Mendelen legeak eta teoria kromosomikoa

Genetika zientzia gaztea den arren, antzinatik badakigu seme-alabek gurasoengandik eta are aiton-amonengandik ezaugarri fisiko eta izaerazko asko heredatzen dituztela. Halere, orain dela gutxi arte ez genekien herentzia hori zein bitartekoren bidez gertatzen zen. XIX. mendean Mendelek egindako azterketei esker, genetikaren hastapenak finkatu ziren zientzia gisa.

Mendelen esperimentuak

G. J. Mendel, monje agustindar austriarra, herentziari buruzko ikerketa serio bat egiten lehena izan zen. Herentzia-faktore terminoa deskribatu zuen, nahiz egun gene hitzak (karaktere baten informazioa) hura ordezkatu duen. Organismo bakoitzak bi herentzia-faktore ditu bare karaktere bakoitzarentzat: bat aitarengandik hartua eta bestea amarengandik. Mendelek ilar-haziaren kolorea aztertu zuen (horia eta berdea), bi karaktere antagoniko edo desberdin gauza berarentzat. Hazi horiek gurutzatu zituen eta belaunaldi uniforme bat lortu zuen, lehen filiala (F1) deiturikoa, eta horretan hazi guztiak berdinak ziren. Landare horiek elkarrekin gurutzatu ondoren, bigarren belaunaldi filial bat lortu zuen, honako proportzio honekin: hazi horiak 3/4 eta hazi berdeak 1/4, hau da, 3:1 proportzioa. Esperimentu horiek bultzaturik, Mendelek bere lehenengo bi legeak garatu zituen. Hirugarren legerako, karaktere ez-antagonikoak aztertuz zenbait esperimentu egin zituen.

Mendelen legeak

Mendelen 1go edo lehen belaunaldiko hibridoen uniformetasun-legea:

Bi arraza puru gurutzatzean, lehen belaunaldi filialeko indibiduo guztiak hibridoak eta berdinak dira aztertutako karakterearekiko.

Mendelen 2. legea edo aleloen bereizketa-legea:

F1 belaunaldiko indibiduoak gurutzatzean ikusi zen F2an karaktereak 3:1 proportzioan agertzen zirela, eta honakoa postulatu zuen: karaktere bat erabakitzen duten geneak bereizi egiten dira gametoak eratzean eta berriro elkartu daitezke konbinazio berrietan ernalketaren unean.

 

Ilarren kasuan, F1 belaunaldiko indibiduo guztiak heterozigotikoak dira (Aa genotipoa) eta haziak kolore horikoak (fenotipo horia), A genea (horia) menderatzailea delako.

Mendelen 3. legea edo karaktereen herentzia independentearen legea

Karaktere antagonikoak nola heredatzen diren aztertu ondoren, Mendelek karaktere ez-antagonikoak aztertzeari ekin zion, esate baterako, haziaren forma eta kolorea (dihibridismoa). Hori behatzeko, bi arraza puruen arteko gurutzaketak egin zituen, hori azal leunaren eta berde azal lakarraren artean, eta F1 belaunaldia eta F2 belaunaldia aztertu zituen, azken horrek 9:3:3:1 proportzio fenotipikoa zuela. Mendelek ondorioztatu zuen herentzia-faktore ez-antagoniko bakoitza (gen) gainerakoetatik independente heredatzen dela, ondorengoetan zoriaren arabera antolatuz.

Mendelen hirugarren esperimentua.

Herentziaren teoria kromosomikoa

Mendelen legeen egiaztapena

Mendelen lanei, argitaratuak izan arren, ez zieten jaramonik egin denbora askoan. 1900. urtean, De Vries holandarrak, Correns alemanak eta Tschermak austriarrak, bakoitzak bere aldetik, eta Mendelen lanak ezagutu gabe, haren ondorio berdinetara iritsi ziren. Mendelek aldez aurretik argitaratutako lanak ezagutu zituztenean, haren lehentasuna aitortu eta beren ondorioak haren egiaztapen huts bezala ezagutarazi zituzten.

Geneak eta kromosomak:

  • Herentziaren teoria kromosomikoa, Sutton eta Boveri. Bakoitzak bere aldetik, herentzia-faktoreak (geneak) kromosometan aurkitzen zirela proposatu zuten biek. Karaktere bakoitzarentzat bezala, kromosoma-kopurua ere bikoitza da, horietako bakoitza guraso batengandik heredatua (kromosoma homologoak). Meiosian bereizi egiten dira eta horietako bakoitza gameto batera joaten da, Mendelek proposatu zuen moduan. Teoria horrek zitologia eta genetika uztartu zituen. Ikusi zen bazirela kromosoma homologoak, kromosoma-bikote berdin-berdinak edo autosomak, eta heterokromosomak edo kromosoma sexualak (X eta Y) izeneko kromosoma-bikote desberdin bat.
  • Gene atxikiak: 1911. urtean, T.H. Morganek proposatu zuen kromosometan zeuden geneek eta, beraz, kromosoma beraren barruan aurkitzen ziren geneek elkarrekin heredatzeko joera dutela, eta horientzat, «gene atxikiak» izena proposatu zuen. Morganen arabera, geneak kromosometan daude, horien antolamendua lineala da, bat bestearen atzean, eta kromatida homologoen elkar gurutzaketaren bidez birkonbinazio genetikoa gertatzen da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana