RNA, mezu genetikoaren adierazpena

Azido erribonukleikoa (RNA) adenina, guanina, zitosina eta urazilozko erribonukleotidoz osatua dago, DNA bezalaxe, fosfodiester loturen bitartez. Zelulan aurkitzen da kate bakun edo kate bakarrean. Zenbait eratako RNAk bereiz daitezke era askotako funtzioekin, nahiz eta denak mezu genetikoaren adierazpenarekin zerikusirik izango duten.

RNA motak

  • Transferentziako RNA: RNA disolbagarriak edo transferentziakoak (RNAt) proteinak sintetizatzen diren erribosometarantz aminoazido zehatz batzuk garraiatzeko funtzioa du.
  • RNA mezularia: katebakarra da eta, nagusiki, lineala. DNAn jasotako informazioa transmititzea eta erribosometara eramatea da bere funtzioa, han itzuli dezaten. Egitura desberdina du prokariotoetan eta eukariotoetan.
  • RNA nukleolarra eta RNA erribosomikoa: zelula eukariotiken nukleoloan, eremu antolatzaile nukleolarrean, DNA genomikoko begiztak aurkitzen dira, eta DNA horrek RNA nukleolarreko geneentzat kodetzen du eta zenbait transformazio jasaten ditu, erribosomen zati diren RNAr horiek sorraraziz. Eukariotoetan 40S azpi-unitateak RNAr 18S bakarrik darama eta 60S azpi-unitateak, berriz, RNAr 28S, 5, 8S eta 5S. Prokariotoetan 30S azpi-unitate txikiak RNAr 16S darama, eta aldiz, 50S azpi-unitate handiak RNAr 23S eta 5S.

Transkripzioa eukariotoetan.

Transkripzioaren mekanismoa

DNA sekuentzia bat RNA sekuentzia bihurtzea izango litzateke, eta beraz, edozein RNA molekularen sintesia. Mekanismo hori aldatu egiten da neurri batean, bakterioak izan edo zelula eukariotiko bat izan.

Eukariotoetan hiru eratako RNA-polimerasak daude, sintetizatuko den RNAren arabera: RNAm, RNAt eta RNAr.

RNA polimerasa II izenekoak sortutako RNAm-aren sintesian, honako urrats hauek bereiz daitezke:

 

  • Hastapena. RNA-polimerasa II promotoreari atxikitzen zaio bi kontsentsu-sekuentzia daudenean (CAAT eta TATA), hasiera-puntutik distantzia jakin batzuetara.
  • Elongazioa: sintesiak 5'®3' norabidean jarraitzen du. Hogeita hamar bat nukleotido sintetizaturik daudenean, txanoa (m7 Gppp) gehituko zaio 5' muturrari.
  • Amaiera: badirudi puntu honek zerikusia duela TTATTT sekuentzia batekin. RNA ebaki egiten da eta poli-A ilarari gehitzen zaio poli-A polimerasa entzimaren bidez. RNA sintetizatu hau RNA heterogeneo nuklearra (RNAhn) edo transkripto primarioa da.
  • Heldu egitea: prozesu hau oraindik nukleoaren barruan egiten da. Intronak ezabatu egiten dira konplexu erribonukleoproteina txiki nuklear (RNPpn)-RNApn baten bidez. Gero, exonak uztartzen dira RNA-ligasa zehatzen bidez, eta RNAm heldu egiten da. RNAt eta RNAr izenekoek ere heltze-prozesu bat izango dute.

Mezularia heldu egitea.

Itzulpenaren mekanismoa

Proteinen itzulpena edo biosintesia hasteko, beharrezkoa da aminoazidoak aktibaturik egotea.

Aktibazio hori aminoazil-RNAt-bintetasa izenekoaren bidez egiten da, entzima hori gauza baita aminoazidoaren COOH- talde bat dagokion RNAt-aren 3' muturreko -OH batekin elkartzeko, aminoazil-RNAt bat eratuz.

Orain has daiteke itzulpena, honako urrats hauek betez:

 

  • Hastapena: bakterioetan, RNAm-ak eremu gidari bat du 5' muturrean, eta bertan erribosomaren azpi-unitaterik txikiena elkartzen da, RNAr eta mezulariaren arteko base-osagarritasunari esker. Eukariotoetan, RNAm-aren txanoari esker, RNAm helduak ezagutzeko aukera dago. Ondoren, aminoazil-RNAt uztartzen da, RNAm-aren (formilmetioninari dagokiona) hastapeneko kodonaren (AUG) osagarria den antikodonaren bidez. Konplexu honi guztiari azpi-unitate erribosomikorik handiena elkartuko zaio, konplexu erribosomal bat osatuz.
  • Elongazioa: A erdigunera bigarren aminoazil-RNAt iritsiko da. Lotura peptidiko bat finkatuko da, peptidil-transferasak katalizatua; P guneko RNAt hori aminoazidorik gabe geratuko da eta irten egingo da, gune hori libre utziz. Translokazio erribosomalak ahalbidetu egiten du aminoazil-RNAt hori A gunetik P gunera igarotzea, A gunea libre geratuz hurrengoa horri atxiki dakion, eta horrela, hurrenez hurren.
  • Amaiera: aurrera egiterik ez duen hirukote batera iristen denean, ez da izango RNAt bakar bat ere antikodon osagarria duenik. Liberazio-faktore proteiko batek (FR) ezagutuko ditu, eta horren eraginez, peptidil-transferasak azken aminoazidoaren COOH- urarekin erreakzionarazi egingo du, proteinen katea amaituz. Orduan erribosomaren bi azpi-unitateak bereiziko dira.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana