ere 5'®3' norabidean. RNA-nukleotidoak RNA-polimerasak gehitzen zituen, entzima horrek ez baitu zebadorerik behar, eta gero, DNA-polimerasak desoxinukleotidoak gehituko zituen pixkanaka hari-patroiaren gainean.

DNA bikoizteko mekanismoa bakterioetan.

DNA bikoizteko mekanismoak

Zenbait desberdintasun egon arren, esan daiteke prozesua funtsean berdina dela bakterioetan eta eukariotoetan:

  • DNAren erreplikazio-jatorrian nukleotidoen sekuentzia agertzeak hasteko seinale gisa jokatzen du.
  • Helikasa entzimak bereizi egiten ditu helize bikoitzeko bi hari horiek, molde gisa jokatu ahal izan dezaten. Helizea deskiribiltzeak erreplikazio-urkilaren muturretan superkiribiltzea eragingo du, eta orduan entzima topoisomerasek jardungo dute, tentsio hori askatuz. Topoisomerasa Iak hari bat ebaki eta topoisomerasa IIak (girasa deritzo E. coli lanean) biak. Tentsioa askatu ondoren, helize bikoitza zigilatuko dute berriro.
  • Bi hariak bereizten diren bitartean, proteina egonkortzaileak (SSB) elkartuz joango dira, bi hari horiek bereizirik mantenduz eta erreplikazio-urkila egonkortuz.
  • Duplikazio-prozesua bi norabidekoa da; bi erreplikazio-urkila daude erreplikazio-burbuila bakoitzeko.
  • Primasak (RNA-polimerasa batek) sintetizatzen ditu DNA-polimerasarentzat zebadore gisa (primer gisa) jokatzen duten RNA-zatiak.
  • DNA-polimerasak III 5'®3' norabidean barneratzen ditu nukleotidoak, hari gidari izeneko hazkunde jarraituko hari berri bat osatuz.
  • Beste hari antiparaleloari buruz, lehenik, erreplikazio-jatorriko mila inguru nukleotidoz behin berrogeita hamar bat RNA-nukleotido sintetizatuko dira, DNA-polimerasak III desoxinukleotidoak barneratu ditzan ahalbidetzeko, eta horrela, Okazaki-zatiak eratuko dira urkila ireki ahala. Horiek osatu ondoren, DNA-polimerasak I, bere funtzio exonukleasari esker, RNA-tarteak ezabatuko ditu eta DNAz beteko ditu, bere jarduera polimerasa horri esker sintetizaturik.
  • Azkenik, DNA-ligasak ere parte hartuko du, hari atzeratu izeneko hazkunde etena duen hariaren zati desberdinak uztartuko dituelarik.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana